2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Kronika: 2015/5/10 - Gaitze + La URSS

gaitze/la urss - 2015/05/l1 - azpeitiko gaztetxien
maiatzak lo, igandea, herriko gaitze eta granadako la urss taldeak ikusteko aukera izan genuen
azpeitiko gaztetxean. duela urte bete elkarrekin jo zuten donostian, oraingoan gure etxean.
9etan hasi behar zuen zita, pixka bat luzatu zen, 9:3o aldera hasiz. gaitze taldea hasi zen bere
emanaldiarekin. lehen 2 kanta jo ondoren, katxi baso bat pasa zen, bertaratu zirenen artean,
granadakoentzako izango zen 3 euroko sarrera jartzeko. gaitzek, aste bereko ostegunean eman
zuen kontzertua, eta hauek beraien betiko linea berberean ikusi genituen, igandea izaki,
gerturatu zen jende apurren belarriak gogoz astintzeko asmoz. euren errepertorioa osatzen
duten l4-l5 abestirekin gozarazi gintuzten han bildu ginenak. 
hauek emanaldia eskeini ostean, granadatik zetozen, eta ostegunetik bizkaiko golko albotik
biran zetozten la urss taldea taularatu ziren. aurreko egunean, donostian jo zuten, jende
askoren aurrean, baina oso soinu kaxkarrarekin, eta joan zen jende gehiena ez zen hauek
ikustera joan, beraz beraiek esan bezala ez zuten asko gozatu, gainera kantzertua irekitzearen
ardura egotzi zieten. gau hartan halere sekulako parranda egin zuten, eta azpeitira gaupasaz
etorri ziren. gaueko 23:oo-ak pasa izango ziren hauek euren emanaldia hasteko. berriki diska
berria atera dute, diska aurkeztera etorri ziren. oker ez banago, diska berri hontako abesti
guztiak eskeini zizkiguten, beraien aurreko lanetako abestiekin tartekatuz. "viejas armas" edo
"europa" bezalako abesti klasikoez gozatzeko aukera izan genuen, azken hau gaztetxean
zeudenak gehiago eskatu zietenean. 3o-4o minutu eszenatoki gainean pasa ostean, afaltzera
igo ziren. euren hitzetan, tratu aldetik azken egunetako kontzertuetatik onena izan zen, jendea
eurak ikustera joan zirelako eta nahiz eta igandea izan eta giro hotz xamarra egon, geuk beraiek
bezala eta beraiek geuk bezala primeran pasa zutelako. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina