2020(e)ko urriaren 3(a), larunbata

Elkarrizketa: El Sonido De La Metralla

1.- Hasteko ta behin, aurkeztu zeintzuk osatzen dezuten taldea, zertan aritzen zeraten astean zehar, eta El Sonidoz gain beste ze talde edo proiektu musikaletan parte hartzen dezuten.


El sonido de la metralla, Julen(bateria, Aritz(baxua) ,Oskar(kitarra), Ander(kitarra) eta Diego(ahotsa) gara. Astean zehar bakoitzak bere lana ta familia dauka eta behin edo bitan lokalean elkartzen gara (fabriketako txandak uzten diguten heinean). Lehen hola ibiltzen ginen, hemendik aurrera batek daki….

Beste proiektu musikal edo dena delakoak beti daude gure bizitzan baina hori beste baterako
utziko dugu. 2.- Noiz ta nola sortu zan taldea? Zuetako gehienon aurreko taldea El Trono De Judas,
utzi eta zenbatera hasi zineten? Nola izan zen talde hura utzi eta honekin hastea? 
2013-ko abenduan, El trono de Judas bere azken kontzertua eskeini zuen Hatortxurocken.
El trono-ko bi kidek proiektua uztea erabaki zuten, eta beste hiruek El trono de Judas alde
batera utzi eta beste proiektu berri bat osatzea erabaki zuten, esentzia mantenduz baino
zerbait berria sortuz. Urtarrilean bertan, ondoko lokalean Suntsiketa taldean zebiltzan Julen,
Oskar, Diego eta Aritzekin hasi zen elkartzen, proiektu berri honi forma ematen hasiz.
Berehala Ander proiektura batu zen, gaur arteko formazioa mantenduz. 3.- 2015ean Ningun Titere Con Cabeza diskoa atera zenuten. Nola izan zen diska honen
eraketa prozesua? Abesti guztiak El Sonidonak ziren, ala El Tronoren abestiren (tronon
garaian egindakoa) bat bazegoen tartean? 
Urtarrilean bertan hasi ginen ensaiatzen, eta urrian lokalean geunden lehen diska grabatzeko 
prest. Hasierako momentutik abesti berriak sortzen hasi ginen, bertsio mitiko batzuekin
uztartuz. Tartean pare bat kontzertu(edo gehiago…) egin genituen, Oibarko Putrebeltz
banaketa antokomertzialak urtero egiten zuen Putrefest jaialdian (ohore bat guretzat horrela
hastea) eta Antsoaingo jaietan(mila esker). Diska grabatu baino lehen, “Tras el Sonido”
abestia grabatu genuen Iruñeko K estudioetan Albertorekin eta bideoklipa egin genuen
jendeak proiektu berria ezagutzeko. Esan bezala urrian lehen diska grabatzen hasi ginen eta abendurako esku artean genuen.
Hurrengoa bezala, “El sotano” estudioan grabatu genuen Ikerrekin “Ningún títere con cabeza”
diska. El Trono de Judas-ko garaian sortutako (eta editatu gabeko) abestirik ez zeuden, El sonido
de la metralla zerotik hasi zen. 4.- 2017. urtean zuen bigarren diska, Nada Mas Cerca De La Realidad atera zenuten.
Disko hau prestatzeko geldialdirik edo egin al zenuten? Gustora geratu al zineten
emaitzarekin? Nola zabaldu zenduten diska? 
Lehenengo diska kalera atera zen momentutik, bigarren diska hau grabatu arte, kontzertu 
dexente eman genituen eta kontzertuak eta diskaren sorrera prozesua dena batera egin
genuen. “Nada más cerca de la realidad” diska Ikerrekin grabatu genuen ere. Normala den
moduan, aldea somatzen da bi disken artean, lehenengo diska nahiko azkar atera genuen,
eta bigarren honetarako talde bezala askoz definituago eta osatuago geunden. Eta soinu
aldetik, bigarren diskan ordu gehiago sartu genituen Ikerrekin eztabaidatzen diska deifinitzeko
(jajajaj). Gustora gelditu ginen bigarren diska honekin, gainera kolaborazio dexente egiteko
aukera izan genuen, eta lagun asko parte hartu zuten grabazio honetan. 5.- Duela gutxi, zuen hirugarren lana jarri duzue sarean, 15 abestiz osatua. Hitz egin
pixkat abestien inguruan, zertaz doaz… Non, noiz eta nola grabatu duzue diska hau?
Formatu fisikoan ere ateratzeko asmo duzue ezta? 
Prest! diska, denbora luzez sortzen joan den diska da. Bigarren diska behin aterata, kontzertu 
asko etorri ziren. Abesti berriren bat egin genuen tartean, baino barne talde indarrak justu
justu zeuden. 2019 urte hasieran, atsedenaldi bat hartzeko erabakia hartu genuen.
Atsedenaldian kontzerturik ez, baino lokalean elkartzen jarraitu genuen, eta pixkanaka diska
honen abestiak egiten joan ginen. Irailatik aurrera kontzertu batzuk egiten hasi ginen, baina
Prest!! diskan murgilduta jada. Otsailan erdian hasi ginen diska grabatzen, eta “alarma estatu” hau hasi baino aste bat
lehenago bukatu genuen gure partea estudioan. Estudios Musiiki-ko Adrianekin grabatu dugu
diska, eta egia esan oso gustora. Letretan jorratzen ditugun gaien aldetik ba denetarik aurki dezakezue, Bardeako tiro eremua
(oraindik bertan dago euskaldunon miseriarik handienetakoa), gaur egungo dekadentzia
ideologikoari, musika kutsatzen duen jendeari, espainiaren aurkako gerran eraildako lagun
bati, iraultzari, maitasunari, parrandei, batasunari….desorekan eta kontsumismoan oinarrituta
dagoen sistema hiltzaile honetan ez dira inoiz faltako abestiak egiteko gaiak. Diska apirilaren 11an sarera igo genuen, jendeak deskargatzeko aukera izateko. Formatu
fisikoan irtengo da noski, baino datarik ez dugu jarriko momentuz…. 6.- Ze ezberdintasun ikusten dizkiezue hiru diskei? Musika jotzen hasi zinetenetik
zertan aldatu da abestiak egiteko orduan hauek egiteko modua? 
Egia esan, zaila da galdera hau erantzutea. Nik uste kanpotik hobe erantzun dezakezuela 
galdera hau. Guk dakiguna(eta ez da asko) egiten dugu. Nabaritu daiteke 6 urte daramagula
elkarrekin jotzen eta konplizidadeak sortu direla zentzu askotan. Abestiak egiterako orduan
ezer gutxi aldatu da, gehienetan Diegoren ideiak lokalean gorputza hartzen dute, nolabaiteko
kontsentsuan oinarrituz. Azken diska honetan, soinu aldetik diferentzia egon daiteke, grabazio
estudioa aldatu dugulako. 7.- Zuen diskak ateratzeko, estatuko distri ezberdinen laguntza izan dezute, zeinak
batzuk lehendik El Trono-n diskan batean kolaboratu zuten. Nola izan zen zigiluak
lotzearen lana? Beraiek zuekin, edo zuek beraiekin jarri zineten harremanetan?
Gustora zarete, diskak nola mugituak izan diren guztiarekin? 
Lehenengo diska kaleratzeko orduan gu arduratu ginen guztiaz, baino bigarren diskarako, 
gure filosofia edo musika ulertzeko modua konpartitzen duten DDT Banaketak, Zizurko
Sorginkale, Bartzelonako El lokal eta Lleidako Kamilosetas muskariako lagunekin egin
genuen distribuzioa. Harreman naturala izan da haiekin. Diska bat grabatu eta kalera ateratzeko orduan, dirua beharrezkoa da beti. 4 proiektu hauei
laguntza eskatu genien kopiak egiterako orduan, haientzako kopien trukean. Oso gustora
emaitzakin, diska Euskal Herriko eta Kataluniako puntu ezberdinetara iritsi da distri hauei
esker. Estatuko beste tokitan lortu daitekela esango genuke baita. Lerro hauetatik eskerrik asko proiektu hontarako zuen laguntza eskeintzeagatik!! Prest!! diskarako, Gipuzkoako distriren bat liatzeko intentzioa dago jejej 8.- Lehengo urtean, Larga Vida A RIP izeneko liburuarekin batera zetorren CDan,
Txapelgorri abestia sartu dezute. Zergatikan abesti hau? Lehendik zuzenekotan jotzen
zenuten, ala aukera honekin prestatu zenuten? Eta bilduma honetarako espreski
grabatu zenuten? Nola enteratu zineten, edo jarri zineten harremanetan, proiektu
honekin? 
Silencio Toxiko-ko Nando jarri zen harremaneta gurekin Larga vida a RIP proiektuan parte 
hartzeko, RIP taldearen bertsio bat grabatuz. Guztiontzako RIP taldea kriston erreferentea
izan da eta ez genuen bitan pentsatu. Berehala pentsatu genuen Txapelgorri abestian.
Nando-ri primeran iruditu zitzaion, euskarazko abestia baitzen eta inork ez zuelako hartuta
momentuz. Kriston liburuxka landu dute eta talde asko inplikatu gainera. Ohore bat holako
proiektuetan parte hartzea. Lokalean grabatutako bideoklip bat igo genuen internetera abesti
hau aprobetxatuz. ACAB!! 9.- Zuen zuzenekoak nolakoak izaten dira, zenbat abesti, bertsiorik, iraupena… Beti
abesti berdinak, ala errepertorioa aldatzen joaten zarete? EH-tik kanpo ere mugitu izan
zarete, non jo duzue? Zuen kontzertuetako bateko anekdotarik? 
Hasierako momentutik argi zegoen gure abestiak jotzeko ideia. Lehen kontzertuetan eta gure 
errepertorio eskasa zela eta bertsioak jotzen genituen. Baino urteak dira agian baten bat jotzen
dugula baino ia guztiak El sonido de la metralla-ko abestiak dira. Zuzenekoak normalean ordu
batekoak dira eta arnas egiteko aukera askorik ez dago. Bata bestearen segidan ahalik eta
abesti gehien jotzeko. Baten bat ikusi duzu ez Lokatza?? jaja. Eta egia da EH-tik kanpo kontzertuak eman ditugula, eta errepaso mentala egiten ez dira gutxi
izan. Katalunia aldean 4 kontzertu, Zaragozan, Kantabrian, Trespadernen (Burgos), Madrilen,
Avilan….eta Erroman Saskarrak Txantreako talde kuttunarekin batera (Aupa Lontxo redioxxx). Oso esperientzi onak guztiak, kriston jendea ezagutu dugu, gaztetxe asko, errealitate
desberdinak… Eta anekdotaren bat kontatzekotan, Erroma-ko C.S.O.A La Sradan bizitakoa. Saskarrakeko
lagunekin batera joan ginen Erromara, Kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago, Iruña aldeko
15 bat pertsona geunden bertako terrazan afaltzen. Eguna luzea izan zen eta gure abilidade
musikalak kolokan zeuden beste behin ere, baino Erroman kasu hontan. Gu ginen lehenak,
eta eszenatokira igo aurretik mozkorrimetroa jartzen badigute, inor ez zen eszenatokira igoko.
Baino azkenean nahiko ongi irten zen. Eta taldekideren bat istorio polita dauka gaztetxetik
etxerako bidaian(tokitan zeunden). Material audiobisual pila daukagu Erromako egun haietatik. 10.- Azken Sorgin Gauan, kontzertu berezi bat eskeini zenuten. Nola otu zitzaizuen
kontzertu hau horrela prestatzea? Entseguak eta zer moduzkoak izan ziren? Nolako
esperientzia izan zen orokorrean, entseguak, Etxarrikoa, Sorgin Gaukoa… 
Azken Sorgingaua izango zelaren berria ez zen albiste ona izan guretzat, eta imaginatzen dut 
musika antikomertizala jorratzen duten nafar taldeentzat berdin. Gauzak beste era batean
egin daitezkela erakusten zuen urtero Sorginkale kolektiboak. Eta pena bat da!!. Taldekide
guztiontzat berezia da Sorgin gaua, betidanik eta betirako. Haien hasierako intentzioa,
normala denez, El trono de Judas elkartzea zen egun horretarako. El trono-ko baten bat ez
zuen argi ikusten eta aukera hori ezeztatu zen. El sonido de la metralla-ri proposatu ziguten
jotzea orduan eta gu kontzertu normal bat egin ordez, zerbait berezia prestatzea erabaki
genuen. El sonido de Judas, kontzertu erdia El Sonido eta beste erdia El trono. El trono-ko
partean Ander lagundu zuen kitarran. Kriston ohorea eta benetan polita izan zen azken
Sorgingauan parte hartzea, eta asteburtu borobila izan zen!!! Mila esker Sorginkaleko
jendeari holako festi bat hainbeste urtez mantentzeagatik. Diozun moduan kontzertu hori baino lehen, beste bat egin genuen Etxarri-n, urteak estatu
espaiñolak bahituta izan zen lagun batentzat prestatutako jaian. Hori brutala izan zen baita!!!
Ongi egon zen esperientzia, eta epe intentso hori bukatzean lehen aipatutako geldiunea etorri
zen. 11.- Sarean zuen “bideoklip” batzuk badira ikusgai. Bideo hauek nola izan dira sortuak?
Lan guztia zeuek eginda izan dira? 
Hasierako momentutik bideoak egin ditugu, nahiz eta ez izan oso kamara zaleak. Argi izan 
dugu beti jende gehiagora irtisteko modu ona dela. Hasierako momentutik Eneko-ren laguntza
izan dugu. Bera izan zen lehenengo bi bideoklipak grabatu eta montatzeaz arduratu zena ,
eta hemendik bakarrik berriz ere eskerrak ematea gelditzen zaigu. Kriston lana egin zuen.
Hurrengo bi bideoak gure ardura izan dira(nabaritzen da jejej). “Kilometros” abestia, dispertsio
politika salatzen duena eta “Punkrocka” non bigarren diskan parte hartu duen jende guztia
agertzen den. Eta orain dela egun gutxi, RIP-eko Txapelgorriren abestia aprobetxatuz, beste
bideo bat igo dugu lokaleko irudiekin. Ideia politak ditugu buruan diska berriarekin zeozer
egiteko baita….. 12.- Zuek Iruñeakoak zarete, ta urte luzez eszenatokietan egonda, bertako
mugimenduaren bilakaera ezagutu ta bertan parte hartu duzue. Ze bilakaera izan du
mugimendu honek? Gaur egun zer egoeratan ikusten dezute Iruñeako mugimendua?
Ze giro duzue gogokoago, hasi zinetenekoa ala gaur egungoa? 
“Iruñeko eszena”(asko eztabaidatu dezakegu zertan datzan eszena) beti egon da hor, 
batzutan talde gehiagorekin, besteetan talde gutxiagorekin. Batzutan espazio gehiagorekin
eta gehientan aukera gutxiagokien kontzertuak antolatzeko. 2015ean instituzioen aldaketa
eman arte, Iruñerrian bertan gaztetxeak mantentzea ia ezinezkoa zen. Zizur izan da era
iraunkor batean gaztetxea mantendu duen herri bakarra. Baldintza berri hauek gaztetxe
askoren loraldia ekarri zuen Nafarroan, eta arlo musikalean adibiderik argiena Errotxapeako
gaztetxeak eman zigun. Kristo tokia okupatu eta berehala, kontzertuak antolatzen hasi ziren.
Eta nabaritzen zen beharrezkoa zela. Iruñeko talde asko pasa ziren lehen urte horretan
gaztetxetik eta jende asko hurbiltzen zen kontzertuetara. Suntsiketa eta Saskarrak taldeek
prestatu zituzten haien azken kontzertuak bertan eta kriston giroa sortu zen herriko taldeek
osatutako karteletan. Argi geratu da, musikariok espazio autogestionatu bat bilatzearen ideia
inoiz baino indar gehiago duela, Iruñea beti izan da aukerarik gabeko hiria, bai kontzertuak
emateko bai ensaiatzeko lokalak lortzeko orduan. Nahiz eta baldintzak hoberenak ez izan,
beti egon dirta taldeak, eta azken urteetan kriston talde gazteak agertu dira eszenan.
Aipatzekoa, Aitzina tabernak (lehen Pamplonika) Jarauta kalean egindako lana, egia da
Iruñan beste taberna batzuk daudela kontzertuak egiteko, baina holako jende gaztea
horrelako apostua egitea txalotzekoa da. 13.- Zuetako batzuk Kolpez Kolpe irratsaioan zabiltzate. Nola sortu zen irratsaio hau?
Taldekideok aurretik beste irratsaioren bat izan duzue, edo parte hartu duzue?
Eguzki irratia urte luzez Iruñean edukita, nolakoa izan da irrati honen ibilbidea?
Gaur egun zein da irratiaren egoera? 
Kolpez kolperen ideia, Iosuren(Mendibe) ideia izan zen. Iosu Anderrekin hasi zen bueltaka 
punk saio bat egiteko, eta Ander berehala Unai eta Asierrei (Kateak Astintzen) proposatu
zien proiektura batzeko. Kateak astintzeneko jendea, aurretik sartzear egon ziren baino
azkenean ez zen horrela izan. Eta laurak elkartuta proiektuan murgildu ginen. Iosuk bigarren
denboraldirako utzi zuen proiektua baino berehala Asier, Aritz eta Garazi batu ziren. Gure
helburu nagusia: Iruñerriko eta Nafarroako eszenak bozgoragailu bat izatea. Kaleko musikak
bere irratsaioa izatea. Aurten laugarren denboraldian murgilduta gaude, eta egia esan, oso
gustora gaude. Azken aldian talde asko pasa dira nabarreriako estudiotik, eta nafarroako
taldeetaz aparte, gipuzkoa aldeko talde asko pasa dira Eguzki irratitik. Lerro hauetatik
hurrengo denboraldirako gonbidapena luzatzen dizugu Lokatza!! Eguzki irratiak 37 urte darama Iruñerriko uhinetan. Urte asko dira eta Iruñeko jende asko
pasa da kolektibo honetatik. Eguzki irratia, irrati librea da, ez subentziorik ez iragarkirik duen
irratia. Hau normala dirudi, baino Eguzkideei esker jarraitzen du Eguzki irratiak bizirauten.
Eta garai hauetan hori lortzea ez da gutxi. Eguzki irratia, militantzian erikitzen den
komunikabide alternatibo bat jarraitzen du izaten, non guztientzako tokia dagoen, Eta koletibo
gehienetan gertatzen den moduan, jendea beti falta egiten da irratia aurrera ateratzeko,
baino gaudenen artean ahalik eta hoberen egiten saiatzen gara. 14.- Non ta ze talderekin joko zenuteke kontzertu bat? Eta non ez zenuteke joko? 
Oskar: The Clashekin Londresen.
Aritz: RIP+Cicatriz+Anestesia, edozein gaztetxetan
Julen: Derailed+Siete balas, lurrean.
Diego: Odio taldearekin
Ander: Bide bakarra taldearekin, edozein tokitan baino kalean eta eszenatokirik gabe.

15.- Etorkizunerako asmoak zein dira? 
Etorkizunerako asmoak zein diren? Kapitalismoa suntsitu (erortzear da) eta gizartea beste 
era batez antolatu, berdintasunean oinarritutako gizartea, klaserik gabekoa noski. Garai
arraro hauetan inoiz baino ageriago geratu dira bizi garen sistema honen miseriak eta Oliba
gorriak taldeak zioen moduan,beste mundu bat posiblea da eta beharrezkoa da. Ez dirudi lan
errexa baina saiatu beharko. Eta kontzertuak egiteko aukera dagoenean, oholtzetan ikusiko
gara!!
16.- Amaitzeko azken hitz batzuk gehitu nahi badituzue, hemen dituzue azken lerro
batzuk… Eskerrik asko! 
Milaesker Lokatza fantzinean parte hartzeko aukera emateagatik eta elkarrizketaren 
erantzunen zain bi urte egoteagatik. Segi dezagun familia batzen, segi dezagun kateak
astintzen!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina