2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Elkarrizketa: Azken Sustraiak

Hasteko ta behin, aurkeztu zeintzuk zeaten, ze jotze dezuen, ta astien zehar zertan ibiltze zeaten.

Aupa peña! Gu Azken Sustraiak gea, Beasain, Tolosa ta Olaberriako gaztek osatzen deun talde berri bat. 4 taldekide osatzen deu; Unaimi (baterie), Mendilu (bajue), Xabi (gitarra) ta Agirre (ahotsa). Taldetik langile bakarra Agirre da ta beste hiruk ikasten dabiltz oaindiken.

Taldie, Xabi ta Agirren proeiktu batetik sortu huan, ez? Nola indik aurrea gaur egunearte? Nundik noa taldiei izen hau?

Bai talde berri hau sortzeko idea Xabi ta Agirrek hasi genun zerbait berrie eta desberdiñe iteko gogoz genbiltzelako. Xabi aspaditik zebilen punkrock talde bat sortzeko asmokin ta Agirre baita abeslari izateko gogoz asike elkarrekin abestik ateatzen hastea erabaki genun egiatan proiektu horrek etorkizun asko izango zon edo ez jakin gabe taldea gu biok bakarrik osatzen genulako, baño halare 4 abesti konposatu, maketa bat grabatu ta horrekin ondoren bateria ta baju bat lortzen saiatzea adostu genun. Maketa grabazio prozesu hortan Unaimi ezautu genun eta gustatu zitzaion gure proiektue ta azkenik Mendiluri komentatu genion aber bajui hautsa kendu ta gukin juntatuko ote zan hola azkenik oaingo formazioa lortzen.
Talden izena hemen ingurun oi!, punkoi, punkrock… eszenan daon egoera salatzeko modu bat da. Xabi ta Agirrek 9 urte damazkigu eszenan bueltaka proiektu desberdiñek sortzen (Herri Guda, The Sinners, Lokaltones, Azken Sustraiak) ta bastante amorru ta pena ematen digu ikustek hemen ingurun ia ez dala talde berrik atatzen ta atea ezkeo 2 urtetan nekau ta utzi iten duela, horreatik deitu gea geure burui Azken Sustraiak, goierrin eon zan eszena indartsu horretatik geatzen gean bakarretakok gealako.

Talde hontaz aparte taldekidiek beste zein taldetan jotzezue edo jotzen zenduten? Talde hauen egoerie nolakue dek?

Gaur egun Agirre ta Xabik The Sinners-en jotzen due eta iraganen Herri Guda-n. Xabi ta Mendilu baita Lokaltones-en ibili zien ta Unaimi Kolp talden dabil baita.
The Sinners hemen zehazten hasiko ez gean arrazoi desberdiñengatik ez dao oso aktibo eta ez dakigu etorkizunen nola eongo dan kontrolatu ezin ditugun hainbat faktoren menpe daolako. Kolp bestetik noizbehinka kontzertuk ematen dituzte hemen ingurutik.

Elkarrizketa: Rotten XIII

1.- Elkarrizketakin hasteko, aurkeztu taldekideak, eta azaldu ze instrumentu jotzen dituzuen eta zertan jarduten duzuen astean zehar.

Rotten Amairu; Endika ahotsarekin, Irati eta Patxi kitarretan, Javi baxuarekin eta Amaiur
bateriakin osatzen dugu. Astean zehar lanean gabiltza denok, batzuk fabriketan, besteok
komunikazioan eta irakaskuntzan.

2.- Noiz eta nola sortu zen taldea? Zaila izan al da gaur egunerarteko bidea? Zergatik taldeari
izen hori?

Taldea 2017ko bukaeran - 2018ko hasieran hasi zen jaiotzen, taldekideok Oi! musikaren inguruko estiloak jorratu nahi genituelako gehienbat. Zaila baino, lan asko egin behar izan dugu urte batean disko luze bat konposatu,grabatu eta aurkezteko. Dena oso azkar joan da eta pozik gaude orain arteko ibilbidearekin.

Izenaren kontuan gauza asko daude...berez ez du esanahi orokor bat, baina printz desberdinak
daude han hemenka. Rotten-ek usteldua esan nahi du, eta Amairu, jakina den bezala, zorte
txarrari lotutako zenbakia izanki, rock’n rollaren imaginarioan erabili izan da beti galtzailearen
patuaren sinbolo bezala. Bestalde, zenbakiak berez duen “h” hori kendu nahi izan genion “Ez
dok Amairu” 60. hamarkadako berpizkundea sustatu zuten horien omenez. Gure eragin
nagusienetako bat da eta hala islatzen dugu, adibidez, diskaren izenburuan. Euskal musikaren “glory days” haien ondorengo ustela gara.

3.- Talde hontaz aparte taldekideak beste zein taldetan jotzen dezue edo jotzen zenduten?
Talde hauen egoera nolakoa da?

Endikak Zartako-K-n abesten du,eta aurten haien hamargarren urteurrena ospatzen ari dira.
Javi eta Patxi-k Patada Oi! izena zuen talde bat izan zuten, baina gaur egun ez dago aktibo eta
Amaiurrek Odolkiak Ordainetan taldean abesten zuen. Hauek azken urteetan geldirik dauden arren noiz behinka kontzertuak ematen dituzte.

Elkarrizketa: Üther

1.- Hasteko aurkeztu taldekidiek eta esan zer itezuen astien zehar ta zein dituken zuen gustuek

Moxo: Iepa, ni moxo nauk, gitarrie jo ta marruek ateatzeixkiat! tool entzuten basoko fruituen yogurre jatie gustatze zitek.
Iker: iep, ni iker naz! Bajua jo ta kantau eitzen dot eta bizikleta estatikuan nauela salvados por la campana ikustia gustatzen jata.
Ruben: aupa ni ruben, bateixi joten dot eta musikiai engantxau bat na. Ikusten doten kontzertutan sortzen gaztan menbriluaz figuritak etxi gustatengazta.

2.- Noiz da nola sortu huan Üther? nola ezagutu zenuten elkar? Nun ensaiatzezue? Ensaio lokalakin problemaik izen aldezue iñoiz?

Moxo: Üther esan leikeau 2ol6en udara aldea iker ta biyok juergan genbiltzela izan genian okurrentzi batetik sortu zala! bateristie falta ziguan ta gaupasan iñor ez genian billatzen! baño bueno, gero ruben ezautu genian ta irail aldea juntau ein gitxuan zarata talde bat ateatzeko asmoz!
Ondarrun ensaiatzeiau, bikañe lekue!

3.- Aurretiken taldekidiek zein beste taldetan jo dezue edo jotzezue?

Moxo: ni lenengo destitxie ta semeputiek-en ibili nitxuan. ondoren kasik-en.
Iker: Nik Issunan jotzen dot bebai.
Ruben: ni lehen stierkools, giza proiektua, drongenerds, takuma sato talditan joten neban eta gaur egun, jake mate, laup4, eta normaneaz jotendot.

Elkarrizketa: Hell Beer Boys

l.- Ieu! Aurrenengo galdera bezala nahi dizuet galdetu, ea nolatan otu zaizuen, 2 urteren geldialdi bat, eta azken diska atera eta 8 urtetara berriro jotzen hasteko elkartzea.

-Bizitzaren gorabeherak... azken lau urteotan taldeko hiruk umeak izan ditugu, eta bizitzan aurrera eginez, gero eta denbora libre gutxiago duzu, musika eta kontzertuetarako. Egia da baita ere, motibazio eta gogoak ez direla gazteak gineneko berdinak, zahartzen goazen heinean, kexatiagoak bihurtzen gara, nahiz eta beti bezain txotxoloak garen, gauzak ezberdin ikusi arren.
Duela urte pare bat, taldearen etorkizunaz hitzegiteko geratu ginen. Taldea uztear izan ginen, agur kontzertu bat jo, eta istorio honi amaiera bat emateko... Baina horrenbeste pena eta min ematen zigun hori egiteak, beste aukera bat eman geniola geure buruari, berri hutsetik hasi, abesti berriak sortu eta disko berri bat ateratzeko.

2.- Orain aurkeztu taldekideak. Zertan jarduten duzuen, zaletasunak, gustuak... Zein da zuen formazio "klasikoa"? Aurretik ze aldaketa izan ziren taldean?

-Orain 5 taldekide gara, ia urtebete Hodei sartu zenetik. l5 urte hauetan 2 aldaketa izan ditugu, 2oo5 inguruan, Leku Marsalen ordez, eta orain Hodeirena. Blasco, Lino eta ni hasieratik gaude.
Gure gustu eta zaletasunak? bostok bat egiten duguna, garagardoa edan eta musika makarra aitzean da... bestela gutxi etortzen gara bat jejeje. Bakoitzari gauza ezberdinak gustatzen zaizkio... bati mendia, beste bati maratoiak korritzea, munduan zehar bidaiatu, zinea, serieak, baratzan tomateak landatzea... danetik.

3.- Nolakoa izan da Hodeiren sarrera taldean? Zeberritsaun ekarri du taldera? Nola eskeini ziozuentaldean sartzeko aukera?

-Azken urteetan egin dugun onena izan da, berekin behar genuen motibazioeta bultzada aurkitu dugulako.
Musika aldetik asko eskeintzen digu. Kitarra de puta madre jotzen du, bere estilo, ideia eta esperientziarekin, guztioi hobearazten gaitu. Ahotsetan berdin, nahiz eta gaztea izan ibilbidea baduelako. Betidanik ezagutzen dugu gainera eta badakigu nolakoa den, horregatik de puta madre enkajatu du.
Beste kitarra bat sartzea buruan genuen, batez ere Linoren eskakizunez, bi gitarrekin, beraiek gauza gehiago egin ditzakete, punteo eta detaile gehiago sartu, eta solteago jo.
Duela urte batzuk tanteatu genuen aukera hau, baina atzera egin genuen ez baigenduen argi, l4 urte batera egon ostean aldaketa hau nolakoa izango litekeen. Halere orain dela urtebete erabakia hartu genuen, musikalki aldaketa bat, motibazio berriak aurkitu... eta bete-betean asmatu genuen.

Biografia: Josu Jon Imas

Josu Jon Imas

Hasteko aklarazio batekin hasiko gara. Normalean estilo hau jorratzen duten taldeak,

NaparMex-aren barruan kokatzen dira (huajolotes talde mitikoaz geroztik sortutako
generoa). Guk beste estilo bat egingo genuela argi genuen, ta hasieratik NaparMix
egingo genuela argi genuen. Nahi genuena, gure erara.

Taldearen sorrera ere, estiloa eta taldekideen parera egon zen. Talde erdia familia

gara, odol berdina daramagu... 2010eko herriko jai txikiak ziren, ta egin behar den
bezala, mahai inguru batean afaltzen geunden...ardoa, patxarana, gintonika... Gure
herrian, Izagaondoako Ardanazen, afal ostean abesteko ohitura dago (Euskal Herri
osoan bezala). Huajalotesen abesti baten ondoren hasi zen dena, denak musikan
ibilian ginen eta talde bat egiteko grina hasi zen. Estiloa ere argi genuen, eta hasiera
horretan partaideak Iosu (inkordioa), Txapo (bateria), Motxi (baxua), Ander (kitarra)
eta Jon (ahotsa) izango ginen. Izena bakarrik atera zen, Jon Iosuri begiratu eta harats;
Josu Jon Imas... denak barrezka hasi eta izen hori jartzeko erabakia hartu genuen.
Hortik aurrera, fundamentu gutxirekin hainbat ensaio egin eta herriko festetarako
kontzertua prestatu genuen. Kontzertu hori ezin da deskribatu... eta askok musika
uzteko aholkua eman ziguten!! Buelta bat ematea erabaki ondoren Visus (baterian)
eta Peio, Txiki ta Imanol haizkoetan (putos haizezkuak) taldera batu ziren. Txapo,
baterian zegoena saxoa hartu ta abestera animatu zen. Orain bai talde ederra,
fundamentu gutxirekin baina ederra. Anekdota bezala, haizezko berriak eta Jon
abeslaria ezagutu ziren eguna..... zein eta eman genuen lehenengo kontzertua, kar kar.

Artikulue: Lokatza 2. ta 3. artien zer?

2015eko Maiatzien 30ien erten zinan honen aurreko zenbakiyek, eta egun hortako, Azpeitiko Gaztetxien Lokatz Festie antolau geninan. Bertan, Azpeitiko talde batek parte hartu zinan, Main Threat, zeinek denbora bat ixilik eon ostien, ta bermoldatze batzuk in ostien, Ezten izenakin, eta Zapalduen Ereserkia izeneko 9 kantuko CD batekin bueltau itunan. Denbora bat geruo ta gitarrai oindiken ta indar geyo emateko, bigarren gitarrista bat hartu zinaben, ta hola segiu zinaben, taldekide batek kanpoa junber izen zuen arte. Momentu hauetan zeozer berriye preparatzen zaudenk, beste sorpresan bat emateko. 

Lokatz festie izen unaneako, fanzine hontan azaltzeken Kaluse taldiek kontzertu batzuk eman zizkinan ya inguruko herriyetan, ta urte hartako Azaruen 27yen, Azpeitiko Gaztetxie txiki laga zinaben beayen lenengo cdien aurkezpenakin. Honek geroare lagundu zikonaben bigarrengo cdien aurkezpenien aldaketa batzuk in ahal izeteko ta hondiken eta aurkezpen ikusgarriyo bat iteko, baiño buelta gaitezen, 2015eko bukaera aldea. 

Verräter taldientzako urte ona izen hunan hau, iye 20 kontzertu jo bai zizkinaben, urte hartako azkena, herriyen izenik, Ezten ta The Friday's Crew taldiekin batea. Azken hauek, beayen ibilbideko 3. diskue aurkeztu zigunaben gau hartan, Sanagustiñen, 10€ko sarrera baten truke, Cdie errealo, ze gutxiyo. Hauen eboluziyuen isladie denk azken cd hau, nahiz ta batzui ez gustau, eo beste batzui bai. Mauka selluekin fitxau zianben, ta oain hauek ibiltze zizkonaben kontzertuek lotzen, diru kopuru baten truke. 

Elkarrizketa: Jotakie

Elkarrizketa hau, 2016ko Abuztuen 15ien grabau zan, Azpeitiko Gaztetxien, Jotakie taldeko, Elortxa eta Lukai esker. Gaur arteko azken kontzertue baino egun bat lenuo.

Lokatza: Hasteko, aurkeztu zuen buruek, eta azaldu zertan jarduten zeaten astien zehar.

Elortxa: Bueno ba ni, Elortxa nauk, ta nik gaur egunin iteiat lana, Zubillaga-n, Azkoitin, natxeok laminaziyuen lanien.
Luka: Ni berriz parun.
E: Hau dek Luka, Grumal enpresatan ta or ibili huan, ta oin parun zeok. Ta bestiek, Pellok iteik lana Irurenan, barnizek eta iten, ta Maolo dek zarran egoitzako gerente o direktor o etzekiat seguru.

Lok: Zergatik okurriu zitzaizuen instrumentuek utzi zenituztenetik 26 urteta, berriz hartu eta kaña ematen hastie? Nolakue izen uan,  berriro ere ensaio lokaleta bueltatzie? Zuetakon batek ez omen zian nahi taldie itzultzeik ezta? Igual nostalgia pixket izengo zenuten..?

E: 26 urte hauetan beti eon dek jendie esan diguna aber kontzertun bat emango ote genun, eta beti ezetzien gatxarean, batik bat nereatik, ez nialako nahi berriz eszenayoa jiyotzie. Hauek azkenien jotzen segiu diabe, baño ni 26 urtin deskonektauta eon nauk totalmente. Eta hauek eskeini zigubeanien ikastolan 50. urteurrena zala ta, ba nire hasieran ezetzien natxaoan, eta etxien seme-alabak iñoiz etzibela ikusi ta nahi zebela ikustie, ta andriere bai ta, azkenien baietz esan genian, ta hasi gitxoan ola, ensaiatzea juten, ta izen dek lan gogorra, ze guk kanto hoiek 26 urtien, ba irratiyen da ola bakarrik aitu dizkiau, ta dana berriz hasieratik hasiber, ta, oindik letrakin pixket gaxki ibiltze nauk, ik badakik ondo, nik baño hobeto dazkik eta letrak, ta bueno, behin martxan jarri genunien eta lan hori indakuen esan genian, eztiau dana hemen utziko kontzertu batekin, zeoze ertetze baik ba ondo.  Ta bueno, in dizkiau, bi azpeitin, ta oin inber diau bigarrena azkoitin. Bi ta bi, guk uste genian geyo ingo genitula, baño iñorrek etziguk otzeiten. Neretzako partikularmente izen dek berrize gaztetasunea bueltatzie bezela, gaztetasun txute bat bezela izen dek ez?
L: Bai, olako zeoze
E: Ik pentzauber dek danok 55 urte ingurun gabiltzela, 55, 54...
L: Gero baitare diferentziye instrumentalki, orduen nola jotze nian bajue, ta gaur egunien, leno puiekin jotzen nian, ta oso ezberdine uan, ta oin bietzakin jotzetela, ta diferentie uan, leno uan dana ta, ta, ta, ta, eta oain bietzakin dibujo oiek itie zauzkeat. Azkenien danok adaptaber izengaituk lengue jotzeko. Azkenien kantuek berrize jotzeko berriz aitzen jarriberra izen diau, ta gero gaur egunea moldatzie ein diau, gaur egungotu in dizkiau kantuek, nahiz eta beti esan gure kantuek denboraz kanpokuek ituala, ta aktualak diela.

Elkarrizketa: Gaitze

Elkarrizketa: Verräter

1.- Hasteko, aurkeztu taldeko partaidiek, ta hitzein pixkat zuei buruz

Bueno ba gure taldeko partaidiegatik hauxe eukiko genike esateko:
Hidalgo: Musikalki bateriye ta taldien ritmue emateuna, bestela, taldeko ligoie, oso mizkiñe
(iñoiz eztik afaltzen…)
Aiertza: Bajue. Errezildarra, kontziertotako ekipue ta traste danak beak bakarrik emateituna
bizkerrien hartuta, aspaldiyen taldeko txoferra, taldetik musika punkiyena aitzeun tipue…
Gaizka: Gitarrie ta konpositorie, taldeko ardatza. Bestela, despistauena ta geldiyena, eztana
espabilatzen…
Txapei: Kantantie, taldien iruditzat hartzeuna jendiek. Baño benetan kantuen letrak eztazkina
ta apuntauta emateituna, ensaio danak suspenditzeituna, mutil okupaue…(xolomua bakarrik
jateik...)
Iratz: Beste gitarrie, ezer berezirik eztuna iten musikalki baño kontzertu ta ensaiotan gogo
geyena jartzeuna ta tontuana geyena iteikena. Saltsa danetako perrexile, marroi danak janber
izeteituna...

2.- Noiz ta nola sortu zineten? Bertsiyo gabeako bakarrik izenber al zian, edo talde bezela
segitzeko asmuekin sotu uan?

Sortu ba.. Gaztetxeko bigarren bertsiyo gaueako sortutako talde bat gaituk izetez, lelenguen
ikusten izen ta gero ba inbiri asko emantziguan hor jotziek ta hortako sortutakue. Hasieratik
geneukean talde bezela segitzeko asmo hori o nahi hori. Taldie osatzekotan daudenantzat
aukera oso earra dek gaztetxeko bertsiyo gauien ertetzie lelengo aldiz. Esateko hasieran lau
giñela ta gero juntzala taldie hobeto egituratzen.

Elkarrizketa: Kaluse

Hemen dezuen elkarrizketa hau, 2017ko Urtarrilak 7yen indakue da, Azpeitiko Gaztetxeko Masustak liburuteyen, Kaluse taldeko Ibon ta Unairi esker.

Lokatza: Lelengo ta behin, aurkeztu zaitezte, zeintzuk zeaten ta ze itezuen Kaluse-n jotzen ez dezutenien.
Ibon: Ni Ibon Guerra nauk, ta bateriye jotzeiat Kalusen

Martinez: Ni Unai Martinez nauk, ta gitarrie jotzeiat. Ta Kaluse dek grupo bat, instrumentala dek.
I: Jendiek genero Post-Rock hortan sartzeik, baño gu konsideratze gaituk instrumentala, ta rock-a iteiau. Ta bueno, Madriden gatxaudek oin.
M: Sayau gaituk hari hori ez galtzen o pixket eusten, oin lokal bat kosegiu diau han, han ensaiatzeiau, paga inber diau baño.
I: Astien behin juteatik ensaiatzea

Lok: Noiz ta nola sortu uan taldie? Aurretik beste proiektoik izen al zenuen?

I: Ba grupue sortzek, ba biyok txikitatik ezagutzen gaitukela, biyok hasi gitxoala instrumento bana jotzen, eta zubizarren juntatzen hasi gitxoan biyok, lelengo nere etxin akordatze nauk, ta gero zubizar biyau genian, toki bat zubizarren, eta hor ite genian, ba gera ite gitxoan ta jo ite genian kantu batzuk bertsiyuek, beste batzuk etzekiat zer, ta hortik sortu uan.
M: Bai hortik, berez hasi gitxoan, hasieran elkartzie iten, ahotzantzat, ez genian musika instrumentala iten, pixkenaka gu biyok bakarrik segitze genian, ta pentzau genian, etzeoala ahotsa sartuberrik. 
I: Ta gero ya ezagutu genian musika genero hau, ta izen uan, ba probatzeiau ta.
M: Ba lelengo kantue Goyathlay izen uan.
I: Ta hortiken, aurrea, nahiko prozesu naturala izen uan. Ez uan izen, geratze gaituk eta instrumentala inber diau, ez, prozesu baten ondoriyue dek. 

Elkarrizketa: Ezten

1- Hasteko ta behin, aurkeztu partaideak eta kontatu nola izan ziren lehenengo pausuak, nola hasi zineten batzen eta musika egiten.
Hasiera batean, kuadrilako lau lagun elkartu ginen: Aritz (baxua) Lander (gitarra eta ahotsa) Olaizola (bateria) eta Pello (gitarra). Urrestillan entsegu lokala lortu genuen arte zaila izaten genuen entsaiatzea, horregatik esan dezakegu orduan hasi zela gure ibilbidea talde bezela, 2013ko irailean hain zuzen. Aurreneko kontzertua 2014ko ekainaren 14an izan zen Añorgako gaztetxean, eta ordutik aurrera kontzertu gehiago ematen joan ginen 2015eko abuztuan gure diska grabatu arte. Ostean, diska aurkezteko 3 kontzertu eman genituen eta Mikel gitarra berria sartu zen taldean, Lander ahotsetara soilik pasatuz, eta orain arte formazio berri honekin jarraitu izan dugu gaur arte.
2- Urteotan zehar, laukote bezala ibili zarete, duela gutxi arte, gitarra berri bat hartu dezuela. Ze eragin izan du honen sarrerak taldean?
Gitarra berriaren sarrerarekin teknikoki hobetzeaz gain, oholtza gainean ere gehiago trasmititzen dugula iruditzen zaigu, eta beste kide bat taldean sartzea aberasgarria ere bada ideia berriak proposatzerakoan.

Elkarrizketa: Sudor

l. kaixo, aurrena aurkeztu taldekideak eta zertan ibiltzen zareten azaldu.

kaixo, zer moduz? aurrena, eskerrak eman nahi dizut gure taldean interesa erakustearren. zugandik asko esaten du, eta gutxi zure irizpideetaz. sudor ginen, gara eta izango gara beti berdinak. cuellar (baxua), koke (bateria) eta hector (kitarra eta ahotsa). gure denbora gehiena lanean pasatzen dugu, gainontzekoa, marrazten, musika entzuten edo jotzen pasatzen dugu, beti ere irabazirik ematen ez dizkiguten taldeetan.

2. noiz eta nola hasi zen taldea? hasierak errazak izan al ziren?

koke eta hector 8 urte dituztenetik ezagutzen dira. inguruko guztiaren aurkakoa egin nahiean, punk musika ezagutu zuten, eskorbuto, rip, ncc , cicatriz eta beste talde askori esker. 2oo2an l4 arte izanda hainbeste gustatzen zitzaizkien taldeak imitatzen hasi ziren, beraien gelakideak adin-txikikoen diskoteketara joaten ziren bitartean, hauek entsegu gelan sdartuta egoten ziren. talde horrek "terminal" izan zuen izena, eta pare bat kontzertu eman zituen. 2oo6. urtean cuellar ezagutu zuten, hiri berdineko pertsonaia, "anxia" izeneko taldean jotzen zuena punk zaratatsua egiten. discharge, anticimex edo mob47 bezalako taldeen influentziaz, hiruak batu eta sudor sortu zen.
toledon gainontzekoez aparte bizitzea ez da erraza. mespretxua eta marginalitatea izan genituen hasieran taldearekiko eta egiten genituen gauzekiko. gaztea zarenean hori frustragarria da, baina gaur egun badakigu frustrazio horri esker egin genuela aurrera. jende guztia haizea hartzera bidaltze horrek eman zigun aurrera jarraitzeko indarra.

3 talde honen aurretik partaideok beste talderen batean jotakoak zineten?

koke eta hectorrek izan zituzten bidean geratu ziren talde batzuk, terminal-ez gain. cuellar-ek wofn-en jo zuen hc melodikoa egiten zuten eta anxia-n.

4. naiz eta 2oo6-an sortu, lan ugari dituzue kalean. zein lan dira zuen diskografia osoa?

kolekzionista naizen heinean, ahal dudan eskematikoen izaten saiatuko naiz, ni bezalako anormal guztiek nik bezala hau ondo jakin dezaten:
- “mierda en todas partes”. 2oo8. k7. lehen tirada (kiloko papera, grabatua eta fotokopiatua): loo kopia (liquidacion total/jodido sistema). bigarren tirada (kartulina txuria eta fotokopia): loo kopia (solo para punks).
-“ciudad imperial”. 2oo9. e.p. lehen tirada (gaileta zuria, zulo handia): 3oo kopia. bigarren tirada (gaileta zuria, zulo txikia): l5o copias. hirugarren tirada (gaileta horia, zulo handia): 5oo kopia. solo para punks.
-“hardcore es punk radical”. 2oo9. k7. loo kopia (afeite al perro).
-crimen de estado-rekin diska konpartitua 2olo. l2”. lehen tirada (albo batetik irekitzen da eta plastikozko pltsa bati itsatsia dago) 5oo kopia. bigarren  tirada (itsatsi gabe. goitik irekitzen da): 5oo kopia. (mal sonido records).
-“ganas de vomitar”. 2oll. mlp. lehen tirada: 7oo kopia (solo para punks/beat generation).
-“la sangre, la mierda y las babas”. 2oll. k7. loo kopia (afeite al perro).
-amigo blas fanzinearen l3. zenbakiarekin zetorren diska 2ol2. ep. lehen tirada: 5oo kopia (solo para punks/beat generation).
-“sudor cantan a la juventud”. 2ol2. k7. lehen tirada: loo kopia (discos me cago en dios).
-“cuatro canciones compuestas y olvidadas por el grupo sudor”. ep. 2ol3. lehen tirada: 5oo kopia (todo destruido).
-“enamorado de la muerte juvenil”. 2ol5. mlp. laister beat generation/todo destruido.

5. ze harrera izan dute lanek? nola egin ziren lan hauek?

ba begira, bitxia da, baina guztiek izan dute uste genuena baino harrera hobea. toki askotako jendea ezagutu dugu gure lanak gustatu zaizkionak, eta hori guk asko eskertzen dugun gauza bat da.

egiteko era beti berdina da, kantak sortzen joaten gara, ondoren kontzertuetan jotzeko. material nahikoa dugula ikustean, mario-rekin hitzegiten dugu. aerobitch, muletrain, silla electrica edo robo bezalako taldetan jardun du jotzen, gaur egun azken hortan, koke-rekin. beraz belarriak nahiko izorratuta ditu guk nahi dugun soinua lortzeko. egun batean geratu eta bere l6 pistarekin grabatzen dugu eta horrela.

6. dituzuen abestiak zertaz hitzegiten dute orokorrean? dituzuen abestiez gain abesti berririk bai?

abestiak inguratzen eta nazkatzen gaituen gauzetaz hitzegiten dute. taldea gure esperantza ez-etik ateratzeko erabiltzen dugun mekanismo bat da. batzutan gai politikoagoak dira, bestetan guregan pertsonalki zerikusia dutenak... egin ditugun azken abestiak, “hipocondría, hipocondría, hipocondría”, bizi osoan gurekin daramagun gaixotasun bat nola eramaten den azaltzen duen abestia, “noches en plaza de castilla” plaza de castillako kalabozoan atxilotu zuten lagun bati eskeinia,  “formen filas, soldaditos”  krisi garaian estatuak milaka gazte nola erreklutatzen dituen azaltzen duena. ikusten duzunez guztiak amodio kantak dira.

7. urte hauetan zehar zenbat kontzertu eman dituzue? bereziren bat? anekdota dibertigarririk?

cuellar da horrelakoen kontuak eramaten dituena, baina uste dut l2o kontzertu inguru eman ditugula 9 urtetan. honako hau, gure organizazio kapazidade murritzaren adibide bat da.
anekdotak milaka daude dibertigarriak, baina jende aspergarria gara eta denak izorratzen ditugu

8 ameriketatik ere ibili zineten biran, zenbat kontzertu, non zein talderekin izan ziren? aeb-taz gain zein beste herrialdetan jo duzue?

ez naiz oso ondo gogoratzen, baina l8/2o eman genituen, texas(houston, austin, el paso), arizona (tempe), kalifornia (los angeles, san francisco, oakland, mentone, sakramento, san jose), oregon (portland) eta washingtonen (settle eta olimpia) zehar.  kurraka, los crudos, criaturas, negative degree, framtid, vexx, hysterics, permanent ruin, nomad eta beste hainbat taldekin batera jo genuen
aeb-z aparte, frantzia, ingalaterra, danimarka, txekiar errepublika eta euskadiko auzo nazkagarrienetan jotzeko aukera izan dugu.

9 toledon, zuen hirian nolako mugimendua dago? taberna/leku onik bai? eta taldetaz hitzegitean zer aurkitu dezakegu?

kaka zahar bat da. juxtu, duela aste bat, la urss eta velocirraptor taldeen kontzertua antolatu genuen eta bertan behera geratu zen. udalak aretoetan hilean bi kontzertu egiteko baimena besterik ez die ematen. toledo beti bere kaka zahar multikulturalean dago sartua, herriko ondarea eta kaka hori guztiaz arduraturik. pasatako kultura sustatzeaz bakarrik arduratzen dira, bisitariak erakartzeko. gaur egungo kultura zeharo ito eta erreprimitua dago. kontzertu eta antzerkiak bertan bera uzten dira ezer gertatuko ez balitz bezala. hiri puta hau, hiri imperial bat besterik ez da. erdi aroan bizitzen jarraitzen dute eta okerrena da hiritarrak morroi bezala jokatzen dutela. kontuan izan behar da katolizismoak toledon izan duen eragina, eta horrek dakarrena. ezezagunari beldurra, konfiantza eza, inbidia, eta beste gauza beldurgarri asko. beraietakoa  ez bazara presta zaitez beraien kaka jateko.  historiaren pisu guzti honek jendearengan eragina izan du, talde bat sortzea zailtzen duena. 
ez zaigu okurritzen (agian handik kanpo denbora bizitzen denbora asko daramagulako) aipatzeko lekurik. nik aipatuko nuken bakarra, "tupelo", california82 taldeko abeslariaren ileapaindegia, eta toledoko cnt-arn lokala. eh eta tortura instrumentuen museoa.
taldetaz hitzeginbehar badut, california82, velociraptor eta raw paw gomendatuko nituzke

lo sudor sortu zenetik, zerbait aldatu da han? zuen sorkuntzarekin, antzeko talderik sortu da?

ba ez dakit. gezurra izango litzateke denbora honetan ezertan aldatu ez garela esateak, baina, egia esateko, uste dut gure eboluzio ahalmena oso (oso, oso, oso) txikia dela. bestela entzun lehen eta azken lanak. agian letrak idazteko erea aldatu da. orain agian buelta gehiago ematen dizkiogu gauzei. ez dakit...
aldatu dena bai izan dala gauzak ikusteko era, aina ori ohikoa da. gustoko ez idtuzun gauzak ikusten zoaz. sinisten zenituen historietatik hurruntzen, eta zinena baino burugogorragoa bihurtzen.
ez dut uste antzeko musika talde gehiago sortu direnik, baizik alderantzizkoa. gu sortu ginenean, 2ooo urte erdian edo, punk eztanda bat izan zen, gaur egun ezer geratzen ez dena. baina beno, gu gaur egun arte benetan gustoko duguna egiten jarraitzen dugu.

ll. etorkizunerako ze asmo dituzue? lan berriren bat, edo bira berriren bat buruan?

duela egun batzuk gure lan berria izango dena grabatu genuen, "enamorado de la muerte juvenil" izenekoa. izen hau, buelta asko eman ondoren izen hoberik ez lortzean jarri genion. hasteko, txantxa bat bezala da, hhh(asko influentziatu zigun taldea) talde katalunyarraren " a por ellos...que son muchos y estan supercachas"-en antzekoa, beraiek hau egin baizuten, loquillo y los trogloditas-en zuzeneko diskaz barre egitearren. rip-en "enamorado de la muerte" eta radio futuraren "enamorado de la moda juvenil"-en nahasketatik dator. madrilen beti eman izan da, punk-a "movida madrilena"-rekin antzekozteko joera, asko izurratzen gaituena. "indie" telesaio batzuk, "removida madrilena" izenaz ere hasi dira honi deitzen. beraz izena, izorratzeaz uzten ez duten dinosurio hoientzat dihoa. azkenik, gizarteak arima gazte guztien heriotza eta hauek zahar bihurtzen saiatzearen aurka doa, iniziatibarik gabekoa, desobedientziarik gabekoa, bakarrik ikusi eta irensteko modukoa. kakatara beraiekin!
behin diska kalean dela, jotzera irteteko asmoa dugu eta dena ondo badoa, 2oo5-eko uztailean aeb eta kanadatik biran ibiliko gara.

l2. amaitzeko esan ez dudan zerbait esan nahi baduzue, orain duzue aukera. milesker!

eskerrikasko gurekin gogoratzearren. animo fantzinearekin, fantzine bat edukitzea munduko gauza onena baita. eta talde bat ere bai. beste guztiaren aurkako zure txokoa da. zure historioak eta konta ditzakezuna. beraz jende guztia animatzen dugu fanzine eta talde bat egitera. gora! sudor

Kronika: 2015/5/10 - Gaitze + La URSS

gaitze/la urss - 2015/05/l1 - azpeitiko gaztetxien
maiatzak lo, igandea, herriko gaitze eta granadako la urss taldeak ikusteko aukera izan genuen
azpeitiko gaztetxean. duela urte bete elkarrekin jo zuten donostian, oraingoan gure etxean.
9etan hasi behar zuen zita, pixka bat luzatu zen, 9:3o aldera hasiz. gaitze taldea hasi zen bere
emanaldiarekin. lehen 2 kanta jo ondoren, katxi baso bat pasa zen, bertaratu zirenen artean,
granadakoentzako izango zen 3 euroko sarrera jartzeko. gaitzek, aste bereko ostegunean eman
zuen kontzertua, eta hauek beraien betiko linea berberean ikusi genituen, igandea izaki,
gerturatu zen jende apurren belarriak gogoz astintzeko asmoz. euren errepertorioa osatzen
duten l4-l5 abestirekin gozarazi gintuzten han bildu ginenak. 
hauek emanaldia eskeini ostean, granadatik zetozen, eta ostegunetik bizkaiko golko albotik
biran zetozten la urss taldea taularatu ziren. aurreko egunean, donostian jo zuten, jende
askoren aurrean, baina oso soinu kaxkarrarekin, eta joan zen jende gehiena ez zen hauek
ikustera joan, beraz beraiek esan bezala ez zuten asko gozatu, gainera kantzertua irekitzearen
ardura egotzi zieten. gau hartan halere sekulako parranda egin zuten, eta azpeitira gaupasaz
etorri ziren. gaueko 23:oo-ak pasa izango ziren hauek euren emanaldia hasteko. berriki diska
berria atera dute, diska aurkeztera etorri ziren. oker ez banago, diska berri hontako abesti
guztiak eskeini zizkiguten, beraien aurreko lanetako abestiekin tartekatuz. "viejas armas" edo
"europa" bezalako abesti klasikoez gozatzeko aukera izan genuen, azken hau gaztetxean
zeudenak gehiago eskatu zietenean. 3o-4o minutu eszenatoki gainean pasa ostean, afaltzera
igo ziren. euren hitzetan, tratu aldetik azken egunetako kontzertuetatik onena izan zen, jendea
eurak ikustera joan zirelako eta nahiz eta igandea izan eta giro hotz xamarra egon, geuk beraiek
bezala eta beraiek geuk bezala primeran pasa zutelako. 

Elkarrizketa: Baserriko Ollaxkue Labien

elkarrizketa, maiatzak 21.ien goizeko 11:15ien, azpeitiko gaztetxien grabauta, ane ta andoniri esker. 

l. hasteko ta behin azaldu pixket grupuen historiye, bertsio gaurako izen ber zuen grupue ta gerokuek.

ane: oin dala hiru urte o ola
andoni: oktubrien etorrikoituk 3 urte, nere ideyie izen uan mas o menos ta hortik asikonauk. oktubrien hasi ginen ensaiatzen bertsiyo gaurako. 
ni bizi osuen musikiei lotuta bizi izen nauk, ezagutzen nabenak bazakiabe ba gaxte-gaxtetatiken, hasi 8o bukaeran kontziertuk ikusten, kortatu, txorromorro, olako batzuk traga nitxian, la polla, vomito ta hauek e toka ziztean baitare, ta hortiken irrati librien programa bat iten hasi nitxian azpeitiyen, kakaflash irratia 8o bukaeran baitare, ta beti eon nauk musikiei lotuta, baino etzekiat zeba inoiz eznauk atrebiu ezer hartzea, ta gero ba denborien aurrea barduliako mobidie etorri uan, or e montanian teletetxo rekords, ta ori izen uan nere musikiekiko inietudiek erakusteko, baino sekula ez nitxian atrebiu eszenayo batea jiyotzen, teletetxo laga genunien, ikusi nian aukera bat bertsiyo gaue zetorrela eszenayoa jiyotzeko, aurreko urtien eozenek erten zula ikusi ta dana katxondeo bat zala ta pentza nian ori zala ni eszenayo batea jiyotzeko eukikoeten aukerie. pentza nian pare bat eskorbuton kanto errez ikasi ta behintzet biziyen behin bahare eszenayoa jiyoberdiat. erta hasi nitxoan pentzatzen zeni esan o ta garai hartan markox-ekin asko ibiltze nitxoan, ta bea orduen bateriye jotzen ta hasita zaoan ta beari esan nitxoan ta beak baetz, ta gero ba zenekin pentzaber, ba nere alabatxue eo, laguntxue eo, umetatik nere besuetan ibili deten bat, ointxearte. ba onekin akorda nitxian, ane-kin, gaztetan gitarrie ikasten jardun zula ta nola bonbardeo bateare apuntatzean, ta nola ez baetz esan zitean. ta bertsiyo gauien erten gitxoan. anek zoze esatie nahi bau
ane: nire oixe, txiki txikitatik andonin pien, ta ori musika mundun ta garai baten gitarrie ikasten ibili nintzen, urte betea laga inun, ta esan zitenien a benga ta lagun batek utzi zigun gitarrie ta atzalde batzuk zubi zarren pasau ta ola hasi ginen, bertsio gabeako bertsiyuez gain, ollaxkue kantue atea genun
and:berez bertsio gaurako grupo bat uan, izen ori, askotan galde zigubek, hasi gitxian beira ta jendiek kiston izen txorrak jartze zizkian, amamantzako guapuek, marranas con ganas, kiloko txuletie ta ola, guke katxondeon jarri gitxoan izena. ze pasatzea, bertsio gauien ni sagardoteira jun nintzela afaltzea ta kiston ostiakukin azaldu nintzela ta kriston txarrikei zarra in nian ta bestiek e. ta pixket gera gitxian pixket "kon la espina", barkau, baitaer, taldien 4 gitxian bestie artulo kanta intzian baino beste zoze ahi zian ta laga inzian. pentza genian, au ola etziok lagatzeik, txarrantxan jober genula, orren txarrak ez ginela demostratzeko. ta ola, txarrantxan jo genian, gero beste nunbaiten ta ola, ta segiuber ba genian izena kanbiyaber genitxoan, baino karinue hartu gitxoan ta ya berandu uanez ola gera uan. 
ane: ya ollaxkuek bezela ezagutze gaitube
and:ta gero baiat aukerie erten ziguan teletetxon garayen grupo asko grabatzea, iosui bialdu genizkoan, ta esan zitean fabore bat zor ziguala ta grabatzeko esan ziguan. igual ondik berde xamar gadetxek, baino estudio profesional baten grabatzekue gutxi zeudek, ta ori ya or ziok. 

2. hori uan beste galdera bat, oin graba dezuela ta cdie nola jundan eo? 

and: cdiena esan diat, bagenekean zeozer grabatzeko asmue, baino azkenien iosuk "a guevo" jarri ziguan. ta aukerie probextu in diau ta ikusi diau igual oindiken oso nobatilluk gaitukela, gaituk 3 grupuen, ni hasi nauk 39 urtekin bajun, anek zeoze inda gitarrikin, ta markox-e,  danok zerotik hasi geala.
ane:ta gero baita graba diteula oindala 2 urte ateatako kanto batzuk ta ya jotziez asperuta, gero estudiyun oyek dazkeu ta oiek grabau diteu, estudiyuen gero materiala utzi digue, bateriye zumaitik ekarri genun
and: eskerrik asko brote!
ane: eta ampliye gitarrina moxok utzi zigun, ta oixe. jun ginen ta hasieran kantu hau hola ta hau hola, ta beak dana lupikin beitzezun ta hau hola hobe ta zea 3 egun eo jardun ginen, gero eman genun bateriye berrize zumaire, gero beste kantu bat ber zala, berrize ekarri, ya bukaeran grabaziyukin bukatzeko kiston gogue,  ya marroi bat.
lok: ta diseiñue ta ori nola ziek eo?
and: markoxen kuadriyako bat zaoan aitor ta rip-en tributue in zebenien kartela in zikoaben ta oso guapue ta ta horri esan genitxoan, ta bueno pixket luza in zikok, baino inde ziok. ta ya fabrika bialduta

3. hasi zinetenetik zenbat kontzertu eman dituzue?

and: l2 ta bertsio gauekin l3
ane: joe oi kontrolau
lok:ta zeinekin, zein kontzertu onena, txarrena?
and: l2 kontzierto, 6 herriyen, gehiegi, beste 6 kanpuen, txarrena, lelen lelena bertsio gaue, baino eztek ezta kontziertuere. txarrena igual anorgakue, txarra izetekore ordie arrazoi asko zarek
ane: txarrena esateko... onena igual esan laike, baiño txarrena relatibue da. 
and; anorgakuen zauen abientie, 4 katu ta laurek beste aldea beitzen, nik enian disfrutau neretzako txarrena or izen dek, en kanbio onatin jo genun lelena, ez genian ondo jo ta ori, ze ni por los suelos ibili nitxoan, baiño jendiek la ostia respondiu zian, neri airea altzau, jendie dana emanda, beayek esateben bezela onatiarrak zaukeabe lokurie ta ori kontziertotan demostra iteiabe.  bestie xelebrie izen uan ta jende askore ezuan azaldu, friday's crew-k inbitauta baionan jo genunien, jende asko ezuan azaldu baino azaldu ginenak kiston anbienti, danok saltoka ta ola, igual 2o-25 pertzona, baino de puta madre pasa genian (lok: nik zihurtatzeiat). 
ane: kontzertu onak musikalmente behintzet ez, kontzertu on bat musikalmente ikusi nahibadezu, gurea ez etorri, baiño ondo pasatzie nahibaezu etorri.

4. zuzenien zenbat kantu jotzeituzue?

ane: batzutan kanto bat baino gehio bi aldiz
and: momento ontan repertoiue zaukeau 9 kantotakue ta bertsio bat paralisis permanente-na. 9 - 8 joz ibili gaituk, ze txarrantxakue ointze atea diau. gero segun jendik ze eskatzeun o anek ze umore dauken, ba errepikau iteiteu. 
lok: txarrantxako kantue sortu dezue?
and: bai ba gainea ondo etorri ziguan, ensaiatzeko goizetan bakarrik laikeau, ta oso zaile zaukeau ensaiatzeko denborie libratzeko ta, txarrantxan jober genula ta kantuen asuntuekin ta, astien 3 aldiz ensaiatzen ta ola ibili gitxoan. 
lok:txarrantxan jo zenuten kanto ori?
and: oindik erdizka, ze anek kanta zian, beari errezo ite zikok, oin pixkenako nere ahotza sartzen ainauk parte batzutan. an anek kanta zian. 
ane: ikusi deu baitare kanto zarrak dazkeula ta berriyek inber diteula
and: kontziertoik ez daukeunien ba berriyek ateatzen jutie eo, baiño kontzertutan ordie zarrak jo ber dizkiau. 

5. oin etorkizuneako ze asmo?

and: etorkizuneako? etzekiat etorkizuneako ze asmo dazkeun,  oin diskue zetorrek oin ertengoik eta fetxakin gabiltxik nahiko gaizki, baino ointxe erten zizkiguk 3 konzierto, fetxakin ordie gaxki, datorren astien zumaien jokoiau, gero l8yen beran zaukeau, ta gero diskuen presentaziyue nahi diau eitie, ta bata eo bestie dala fetxak jungoituan jiliyo hasiera. etorkizune ba oin diskue pixket presentau ta konzierto batzuk ematie
ane: ta dana lasai, ze azkenien ondo pasatzeko juntatzegea, ta aparte danok dazkeu beste gauzak iteko ta orreatik agobiauta eotie ezte nahi behintzet. 
and: batik bat hori, kanto berrin batzuk ateatzen jun ta konzierto batzuk jo.

6. azkeneko zeoze gehitzeko?

and: ba ori jotzie nahi deula, ta kosta ite zigukela kontziertuek lotzie, hilin bat eo bi joko bagenituzke earki, astebukaerarore ez baino. bestela igual geure artien e tensiyuek sortukoituzke. ba ori lasai artu ta noizin behin jotziekin konformatzeaituk 
baitare esan berra, hirukote bezela jardun deula ointxearte, ta lagun bat zaoala kontzertuta etortzeuana ta baju jotzen hasi uala ta aber grupoa sartzeko prueba bat in ginian aber sartzeuan, ta ni kantatzen ta nahiko ondo ertenuan, oin taldien 4 bezela eo. pixket rarue izetek ze nik iteixkiat 5 kanto kantau ta azkeneko 4 bajue jo, jende askon galderie dek aber zeba ez zoaten baju uzten ta nik danak kantau, ba nike jotzie nahi diatelako!. 
ane: ta kantatzie bakarrik e bai, kiston show-e eman ta lurretik bota ta ostiako batzuk hartu ta...

Elkarrizketa: Infekzioa

l- aurrena, aurkeztu taldekideak, zer jotzen duen bakoitzak, eta zer egiten duzuen kontzertu bat ematen ez duzuenean

judith; baxua jotzen du, jonik; kitarra eta raulek; ahotsa eta batería jotzen ditu (orain arte) baina grabaketetan bakarrik, kontzertuak egiterakoan, jan (firmeza lo / crimen de estado / piñen) gure lagunak jotzen du batería. 

2- noiz ta nola otu sortu zen taldea? norena da taldea sortzearen errua? beti formazio berdina mantendu duzue edo aldaketarik izan da? taldea non dago finkatua?

infekzioa sortu zen grabaketen gatik. joni, bartzelonara etorri zen bisitan 2ol2ko abustuan graziako festetara, pentsatu genuen talde bat sortu eta grabaketa bat egitea sortutako kantekin. orrela sortu genuen taldea eta orrela jarraitu genuen egiten… 
ez gaude inon finkatua talde bezala, taldea gu garelako, lagunak gera eta ezin dugu esailatu beti, joni euskadin bizi delako eta besteok bartzelonan. baina berriz batzen garenean beti ensailatu eta kontzertuak egiten ditugu, oraindik bakarrik euskadin eta bartzelonan jo dugu zuzenean eta ensailuak leku batean edo bestean egiten ditugu

3- influentzi bezala zein talde hartzen dituzue? ze musika egiten duzue? zein talderen antzekotasun izan ditzakete zuen abestiek?

Influentzia asko ditugu, baina Infekzioa sortzerakoan pentsatu genuen izan behar zela zaratatsua Japoniako taldeak bezala bere kitarra distortsionatuekin (Disclose, Isterismo, Dust Noise…) eta d-beat baxu garbi batekin (doinua entzuteko). Asko influitu digute ere esateko batzuk hardkore Italianoa (Wretched, Eus Arse…) edo eta Ingelesa (Discharge, Disorder…), asko influentziatu digute ere Suedia eta Finlandiako taldeak eta hemengo Punka baita. Talde hauekin ikasi dugu ze nolako polita den zarata.

4- 2ol3an estreinatu zineten 7 abestiko k7 batekin. honen grabazioa/kopia produkzioa/harrera, nolakoak izan ziren?

bigarrengo aldiz izan genuen aukera, berriz elkarrekin egoteko talde bezala, joni etorri zen 2ol3ko martxoan eta berriz ere lokala joan eta beste lau kanta berriak egin eta grabatu genituen. eta bi grabaketen zazpi kanta hauekin sortu genuen geure demo k7-a. bakarrik ehun kopia egin genituen teodororen kontaktu eta laguntzarekin. grabaketak raulek egiten ditu bere ordenagailuarekin eta guk geuk egiten ditugua ere maketazioa. raulek egiten du “txunpa txunpa records” zigilua grabatzen dituen taldeak argitaratzen zailatzen.

5- beste 2 lan ere badituzue, lp konpartitu bat, ta ep bat. bietatik zein izan zen aurrena atera zenutena? hauen grabazioa eta historia guztia nolakoak izan ziren?

aurrenekoa lp splita “dispose” suediako taldearekin izan zen. toda “rawmantic disasters” alemaniako zigilua egiten duena, gure k7-a izango zen grabaketa entzun eta gero proposatu zigun asko gustatzen zitzaionez grabaketa berbera hura binilon imprimatzea. guk baietz esan genion baina itxaroteko esan genion nola lp split bat izango zen minutu batzuk genituen, eta orrela berriz ere bartzelonako grazia auzoko festak ziren 2ol3-ko udaran. hirugarrengo grabaketa hiru abesti berriekin egin genuen biniloaren gure aldea irekitzen zuen grabaketa.
judithen kontaktuengatik eta musikako gustu berak izateagatik, mathias “blindead productions” suediako zigilukoa, gure aurreko grabaketak entzun eta gero proposatu zigun ere binilon ateratzea, grabaketa berri batekin. Baina oraingoan ep bat eta gu geuk bakarrik. Berriz ere joni bartzelonara bueltan 2ol4-ko martxoan grabaketa berria egiteko eta dena sortzeko biniloa ateratzeko asmoz. 
lp aren eta ep aren tartean ere beste grabaketa egin genuen, ez dela inoiz argitaratu. beste lau abesti noiz bait argitaratu behar izango direla 2xlp “eta orain zer?” rekopilatorioa euskadiko hardkore punk taldeekin, baina ori beste historia bat da.

6- orain arteko lanak, k7 eta biniloan atera dituzue. formatu digitalean ez duzue inoiz planteatu zerbait ateratzea?

aurreneko grabaketa eta bigarrena fabrikatik atera baino lehen k7 formatoan, cd-r ak egin genituen oparitzeko lagunei eta ere interneten jarri genituen edonork jeisteko “txunpa txunpa records” daukan blogan.
http://txunpatxunpa-records.blogspot.com

7- asko harritu ninduen gauza bat, zuen lp-a zigilu alemaniar batekin atera zenutela, eta ep-a zigilu suediar batekin. nola iritsi zen beraien eskuetara zuen musika, nola argitaratu zizuten zuen lanak bi zigiluok? zer nolako harremana duzue zigiluekin?

2ol3-ko udaran graziako festak baino lehen, eta k7-a oraindik fabrikan egonda, judith berlinen izan zen oporretan eta toda rawmantic disasters eko zigilukoa ezagutu eta lagunak egin ziren… eta onen erantzuna bostgarrengo galderan dago. 
udara berdin orretan judith ere ezagutu zuen per “sex dwarf” suediako taldearen abeslaria. berarekin kontaktua edukiz gero internetetik, eta geure musikako gustu berdinak dituenez asko gustatu zitzaiona geure taldea eta mathias (blindead productions) bere lagunari erakutsi zion geure laugarrengo grabaketa. eta erantzun hau ere badago beste galdera berberan.

8- etorkizunerako ze asmo duzue? lan berririk begibistan?

badaukagu beste zer o zer planeatuta grabatzeko spliten bat egiteko baina oraindik ez dago ezer zihur…

9- nolakoa da zuen kontzertu bat? zenbat abesti jotzen dituzue? irauten du zuen kontzertu batek? hasi zinetenetik zenbat kontzertu eman dituzue? baten bat gogoangarria?

gure kontzertuak oso zaratatxuak dira kitarraren distortxioaren gatik, hamalau abesti gutxi gora behera jotzen ditugu, eta honek suposatzen du hogeibat minutu. ez ditugu kontzertu asko eman lurralde ezberdinetan bizi garelako. baina aipagarrienak “kaos y lentejas” festibala usurbilen eta bartzelonan “distres” rusiako taldearekin egindakoa izan liteke.

lo- zuen taldekideak beste istorio batzuetan sartuta daudenez, ensaiatzeko nola ibiltzen zarete? zein taldetan jotzen duzue infekzioan aparte?

ez dugu ensaiatzen, bakarrik kontzertu bakoitzetan aste bat baino lehen (dena ondo ateratzen bada). gure beste proiektuak; judith “eyes of crow”, joni “total arse” eta raul “final slum war”. badaukagu bakoitzak besten proiektu musikal batzuk noiz bait ikusiko dutenak argia eta abisatzen dizuegu mina egingo dizue belarrietan.

ll- amaitzeko azken hitz batzuk esaterik nahi izanez gero, edo zerbait galdetzea ahaztu bazait komentatzeko?

garrantxitxua da denok jakitea gu ez garela ezta euskadiko ezta espainako abertzaleak eta ikurrin guztiak gorrotatzen ditugula, baina gerure kultura maite dugu eta gure nortasunari ez diogu uko inoiz egingo.
gora d-beat zarata zikina fuzz distortsioarekin. infekzioa, estatu guztien aurkako zarata!!! 

infekzioa.blogspot.com     infekzioa(a)gmail.com

Elkarrizketa: Nueva Generación

l. kaixo, aurrena aurkeztu taldekideak, nongoak zarete eta zer egiten duzue jotzen e duzuenean?

victor: kaixo, victor naiz, kartagenakoa naiz. filologia ikasten nago murtzian eta musika entzuten dut ahal dudanean.
pau: librilla izeneko murtziako herrixka batekoa naiz, beste talde batzutan ere jotzen dut, ensaiatzen ez dudanean, lagunekin geratzen naiz, musika entzun, atentzioa ematen didan guztia irakurtzen saiatzen naiz. bizikletan ibiltzea ere asko gustatzen zait.
gillermo: kaixo, ni ere herri batekoa naiz, baina murtzian bizi naiz. jotzen ez dudanean, gustoko ez ditudan gauzak egiten ditut, gero gustoko ditudan gauzak egiteko denbora gehiago izateko.
inma: kaixo inma naiz kartagenakoa. taldearekin ez nagoenean, arañazo-rekin jotzen dut, idatzi, korrika egin, jendeari ilea apaindu, eta gustoko dudan jendea ikusten ditut.

2. noiz eta nola sortu zen taldea? nor izan ziren taldea sortzearen errudunak?

taldea 2ol4-ko urtarril/otsailean hasi zen, victor inma eta gillermo "erdiakustiko" hasi zirenean, eta gure errepertorioaren zati handi bat sortu zutenean. otsail bukaeran pau-k bateria hartzean osatu genuen formazioa, eta apirilean lehen kontzertua eman genuen.

3. duela gutxi zuen lehen ep-a atera duzue. hitz egidazu lan honetaz, zenbat kopia? zein zigilurekin? non lortu daiteke?

5oo kopia egin dira. zigilu hauek hartu dute parte: murtziako the safety pin, bartzelonako broca distro, grita o muere records eta the little jan's hammer, gijongo malditos vinilos eta crust as fuck, sevillako andalucia uber alles, logroñoko muerte a tipo eta valentziako soroll. lortzeko zigiluokin kontaktatu (edo fanzine honen helbidera idatzi), prezioa 4 eurokoa da. gure bandcamp-ean doan jaitsi dezakezue
https://nuevageneracion.bandcamp.com/releases

4. nolako harrera izan du diskoak? egindako lanarekin gustora geratu zarete?

victor: momentuz ondo dijoala ematen du, eta guretzat luxu bat da horrenbeste zigiluk parte hartu izana proiektua aurrera ateratzeko.
pau:ikusteko dago nola onartuko duten, zigilu askok parte hartu dute eta onena da, zigilu horiek gure filosofia berbera jarraitzen dutela
gillermo: jendeak gustoko duela dirudi eta nahiko ondo mugitzen ari dela. pertsonalki oso gustora nago emaitzarekin. honen erakusgarri da, ilusioa eta esfortzua jartzean proiektu bat aurrera atera daitekela, muskari onak ez izan arren.
inma: oso gustora nago emaitzarekin.

5.noiz/nola grabatu ziren abestiak? lehendik estudioan izandakoak zineten edo aurreneko aldia zen?

victor: 2ol4ko udan grabatu ziren "alcantarillako" "central esclavo" estudioetan. ni behintzat ez nintzen aurretik egon baina teknikariarekin oso erraza egin zitzaidan. guztia analogiko grabatu zen, eta erabilitako pedalak teknikariak berak artisauki eginak ziren, rawbox du izena
pau: nahiko ondo joan zen, lehen aldia zen nirea estudioan bateria grabatzen nuela eta esperientzia ederra izan zen, etorkizunean hobe egingo dudala uste dut. orduztik bateria hobeto jotzen ikasi dudala uste dut. lehen aldiz grabatzean oso urduri zaude, baina grabatua entzuten duzunean pentsatzen duzu, hori ni naiz. eta urduritasunak alde egiten du. momentuan irten zitzaiguna da grabazioa. orain agian ez zuen berdin sonatuko.
gillermo: nik beti grabaketak lokalean egin izan ditut, gure gauzekin. grabazio hau orain arteko profesionalena da. estudioa oso leku ona da, eta teknikariak asko lagundu zigun eta asko erraztu.
inma: ordurarte lokalean bakarrik grabatu nuen baina esperientzia ona izan zen. eta teknikaria oso ondo portatu zen.

6. zuen abestiek zertaz hitzegiten dute? ep-ko 4 abestiez gain abesti gehiago badituzue?

gillermo: abestiak ez dute gauza berezitaz hitzegiten, betikoak direla uste dut. agian esateko era aldatzen da. bizitzaz, nola aurre egin, aurre egiteko hartzen ditugun erabakietaz, egiterako orduan ez amore emateaz, eta bide horretan gertatzen diren gauzetaz. momentuz 6 abesti gehiago ditugu.

7. zuzenean estreinatu zaretela esan duzu lehen, nolakoak izan dira lehen kontzertuak? zenbat abesti? bertsiorik?

guztiak oso interesgarriak izan direla iruditzen zaigu, lehen zuzenekoak oso onak izan ziren, orain hobeto funtzionatzen dugula uste dut. orain gehiago gustatzen zait, hasierako jarrera baitugu, baina hobeto egina. gehien gustatu zaidana, jende on asko ezagutzea izan da, poza ematen du jendearen gustu berak partekatzea eta ikuspuntu antzekotik bizitzea. denbora gutxian kanpora irteteko aukera izan dugu, hasieran murtzian jotzen hasi genen, baina jerez, sevilla, granada, alicante eta almerian ere jo dugu. gaur egun gure lo abestiak jotzen ditugu eta bertsio bat amaitzeko 

8. murtzian nola dago mugimendua? taberna/leku onik? eta zer nolako taldeak?

Uste dugu mugimendua nahiko ona dela, aldaketa nabarmen batekin azken urteotan, talde on asko irten dira, empatia zero, arañazo, vomitoids, op uva...  c.s.o.a bat badugu, "el retal" izenekoa, noizena behin kontzertuak antolatzen ibiltze direnak, eta badago beste sala bat, nahiko merkea dena. gainontzeko lekuetan kontzertu bat muntatzea garesti irtetzen da. gillermok, "the safety pins" zigilua darama eta produkzioez gain, kontzertuak muntatzen ere ibiltzen da, eta kanpoko talde askok murtzia gehitzen dute euren biretan, gillermo bezalakoei esker.

9. etorkizuneko ze asmo dituzue? 

victor: etorkizuna asma ezina da, baina baditugu asmo batzuk. kontzertu batzuk loturik ditugu, eta dena ondo bidean, uda hontan estudioan sartuko gara beste abestiak grabatzera.
pau: oraingo gauzak dauden bezala, etorkizuna iluna da, baina gure partetik behintzat, udan kantu horiek grabatzen saiatuko gara, eta ahal ditugun kontzertu gehienak jotzen, penintsulatik bira dezente bat eginez, eta kanpora joateko aukera izango bagenu ere bai. jarrera baikorra dugu eta oso pozik gaude. jotzeko gogo izugarriak ditugu.
gillermo: asmoak eta gogoak daude, bera zerbait egingo dugu. maiatz-ekainean pare bat aldiz valentziara joango gara eta baliteke beste hiri batzuetara. murtzian ere eman behar ditugu batzuk. udan lp-a prestatu eta irailean berriro bueltatzeko asmoa dugu, beraz hau kontuan izan.
inma: etorkizuna ez da existitzen, baina oraingoz, entsaiatzeko, kantak sortzeko, kontzertuak emateko, grabatzeko gogoa eta ikusioak ez zaizkigu falta

lo. amaitzeko, zerbait aipa nahi baduzue, orain duzue aukera. milesker.

eskerrak eman, gurekin gogoratzearren zure fanzinerako. zorte on eta animo asko proiektuarekin! NG! nuevageneracionpunk(a)gmail.com

Elkarrizketa: Rata Negra

l kaixo, aurrena azal iezaguzu zeintzuk osatzen duzuen taldea, eta lehenagotik zein taldetan ibiliak zareten aipatu.

violeta baxujole eta abeslaria da, eta juanita y los feos-en jo du, fa, kitarrajole eta abeslaria da, eta juanita y los feos-en eta paco frutos y esposa-n jo du, eta azkenik pablo, baterijolea da, eta la urss, nueva autoridad democratica eta la fe-n jotzen du.

2 noiz ta nola sortu zen rata negra? nortzuk dira taldea sortzearen errua dutenak? 

rata negra, 2ol4ko martxoan hasi zen entsaiatzen, juanita y los feos, paroi bat egitekotan zebiltzan, eta violetak eta nik, zerbait egin nahi genuen batera aspalditik, ikutu biziago batekin nolabait esateko.

3 duela gutxi zuen aurreneko ep-a kaleratu duzue. hitzegidazu lan honetaz. zenbat kpia irten dira? non lortu daiteke? diskak edizio bat baino gehiago izango du ez?

ep-a, madrilgo discos walden zigiluari esker atera da, 2oo kopia atera dira, eta bere web orrian lor daiteke. azalen diseiñu, serigrafia eta mozketa, guk geuk egin ditugu. gainera ekainean, ipar amerikan, 3oo kopiatako beste edizio bat aterako du mmm discos izeneko kalifoniako zigilu batek, eta suposatzen da k7-an argentinan, baino ez dugu honen berririk.

4 diska, discos walden-i esker atera duzue, zein da zigilu honen funtzionamendua? gustora geratu zarete zuenganako tratuarekin? errepikatuko duzue zigiluarekin?

walden-eko arduraduna, manuel moreno da, lehen gramaciones grabofonicas eramaten zuen, juanita y los feos-en lanak atera zituenak, eta gainera hiritar modelo bat da, eta arlo pertsonalean tipo oso on bat.

5 zuen abestiak zertaz dihoaz? ep-ko 4 abestiezgain zenbat abesti dituzue?

guztiak, gauzak nolako nazkagarriak direnaz hitzegiten dute, orokorrean. bost abesti gehiago ditugu. uda ondoren zerbait egiteko lanean gabiltz.

6 zuzenean estreinatu zarete, nolakoak izan dira lehen zuzenekoak? zenbat katu jo dituzue? bertsiorik?

guztiok gure saltsan gaude, baina violetak gaizki pasatzen du, ez dakielako jotzen, fa-k norbait sartu nahi du, baina ez dio uzten, hiru zenbaki magikoa da eta gainera baxua erosia du iada. conservantes adulterados-en ya no hay luz abestia bertsionatzen dugu/genuen.

7 zuen motako edo antzeko talde gomendagarririk? zein talderekin konpartitu duzue eszenatokia?

gure motako taldeak ehunka egongo dira, baina inor ez gu bezalakorik, los angeles-ko generacion suicida eta granadako carne gomendatzen ditugu. azken hauekin jo dugu, antiguo regimen, ciudad lineal, brasilgo rakta eta musika instrumentala egiten zuten potolo batzuekin.

8 nahiz eta taldekideren bat kanpokoa izan, taldea madridekoa da, nolakoa da inguruko kontzertuetako giroa? taberna interesgarririk? jotzen ez duzuen asteburuan, non ikus zaitzakegu?

esan dugu gauza guztiak nazkagarrikeria bat direla, ez dugu alderantzizkoa esango. la corporacion, jende ona dira, rock palace-an kontzertuak montatzen dituzte. leku gutxitan ikus gaitzakezu, asteburuetan lana egiten baitugu

9 etorkizunerako ze asmo dituzue? zer ikusiko dugu rata negraren etorkizunean? kontzertu loturik?

ba abestiak egiten jarraitu, udaran geldialdi bat egongo da eta hordurako lp bat eginda utzi nahi dugu. hurrengo kontzertua madriden izango da, madrid radikal izeneko kolektiboak antolatua, eta gero gure lehen irteera egingo dugu asturiasera ekainaren l3an, festival niebla-ra.

lo amaitzeko, zerbait esatea ahaztu bazait, esan orain. eskerrik asko arratoiak!

ba ezer ez, eskerrak zuri jon. honekin inauguratua geratzen da rata negra euskadin!
diseloalaratanegra(a)gmail.com
https://rata-negra.bandcamp.com

Elkarrizketa: Prag

l hasteko aurkeztu zeuen burua, ze jotzen duzuen, ta ze zaletasun dituzuen.

kaixo! prag taldea, james (baxua), pat (bateria), mikey (gitarra) eta jon(ahotsa)-ek osatzen dugu. taldeko inork ez du zaletasunik nik ezik, kirola egiteko zapatilak, eta grabazioak ditut gustoko.

2 noiz ta nola hasi zen taldea? aurretik beste talderen batean ibiliak zarete? 

prag 2oo3an sortu genuen mikey eta nik. aurreko taldearekin amaitu berri genuen, eta proiektu berri bati hasteko gogoa genuen, ibilbide barri bat hasteagatik. garai hartan, biok 8o. hamarkadako europako eta japoniako taldeak entzuten genituen, eta euren soinua zuen zerbait egin nahi genuen.
prag taldeaz aparte, beste proiektu batzu baditugu. mikey gaur egun, "nervous trend" eta "kromosom" taldeetan aritzen da, patric, "people problem" taldeko baterijolea da, james "meter men" taldean aritzen da, eta nik "helta skelta" taldean abesten dut.

3 2oo3an aurkeztu zenuten lehen lana, k7 formatuan, 6 abestikoa, non, noiz eta nola egin zenuten lan hau? zer nolako harrera izan zuen?

demoa, 2oo3an ekoiztu genuen, perth-en (australia hegoan) grabatu genituen abestiekin. ez banaiz gaizki gogoratzen, instrumentuak, guztiak batera grabatu genituen, eta ahotsak banaka. demoa, "total control fame"-ko mikey young-ek nahastu eta masterizatu zigun. jendeak gustoko duen? zaila da hori erantzutea, baina kopiak azkar agortu ziren, eta han eta hemen kritika onak entzun ditugu.

4 2oo5. hontan, bigarren lana atera dezute, 4 abestiko ep bat. honako hau ere non eta noiz graba dezute? gustatu al zaio jendeari? bitxikeria bezala, zergatikan du abesti batek gaztelaniaz izena?

ep berria ere, australia hegoaldean grabatu genuen, 2oo4. urte erdialdean. diska honetarako estudio ezberdin batera joan ginen, perth-en kanpoko inguruetan; hala ta guztiz ere, aurrekoaren era berean grabatu genuen. grabazio nahastua eta masterizatua eskuetan genuela, aurrekoa baino zerbait gordinagoa nahi genuen izatea diseinuak, "discharge" edo "disorder" bezalako punk hardcore britainiar klasikoen influentziagatik.

5 duela gutxi, zuen lehen lana ep formatuan atera duzue, non eskura daiteke?

bai, hala da, demoa orain gutxi birargitaratu da ep formatuan, alemaniako "crucificados pelo sistema" zigiluaren bidez. oso ondo geratu da diseinu berria, eta grabazioa kalitateko biniloan argitaratu dugu. kopiak, zigilutik bertatik eros ditzakezue, www.crucificados.de -n.

6 urtarrilean, europan zehar biran ibili zerate, euskal herrian geldialdia eginez. zer moduzko bidaia izan da? non pasa duzue hobeen/gaizkien? zer moduz euskal herrian? guztira zenbat kontzertu eskeini dituzue? anekdota dibertigarririk?

bira, bikaina izan da, eskerrik asko! esate baterako milan, italian izan dugu birako onena ta txarrena. hiriko leku nazkagarri batean jo genuen, zulo nazkagarri batean, baina oso ona izan zen. hango jendea oso basatia zen, mozkor batzuk ziren, "wretched" eta "negazione" taldeekin hezi zirela zirudien. prag-en kontzertu batean zehar, lore saltzaile bat sartu zen, punken bat jotzeko asmoarekin, honek antza larrosak zapaldu zizkiolako. kontzertuan zen jendea ohiuka hasi zen, eta jendeak altxatu eta denen artean kanpora bidali zuten. kontzertu batean inoiz ikusi dudan gauza barregarrienetarikoa izan daiteke.  guztira 3o kontzertu eman ditugu bira honetan, nahiko luzea, eta gogorra izan da. anekdota dibertigarririk? aurreko istorio horrez gain, beste gertakari bat ere izan genuen, norbegiara sartu nahi genuenean. poliziari normala denez, ez zitzaien gure itxura gustatu, eta gure ekipajea miatu zuen droga eta alkohol bila. euren txakurrak, nigan eta gure lagun lewis-engan interesa erakutsi zuenez, bakarrik egon behar izan genuen gela ezberdinetan, eta ofizial atsegin haiek, eranzteko eskatu ziguten. nik egundoko kiratsa darion, beraz eurentzako esperientzia txar bat izan zen. zorionez, ezer ez genuenez gainean, norbegiara sartea izan genuen. momentuan oso traumatikoa izan zen, baina dena pasa ostean, oso barregarria iruditzen zait.

7 nahiz eta gaur egungo taldea izan, 8o. hamarkadako talde baten itxura duzue. ze taldek uste duzue influitu zaituztela? ze musika egiten duzuela uste duzue?

prag-eko taldekide guztiek gustu oso bariatuak ditugu, baina influentzia printzipal bezala guztiok bat egiten dugu, 8o. hamarkadako britainiar, japoniar, espainiar eta europako beste edozin herrialdetako punk primitiboa dugula. zuk diozun bezala gure musikak 8o. hamarkadako musikaren itxura du, gure influentzia garai hartako taldeak direlako gehienbat. duela gutxi, abestu berriak egiten ari garela eta, gure gitarjoleari esan nion: "eskorbuto eta disclose taldeen musikaren nahasketa bat egiten saiatzen ari naiz!" nahiko ona dela uste dut. ze musika egiten dugun? beno, nik uste dut, hasieran erabaki genuela punk oneko talde bat egin nahi genuela.

8 2 lanetako Io abestiez gainera, beste abestirik baduzue? diska berri bat hurruti edo gertu ikusten duzue?

momentu hontan, gure diskografia osatzen dute Io abesti horiek. uste dugu hobe dela kalitatea kantitatea baino. hala ta guztiz ere, laster mini lp bat ikusteko aukera izango dugu, hala nola, 2 abestiko kolaborazioa bilduma baterako, not normal records-en eskutik. zuen belarriak adi izan, 2oo5 hontan zerbait berria izango dugu eta.

9 perth-ekoak zarete, nola dago an panorama musikala? talde gomendagarririk?

perth-en eszena txiki baina oso potente bat dago, beti dago talderen bat belarriak asteintzeko prest. atzera begira urte batzuk (I97o amaieran) asko gomendatzen dizkizut "the victims", perth-eko lehenetako taldea. "the adverts" edo "undertones" australiakoak ziren. gaur egun, "warthreat" izan daiteke beste talde bat, eskandinabiako eta japoniako hc influentziekin, "disclose" bezalakoa adibidez. duela gutxi atera dute lan berria, "crucificados pelo sistema"-ren bitartez, entzun ezazue!

lo no patience zigilua duzue zuen produktore nagusi bezala. zigilu hau noiztik dago funtzionamenduan? zenbat erreferentzia ditu? zein da honen eginkizuna?

no patience, gure lagun zahar batek eramaten du,  lewis-ek (ratboy ezizenez ezaguna). bere zigilua aspalditik jarraitzen genuen, eta berarekin ateratzea erraza izan zen. gure azken lanean berarekin aritu izana ere erabaki erraza izan zen, eta ez dakigu zein lan egin dugun hobeen berarekin. aipatu beharrekoa da baita ere, "la vida es un mus" londres-eko zigilua, berarekin koeditatua izan baitzen. zigilu hau ere aspalditik ezagutzen genuen, eta harremana egina genuen paco-rekin. etorkizunera begira, ba seguraski bi zigiluokin lanean jarraituko dugu, zerbait berria egiteko.

ll ze alde dago, australiako eta europako punk kontzertuetan? zein duzue nahiago?

nik uste dut alde nabarigarriena, australiako isolamendua da. europan guztia dago lotuta, eta erlatiboki irisgarria da, horrek distribuzioa errazagoa egitendu europan australiarekin konparatuta. hala ta guztiz ere, australiako isolamendu honek, talde interesgarriak sortzea dakar, hemengo jendea burutik jota dago beroagatik, eta zerbeza beroa erateagatik. giro horretan nola ez dira ba sortuko talde ta jende arraroak?

l2 honekin amaitzen dut. galdetu ez dizuedan zerbait bada orain esan. 

gure berri izaten jarraitu nahi baduzue, blog honetan idazten dugu guztia: www.pragprag.blogspot.com
eskerrik asko!