2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Elkarrizketa: Ezten

1- Hasteko ta behin, aurkeztu partaideak eta kontatu nola izan ziren lehenengo pausuak, nola hasi zineten batzen eta musika egiten.
Hasiera batean, kuadrilako lau lagun elkartu ginen: Aritz (baxua) Lander (gitarra eta ahotsa) Olaizola (bateria) eta Pello (gitarra). Urrestillan entsegu lokala lortu genuen arte zaila izaten genuen entsaiatzea, horregatik esan dezakegu orduan hasi zela gure ibilbidea talde bezela, 2013ko irailean hain zuzen. Aurreneko kontzertua 2014ko ekainaren 14an izan zen Añorgako gaztetxean, eta ordutik aurrera kontzertu gehiago ematen joan ginen 2015eko abuztuan gure diska grabatu arte. Ostean, diska aurkezteko 3 kontzertu eman genituen eta Mikel gitarra berria sartu zen taldean, Lander ahotsetara soilik pasatuz, eta orain arte formazio berri honekin jarraitu izan dugu gaur arte.
2- Urteotan zehar, laukote bezala ibili zarete, duela gutxi arte, gitarra berri bat hartu dezuela. Ze eragin izan du honen sarrerak taldean?
Gitarra berriaren sarrerarekin teknikoki hobetzeaz gain, oholtza gainean ere gehiago trasmititzen dugula iruditzen zaigu, eta beste kide bat taldean sartzea aberasgarria ere bada ideia berriak proposatzerakoan.


3- Denbora pasa ahala zuen estetika zein musika estiloa erabat aldatu dira, zein izan da eboluzioa?
Gure gustu musikalak zabalduz joan direnez, gure musikan eragin zuzena izan du. Diska bertan ere, musika estilo zehatz bati ez diogula jarraitzen ikusten da, eta orain esan dezakegu eboluzioaren bitartez, Metal estilora bideratuta, gure musika aurkitu dugula.
4- Hasieran, bertako taldeen bertsioak egiten hasi zineten, eta orain aldiz, mundu mailako taldeen bertsioak eskeintzen dituzue, aldaketa, talde barruan musika mota berrietara zabaltzearen ondorioz izan dela uste duzue?
Bai, aurreko galderan aipatu dugun bezala, gure musika aldatu egin denez, estilo horretara hurbiltzen diren taldeen bertsioak jotzen ditugu.
5- Estudiora sartu eta irten zinetenean izen berri bat jartzea otu zitzaizuen. Zeintzuk dira taldearen berrizendatze horren arrazoiak?
Hasiera batean taldearen izena, Main Threat, garrantzi handirik gabe jarri genuen. Baina diskarekin batera, honek aldaketa bat behar zuela pentsatu genuen, gurekin eta gure hizkuntzarekin bat zetorren izena jarriz; Ezten.
6- Hitz egin zuen diskaz. Noiz, non eta nola grabatu zenuten? Zeintzuk dira diskako abestiak?
“Zapalduen ereserkia” diska aurreko urteko abuztuan grabatu genuen 2noisy estudioan. Lehenengo grabaketa zenez, gogorra egin zitzaigun. 9 abesti dira denera, eta hauek denbora tarte luze batean konposatu genituen.
Zaharrenak Infernuko sua, Askatasun Ohiuak, Zapalduen Ereserkia, Kapitalaren Errailetatik eta Zure Isiltasuna dira, eta ondren Zainetan, Garaileen Dema, Euria eta Goibel Argi atera genituen. Abesti zaharretatik berrietara aldaketa nabaritzen da.
7- Zer nolako harrera izan du diskak? Diska atera zenutenetik kontzertuak lotzea errazagoa egin al zaizue?
Gustura geratu gara diskaren harrerarekin, batez ere ezagutzera eraman gaitueako, eta ondorioz kontzertuak lotzea errazagoa izan delako.
8- Hasi zinetenetik zenbat kontzertu eman dituzue? Kontzertu gogangarririk?
Guztira 18 kontzertu eman  ditugu eta horietatik bereziki gogoan ditugu gure lehen kontzertua Añorgan, Txarrantxa tabernan jo genuena guretzat leku berezia zelako, Azpeitiko gaztetxekoa, eta azkeneko kontzertuak oholtza gainean inoiz baino gehiago gozatu dugulako.
9- Lehen Lokatz festan jotzen izan zineten, gogoratzen duzue nolako giroa izan zenuten? Uste dut izen zaharrarekin eman zenuten azken kontzertua izan zela, ez? Gaur egun nolako kontzertua emango zenuten?  Zenbat abesti jotzen dituzue? Zein bertsio egiten?
Beti bezala Azpeitiko gaztetxean giro ona izan genuen. Bai, Main Threat izenarekin eman genuen azken kontzertua izan zen. Kontzertu hartatik gauza asko aldatu ditugu: abestien izenak, abesti berriak, bertsioak… baina hala ere badaude zenbait abesti mantentzen ditugunak, esate baterako, Zainetan, Askatasun ohiuak, Kapitalaren errailetatik. Orain 10-12 abesti jotzen ditugu kontzertuetan. Bertsioei dagokienez, lokatz festako kontzertutik aurrera  Metallica ren “Seek and destroy” abestia jo izan dugu beti kontzertua amaitzeko. Horrez gain, gustuko ditugun taldeen abestiak jo izan ditugu: Berri Txarrak, Bullet For My Valentine, Bring Me The Horizon.
10- Etorkizunerako ze asmo dituzue? Abesti berririk baduzue? Kontzertu loturik?
Urte honetan emandako kontzertuen ostean, estudiora satzeko asmoa dugu konposatu berri ditugun 3 abesti grabatzeko. Pello ikastera kanpora doanez denboraldi batean ezin izango dugu kontzerturik eman.
11- Azkenik zeozer gehitzea nahi badezue elkarrizketa, oain dezue lekua.

Eskerrikasko Lokatza burutzen duzun lanagatik eta baita gure kontzertuetara hurbiltzen zaretenoi. Laster izango duzue gure berri… 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina