2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Artikulue: Lokatza 2. ta 3. artien zer?

2015eko Maiatzien 30ien erten zinan honen aurreko zenbakiyek, eta egun hortako, Azpeitiko Gaztetxien Lokatz Festie antolau geninan. Bertan, Azpeitiko talde batek parte hartu zinan, Main Threat, zeinek denbora bat ixilik eon ostien, ta bermoldatze batzuk in ostien, Ezten izenakin, eta Zapalduen Ereserkia izeneko 9 kantuko CD batekin bueltau itunan. Denbora bat geruo ta gitarrai oindiken ta indar geyo emateko, bigarren gitarrista bat hartu zinaben, ta hola segiu zinaben, taldekide batek kanpoa junber izen zuen arte. Momentu hauetan zeozer berriye preparatzen zaudenk, beste sorpresan bat emateko. 

Lokatz festie izen unaneako, fanzine hontan azaltzeken Kaluse taldiek kontzertu batzuk eman zizkinan ya inguruko herriyetan, ta urte hartako Azaruen 27yen, Azpeitiko Gaztetxie txiki laga zinaben beayen lenengo cdien aurkezpenakin. Honek geroare lagundu zikonaben bigarrengo cdien aurkezpenien aldaketa batzuk in ahal izeteko ta hondiken eta aurkezpen ikusgarriyo bat iteko, baiño buelta gaitezen, 2015eko bukaera aldea. 

Verräter taldientzako urte ona izen hunan hau, iye 20 kontzertu jo bai zizkinaben, urte hartako azkena, herriyen izenik, Ezten ta The Friday's Crew taldiekin batea. Azken hauek, beayen ibilbideko 3. diskue aurkeztu zigunaben gau hartan, Sanagustiñen, 10€ko sarrera baten truke, Cdie errealo, ze gutxiyo. Hauen eboluziyuen isladie denk azken cd hau, nahiz ta batzui ez gustau, eo beste batzui bai. Mauka selluekin fitxau zianben, ta oain hauek ibiltze zizkonaben kontzertuek lotzen, diru kopuru baten truke. 


2016e re ayegau hunan, ta azken talde honi, diskue binilo formatuen ayegau zikonan, baitunan urte batzuk azpeitiko talde baten kantuek plastiko hortan azaltze ez itunanak. 
Urte honen hasiera xamarrien enterau gitxonan, Jotakie taldie itzulerie prestatzen ai unala, ikastolako 50. urteurrenan harira. Apirilak 9ye aukerau zinaben hau ospatzeko, eta hauek 25 urte jo gabe eon ta gero, berrize zapaldu zinaben oholtza bat, herriko Jo!, Direccion Obligatoria, ta zestuko Lin Ton Taunekin batea. Beste behin e hau Sanagustiñien izen hunan, azkenengo zenbakitik honea kontzertu asko antolau dituna, baiño noizien behin bakarriken zeozer interesantie, ta poltxikuei ostiako politte emanda. 

Ekañien 5ien azpeitin izengo hunan herri galdeketiei babesa emateko, Erabaki fest zelebra hunan Apirilen 30ien, nun lengo hainbat taldek jo zinaben azpeitiko tabernatan, Jotakie, Trini Fox, Ezten, Legen Beltza, eo LS Senghor bezelako taldiek, azken hauek harrezkeo berrize taularau ez ditukenak. Egun hontako kontzertu pare bat, Orkatz tabernan izen itunan. Txarrantxa tabernien itxieratiken gaur arte, taberna hau izen denk herriyen kontzertuek montau ditun taberna bakarretakue, gustu ta adin ezberdiñetako jendientzako taldiek jarri dituna hilero. 

Urte hortako uderiere ayegau hunan, ta herriyetako festak eta hasi itunan... Urrustillen adibidez Ezten-ek jo zinan, Azpeitin Verräter ta Rodeo zestuarrak, Azkotin Trini Fox, Verräter eta Jotakiek. 
Urteko azken hilabetiek potentiek izen itunan hemen inguruko taldiei dagokiyenez. Azaruen hasieratan, Trini Fox taldiek "Gero" izeneko bideoklipe aurkeztu zinan. Rodeo zestuarrek berdine in zinabenan, "piztia" izeneko kantuekin hil honen bukaera aldien. Urtiei bukaera ona emateko, Kaluse taldien bigarren lana aurkeztu zinan beste behin e gaztetxien, jende lepo hurbilduyez, taldiei erantzutea. Ta hurrengo egunien, Abenduak 30, Eztarri Urratuak, akustikuen jotzeun ta Verräter taldeko 3 kidek osatzeinaben taldie estreinau hunan, etxezuri tabernan. 

2017 honekin batea, Azpeitiko gaztetxie jendez lepo bete zan beste kontzertu bat eon uan, Egurra Ta Kittok eman zuna. Otsailien Rodeok beayen lelengo CDie atea zinaben saltzea, ta hau aurkeztu zinabenan, azpeitin adibidez. Disko aurkezpen hau Orkatzen izen hunan. 3 aste segidon 3 kontzertu montau zizkinabenan, hauetako azkena, Apirilen 7yen, Gaitze ta Baserriko Ollaxkue Labien taldien kontzertuekin. Azken hauek formaziyo berriye presentatzen. Hurrengo egunien Bertsiyo Gaue ospau hunan beste urte batez gaztetxien. Hil horren bukaeran erten hunan Gaitze taldien lelengo diskue fabrikatik. Binilo+Cdien erten zinan azkenien disko honek. Disko hau, Maietzien 18yen aurkeztu zinaben Mogambon. Eta azkenien, 2017ko Ekainien, Azpeitiar bat tarteko daon, Üther taldien estrenue, eta eskuartien daukenan Lokatza fanzinien 3. zenbakiye erten itunan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina