2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Elkarrizketa: Azken Sustraiak

Hasteko ta behin, aurkeztu zeintzuk zeaten, ze jotze dezuen, ta astien zehar zertan ibiltze zeaten.

Aupa peña! Gu Azken Sustraiak gea, Beasain, Tolosa ta Olaberriako gaztek osatzen deun talde berri bat. 4 taldekide osatzen deu; Unaimi (baterie), Mendilu (bajue), Xabi (gitarra) ta Agirre (ahotsa). Taldetik langile bakarra Agirre da ta beste hiruk ikasten dabiltz oaindiken.

Taldie, Xabi ta Agirren proeiktu batetik sortu huan, ez? Nola indik aurrea gaur egunearte? Nundik noa taldiei izen hau?

Bai talde berri hau sortzeko idea Xabi ta Agirrek hasi genun zerbait berrie eta desberdiñe iteko gogoz genbiltzelako. Xabi aspaditik zebilen punkrock talde bat sortzeko asmokin ta Agirre baita abeslari izateko gogoz asike elkarrekin abestik ateatzen hastea erabaki genun egiatan proiektu horrek etorkizun asko izango zon edo ez jakin gabe taldea gu biok bakarrik osatzen genulako, baño halare 4 abesti konposatu, maketa bat grabatu ta horrekin ondoren bateria ta baju bat lortzen saiatzea adostu genun. Maketa grabazio prozesu hortan Unaimi ezautu genun eta gustatu zitzaion gure proiektue ta azkenik Mendiluri komentatu genion aber bajui hautsa kendu ta gukin juntatuko ote zan hola azkenik oaingo formazioa lortzen.
Talden izena hemen ingurun oi!, punkoi, punkrock… eszenan daon egoera salatzeko modu bat da. Xabi ta Agirrek 9 urte damazkigu eszenan bueltaka proiektu desberdiñek sortzen (Herri Guda, The Sinners, Lokaltones, Azken Sustraiak) ta bastante amorru ta pena ematen digu ikustek hemen ingurun ia ez dala talde berrik atatzen ta atea ezkeo 2 urtetan nekau ta utzi iten duela, horreatik deitu gea geure burui Azken Sustraiak, goierrin eon zan eszena indartsu horretatik geatzen gean bakarretakok gealako.

Talde hontaz aparte taldekidiek beste zein taldetan jotzezue edo jotzen zenduten? Talde hauen egoerie nolakue dek?

Gaur egun Agirre ta Xabik The Sinners-en jotzen due eta iraganen Herri Guda-n. Xabi ta Mendilu baita Lokaltones-en ibili zien ta Unaimi Kolp talden dabil baita.
The Sinners hemen zehazten hasiko ez gean arrazoi desberdiñengatik ez dao oso aktibo eta ez dakigu etorkizunen nola eongo dan kontrolatu ezin ditugun hainbat faktoren menpe daolako. Kolp bestetik noizbehinka kontzertuk ematen dituzte hemen ingurutik.



Lelengo maketa bat grabau zenuten, oain dala gutxi zuen aurreneko diskue atea dezute. Nolakue izen huan maketien sorkuntzie, eta oaingo disko hau itien prozesue?

Lehen azaldu deun bezela Xabi ta Agirrek maketa bat ateatzea erabaki genun hola taldekide berrik lortzeko. Laguntza eskatu genion gure aspaldiko lagun Zugasti-ri baterie beak grabatzeko eta ados zeonez berekin Beasain ta Aretxabaletan pare bat aldiz ensaiatu ta grabatzen hasi giñen. Grabazio prozesun bertan lortu genun oaingo formazioa baño halare maketakin aurrea jarraitzea erabaki genun hola taldea ezagutarazteko ta kontzertuk ematen hasteko, baño hortaz gain eotrkizunei beida diska bat atera ta hortako abesti berrik konposatzen hastea adostu genun. Diskan maketako 4 abesti eta beste 10 berri sartu nahi genitun hola 14 abestiko lan bat sortzen, asike burubelarri jarri giñen konposatzen ordu asko pasaz lokalen sartuta ta aldi beren ahal genitun kontzertuk ematen. Diska urria-azaroa parten grabatu gendun ta urtarrila erdialden kaleratu da.

Hitzein disko honen kantueatiken, zertaz hitzeiteiabe? Nolako harrerie izen diabe? Nun zeok lortzie?Letrai dagokienez bastante barietate dao, batzuk nahiko pertsonalak die ta beste batzuk zuzenen kritika soziala iteko daude. Aiaptzen dien zenbait gai punkoi mugimendue, imigrazioa, emakume indarkerie, gure bizipenetak etab. izango lieke, baño halare hobena bakoitzak entzun ta bere idea pertsonala sortzea da letra bakoitzan ingurun.
Harrera bastante ona ai gea izaten orokorren eta horrek beti motibatzen zaittu gehienbat taldea berrie danen ta oso jende gutxik ezautzen donen, baño harrera txarra izan arren berdin jarraituko gendun zarata ateatzen.
Salmenta puntuk gure sare sozialetan dauzkeu hobeto zehaztuta baño hemen ingurutik Beasainen (Arrano taberna, Xuber pub), Ordizin (Haka pub), Lazkaon (Giroa taberna), Azpeitin (Orkatz taberna), Donostin (Skizo denda), Bergara (Arrano taberna), Arrasate (Taupa taberna), Oñati (Bar Ona), Tolosa (Amaiur taberna), Orereta (Sindicato taberna) eta Añorgako Gaztetxen aurkitu daike, ta Nafarro mailan Iruñan (Pamplonica taberna) eta Tafallan (Pasadizo taberna) ere aurkitu daike.

Kantuen sorketie nola izetek, zein izatek normalien kantuek konposatzeituna?

Musika Xabik konposatzen do ta letrak Agirrek. Kantu bakoitzan arabera prozesue desberdiñe izaten da, batzutan Agirrek letra bat dauke prestatuta eta bertan lantzen dan tematikan arabera Xabik apropos jungo zaion musika bat sortzen do, eta beste batzutan Xabik sortutako ritmo baten gañen Agirrek horri ondo jungo zaion tematika ta letra bat idazten do. Ondoren beti sartzen die bakoitzan gustu pertsonal ta aldaketak azkeneko emaitza taldekide guztin gustokoa izateko.

Ikusi diat disko hontan, taldeko 2 kiden beste talde dan, The Sinners-en Sin Miedo A Vivir kantue sartu dezutela. (Azaltzie nahi badezute zertaz dijuen kantue). Hau The Sinnersek zuzenien eztik jotzen, zuek zuzenien joko aldezute?

Galdera honi Agirrek erantzungo diot. Bastante istorio dao abesti honen atzen ta pixkat luzea da azaltzen. Nere aitai kantzerra diagnostikatu zioten ta ordun abesti bat idaztea pentsatu non beai eskeiñita oaindiken gauzak ondo edo gaizki jungo zien oso argi jakin gabe. Hortako Xabikin hitzein non aber lagunduko ote ziten ta bea prest zeonez (beti eongo naiz zorretaz beakin horreatik) bion arten abestie prestatzen hasi giñen. Letra nik idatzi non ta musika Xabin lana izan zan. Abestie hasiera baten ez zan The Sinners taldekin grabatzeko pentsatu, ezta diskon sartzeko ez ezer, baño justu diska berrie grabatzen hasi behar giñenez taldekidekin hitzeitea pentsatu genun hola grabazioa aprobetsatuz Sin Miedo a Vivir abestie baita grabatzeko ta ondoren hau diskatik kanpo utzi ta nik neretzat izateko. Hortaz taldekide guztik ensaiatzen genun abestie ta estudion grabatu gendunen amaierako emaitza oso oso ona zala ikusi ta diskan sartzeko animatu ziaten hola jende gehiok ezagutzeko abestie ta egoera berdiñe bizi duen edo izan duen pertsonakin partekatzeko, asike azkenik diskon sartu gendun baño nahita azken abesti bezela disko guztitik desberdiñena dalako. Halare kondizio bezela zuzenekotan ez jotzea jarri non bitarte hortan aita oaindiken tratamendue jasotzen ai zalako ta ez nekilako nola bukatuko zon guzti horrek, gañea abestik bastante emozionatzen ziten ta ez nintzen eroso sentitzen kontzertu baten gai giron hori abesten. Zorionez azkenen dena ondo atea zan ta aita gaur egun earki dao ta horreatik kontzertutan jotzen hastea erabaki non. Ondoren abesti honen bertsio akustiko bat nahi genun in Xabi ta biok ta hori Azken Sustraiaken diskan sartu deu. Orokorren esan daike abesti hau ez dala The Sinners edo Azken Sustraiaken kantu bat, sinplemente Xabi ta biok in genun zerbait da maila pertsonalen ta ondoren jotzen deun taldetan (The Sinners, Azken Sustraiak) aprobetxatzen deu zuzenekotan jo ahal izateko ta jendekin partekatzeko.

Diskuen bertsiyo bat sartu dezute, Bombshell Rocks taldiena, nolatan aukerau dezute hau bertsionatzie? Beste bertsiyoik itezute zuzenien?

Egie esan ez dauke misterio gehiegi. Bertsio bat sartu nahi gendun ta hainbaten arten zalantzan ibili ta gero hori aukeratu gendun. Inglesez danez kantu originala euskerara traduzitzea erabaki genun ta azkeneko emaitza diskon aurkitzen dana da. Zuzenekotan beti jotzen ditugu 2-3 bertsio, normalen gure referentzi dien Social Distortion, Never Surrender, Brigada Criminal… talden kantuk izaten die.

Nolakuek dituk zuen zuzenekuek? Zenbat kantu jotzeituzue? Gaur arte zenbat kontzertu jo dituzue?

Gure kontzertuk orokorren nahiko motz ta intentsuk izaten die. Abestik oso jarraien jotzen ditugu bata besten atzetik, guztia 15-16 inguru, hola jendea ez aspertu ta gehio entzuteko gogokin baitare uzteko. Ez deu soportatzen talde batek ordu bat behar izaten donen 10 abesti bakarrik jotzeko kantun arten 4 minutuko deskantsuk hartzen dituelako.
Oain arte 8 kontzertu eman ditugu baño oain diska aurkezpenakin ai gea gehio lortzen hurrengo hilabetetako.

Zein talde hartuko zenituzke erreferentzi bezela talde hau sortzeko? Gaur egungo zein talde dituzue gustoko? Zeinekin konpartiuko zenute eszenayue, ta nun joko zenute gustoana?

Erreferentzi bezela gehienbat punkrock taldeetan oinarritzen gea. Talde kanpotarrei dagokienez Social Distortion, Far From Finished, Radio Dead Ones… gustatzen zaizkigu beste askon arten, baño baitare oso erreferente indartsuk die Never Surrender ta Brigada Criminal bezelako hemengo taldek.
Aurretik aipatutako taldeek noski oso gustoko ditugula, baño halare ia denetik entzuten deu ta zaie da talde zehatz batzuk soilik aipatzea. Esan daike mugimendu hau gure modua ulertzen don edozein talde beti izango dala gure gustoko ta hoiekin beti eongo geala eszenarioa partekatzeko gogoz. Jotzeko tokiri dagokionez, aukera hori errazten digun edozein Gaztetxe, txozna edo tabernatan beti eongo gea jotzeko esker onez.

Nolakue dek zuen ingurutako musikien egoerie? Ze talde zeudek? Gaztetxiez aparte, beste tabernaik, kontzertuek emateko modukuek? Proiektu interesgarrik baaltziok?

Goierrin azken urtetan oso ahul eon da eszena baño oain Northern Pride ta Hell Beer Boys taldek bueltan datozte hola pixkat sue berpiztuz. Asko pozten digun zerbait da bi talde hauekin urte askoz batea jotzen ibili gealako beste proiektukin, baño bereziki lagun oso onak dielako talde earrak izatez gain.
Bestetik oain baitare Aurrez Aurre taldea dabil Beasainen zarata ateatzeko gogoz. Herriko 5 gaztek osatzen due talde berri hau eta potentzial asko ikusten zaie. Ziur gare pixkanaka hasiko diela izen bat hartzen ta bat baño gehioi harrituko dion talde bat izango dala.

Ta nola ikustezue EHko gaur egungo eszenie?

EH mailan esan daike ez daola guztiz gaizki momentu hauetan. Ezin da ukatu oain dala 7-8 urte zeon eszenakin ezin dala konparau, baño halare positiboa da talde berrik sortzen ikustea eta talde zaharrak berpiztea. Gure ustez hurrengo urtetan pixkanaka eszena geroz ta indartsugoa bilakatzen jungo da. Hortako izugarrizko garrantzie dauke talde txikiri aukera ematen dieten United Sounds bezelako festibal berrik sortzea, edo Añorgakoa bezelako Gaztetxetan beti talde berri ta ezezagunei jotzeko aukera erraztea. Betiko talde berdiñek soberan ezagunek dien festibal haunditan jotzen ez da eszena hau indartzen, talde hoiek indartuko die baño ez eszena.

Fanziniek letzeko ohituraik baaldaukezue?

Orokorren taldeen ez daukeu fanzineik irakurtzeko ohituraik.

Elkarrizketie bukatzen juteko, ze asmo dauzkezue taldien etorkizunea beira?

Ba seguraski ia talde guztik daukeun asmo berdiñe: diska aurkezten jarraitu ahalik eta toki gehienetan joz ta ondoren beize abesti berrik konposatzen hasi bigarren lana prestatzeko.

Etzik galdetzeko beste ezer okurritzen... Zeozer galdetu ezdiatena bazeok esan oin

Kontzertun kontratazioako, lotuta ditugun datan ingurun informatzeko, diska eskuratzeko etab. modu errezena gure facebook orrialden bitartez da: www.facebook.com/AzkenSustraiak 
Azkenik millesker Lokatza elkarrizketa hau iteko aukera emateagatik ta gure taldea ezagutarazten laguntzeagatik! Espero deu kontzertutan elkar ikustea ta urtetan zehar zarata atatzen seitzea!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina