2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Elkarrizketa: Jotakie

Elkarrizketa hau, 2016ko Abuztuen 15ien grabau zan, Azpeitiko Gaztetxien, Jotakie taldeko, Elortxa eta Lukai esker. Gaur arteko azken kontzertue baino egun bat lenuo.

Lokatza: Hasteko, aurkeztu zuen buruek, eta azaldu zertan jarduten zeaten astien zehar.

Elortxa: Bueno ba ni, Elortxa nauk, ta nik gaur egunin iteiat lana, Zubillaga-n, Azkoitin, natxeok laminaziyuen lanien.
Luka: Ni berriz parun.
E: Hau dek Luka, Grumal enpresatan ta or ibili huan, ta oin parun zeok. Ta bestiek, Pellok iteik lana Irurenan, barnizek eta iten, ta Maolo dek zarran egoitzako gerente o direktor o etzekiat seguru.

Lok: Zergatik okurriu zitzaizuen instrumentuek utzi zenituztenetik 26 urteta, berriz hartu eta kaña ematen hastie? Nolakue izen uan,  berriro ere ensaio lokaleta bueltatzie? Zuetakon batek ez omen zian nahi taldie itzultzeik ezta? Igual nostalgia pixket izengo zenuten..?

E: 26 urte hauetan beti eon dek jendie esan diguna aber kontzertun bat emango ote genun, eta beti ezetzien gatxarean, batik bat nereatik, ez nialako nahi berriz eszenayoa jiyotzie. Hauek azkenien jotzen segiu diabe, baño ni 26 urtin deskonektauta eon nauk totalmente. Eta hauek eskeini zigubeanien ikastolan 50. urteurrena zala ta, ba nire hasieran ezetzien natxaoan, eta etxien seme-alabak iñoiz etzibela ikusi ta nahi zebela ikustie, ta andriere bai ta, azkenien baietz esan genian, ta hasi gitxoan ola, ensaiatzea juten, ta izen dek lan gogorra, ze guk kanto hoiek 26 urtien, ba irratiyen da ola bakarrik aitu dizkiau, ta dana berriz hasieratik hasiber, ta, oindik letrakin pixket gaxki ibiltze nauk, ik badakik ondo, nik baño hobeto dazkik eta letrak, ta bueno, behin martxan jarri genunien eta lan hori indakuen esan genian, eztiau dana hemen utziko kontzertu batekin, zeoze ertetze baik ba ondo.  Ta bueno, in dizkiau, bi azpeitin, ta oin inber diau bigarrena azkoitin. Bi ta bi, guk uste genian geyo ingo genitula, baño iñorrek etziguk otzeiten. Neretzako partikularmente izen dek berrize gaztetasunea bueltatzie bezela, gaztetasun txute bat bezela izen dek ez?
L: Bai, olako zeoze
E: Ik pentzauber dek danok 55 urte ingurun gabiltzela, 55, 54...
L: Gero baitare diferentziye instrumentalki, orduen nola jotze nian bajue, ta gaur egunien, leno puiekin jotzen nian, ta oso ezberdine uan, ta oin bietzakin jotzetela, ta diferentie uan, leno uan dana ta, ta, ta, ta, eta oain bietzakin dibujo oiek itie zauzkeat. Azkenien danok adaptaber izengaituk lengue jotzeko. Azkenien kantuek berrize jotzeko berriz aitzen jarriberra izen diau, ta gero gaur egunea moldatzie ein diau, gaur egungotu in dizkiau kantuek, nahiz eta beti esan gure kantuek denboraz kanpokuek ituala, ta aktualak diela.



Lok: Zuen hasierako urteetan, formaziyo aldaketa ugari izen zenituzten, zein izen zien hoiek, eta nola gerau zineten gaur egungo formaziyukin
E: Dexente ez dituk izen. Gu hasi giñenien, Pello, oin bateriye jotzeunak gitarrie jotzen zian, Lukak baju jodik beti, nik abesten nian, ta gero taldien zaudean, Patta ta Juani, Direccion Obligatorian jotzebenak bateri ta gitarrie zaudean Jotakie barrun. Ta hasi gitxian, ta diferentzi musikalak tarteko Juanik laga in zian, gero Pattak e utzi in zian, ta geu gera gitxian. Ta bueno, Pello jun uan ordun soldauzka itea, ta Pellon ordez Maolo sartu uan. Ta Pello buelta zanin, beste bateriyek eta utzi zebela eta, bea hasi uan bateriye jotzen.
Lok: Zuek danak soldauzka indakuek zeate?
E: Ez, Pellok intzian bakarrik, beste hirurok, Maolo, Luka ta ni, "exceso de cupo"-atik libra in gitxoan.
L: Neri lenengo urtien Alikante tokau zitean, ikasten ai nitxoala, ta bigarren urtien zozketan, "exceso de cupo".
E: Joder, ba hau ona izan uan, ze bestela, soldauzka itea jun izen bagiñen honek etzian aurrea segiuko.
L: Danok gañea kinta berdiñekuek gaituk, ta danok batea junberko geniake kanpoa. Maolo urtebete gaztio dek baño, bai

Lok: Zuen lenengo kantu grabaue "La Pop" izenekue izen uan, Gipuzkoa Star 82yen erten zana, ze formaziokin grabau zenuten. Hasieran beste kanton bat grabatzekuek zineten ez?

E: Lelengo formaziyuekin grabau genian are. Ta bai, gu beste kantu batekin jun gitxian area, baño ori izen uan, diputaziyuk antolau zun konkurso bat o, ta diputaziyuk beti bezela, "a lo grande" ez?, ta ekarri ziaben tekniko aleman bat o etzekiat zertzan, ta arena grabaketak itea. Ta gu bueno, orduntxe hasite, jun gitxoan gure kantukin, lenengo aldiz estudiyo batea, ta "esto es ingrabable, esto no se puede" esate zian. Gero kantu hori ez genian iñoiz grabau. Etzekiat ze kantu zan... Harek esan zian kontu hori ezin uala grabau, eta bi-hiru kantokin proau genian, ta "esto es ingrabable". Azkenin aurreko astin ibili gitxoan "La Pop" horrekin probau genian, ta "esto si, esto si", ta ala aurrea. Ta gu ixil-ixilik, ez genian grabau guk nahi genuna, grabau genian beai ondo iruitu zikona. Baño alaxe uan, ta ordun ez genian ezer iteko kapazidadeik ta kitto.
L: Gu gustoa, grabaziyo estudiyo baten gitxeudean, ta ordun, pasa genitun egun haiek disfrutatzie nahi genizkian ta.

Lok: 1985ien zuen lehen 4 kantuek argitarau ituan, 4 taldien (cicatriz, kortatu, kontuz hi!, jotakie) bilduma ezagunien. Nolakua izen uan disko honen egituraketa prozesue? Nola jarri ituan zuekin kontaktuen beste 3 taldiekin batea lan hontan parte hartzeko?

E:  Honek guztiyek erten zian, gu behin jun gitxian Naparrura jotzea, Bakaiku alde horta, ta Bakaikun etzekiat ze pasa uan, ta Izurmendin jo genian, eo alrebeska, Izurmendin jo ber genian, ta Bakaikun jo genian. Ta bueno jotze genian: Kortatu, gu, Belladona, ta Kontuz Hi! usteiat zala. Ta Kontuz Hi!-n zaoan Marino, ta hau zaoan ordun Soñuan sartute. Ta bueno kontzertu hori bukau, de puta madre jun uan kontziertue, ta eskeini ziguan, Kortatukin, ta Cicatrizekin disko bat grabauber zebela 4 taldek, 3na kanto bakoitzek, ta eskeini ziguan nahi algenun parte hartzie. Hantxe izen uan, kontzierto hartan dana. Ta guk baetz. Grabau genian disko hori, Tsunami-n, Donostin, ta bueno prozesue oso xinplie izen uan, grabau genian danok batea, ahotsa ezik, bueno ni kantatzen baño ahotsa registrau gabe.
L:  Lenengo maketa bat grabau genian, ta handik aukerau genizkian rekopilatoiuen sartuko genitun kantuek. Estudiyuen bertan grabau genizkian, ta gero 3 o 4 kantu aukerau.
E: Ni akordatze nauk, disko hau iteko prozesue ola izen uala. Danok jo giñian, bateri, gitarra ta bajue registraute gera uan, ta gero ahotsak registra genizkian ta ola.
Lok: Kantuek zeuek aukerautakuek izen ituan?
E:  Bai, ezuan eon problemaik. 4 kanto geuk aukerau genizkian.

Lok:  1990.n urtien utzi zenuten talde bezela funtzionatziei. Taldie utzi ondoren taldeko partaidiek zertan aritu zeate? Beste talden baten parte hartu al zenuten?

E: Nik laga in nian. Nik musiki baztertu in nian erabat. Familiye in, semiek euki... beste bizimodu batea. Eta hauek segi in diabe jotzen, Pello Piztiak-ekin, Maolok or jardun dik, batzukin o bestiekin, "M" bezelare in zien dizkik disko batzuk. Ta Lukak e beti jotzen.
L: Bai, nik beti segiu izen diat, Direccion ta Gallardos-ekin, gero eon nitxoan, The Jets-en, Mark-ekin, 12 Tribun eon zanakin. Gero azken aldiyen, The White Towers hondarribiko blues talde batekin, Iñaki De Miguel-ekin eon nauk baitare, Elvisabuelo... bai, nik segiu in diat.
E: Eskerrak segiu dekenai, bestela ni bezela eongo itzean!
Lok: Zuen ibilbidien, beste gitarrista bat e hartu zenuten...
L:  Fran Iturbe.
E: Hori izen uan, bigarrengo disko ta hirugarrenguen artien. Nik bigarrengo diskuen kanto batzuk jotzen nizkian zuzenien gitarriekin. Baño gitarriekin hasten nitzenin, ahotsa baja ite nian. Ta ordun pentsa genian gitarrista bat sartzie. Ta ezagutzen genian gaztetatik, Fran, ta harei otzein gitxoan ta, gurekin hasi uan, ta in zian azkeneko diskuen prozesue gurekin. Ta behin disko hori atea ta hilabetea eo, Maolok esan zian, laga inber zula taldie ta gero Fran-ek e bai, ta ordun erabaki genian uztie. Bi gitarristak utzi ziaben. 10 urte pasa genizkian, uste genian inberrekue in genula.

Lok: Despedidaik eta ez zenuten prestau ez?

E: Ez, ez genian ezerre in.
L: Azken kontzertuek, koinzidiu zian, gure azkeneko giriekin, bukaerie Bergarako kontzertu batekin eman geniona.
E: Baiño ez gitxoan bate bonboik eman, azkena izen uala ta etzekiat zer. Azkena eman genian ta ya.

Lok: Kanpuen e ibili zineten ez?

E: Bai, Alemaniyen, hiru urte segidotan jo genian Alemaniyen.
Lok: Ta ze izen uan gira, o aktuaziyo bakarrak?
E: Gu lelengo urtien jo genianien, hilabeten zenbat ingitxian, 12 bat aktuaziyo o.  Hori izen uan, lelengo aldiz jun genitxoanin alemanire, Gernikako bonbardaketien 50. urteurrena uan. Ta ordun Alemaniko talde batek nahi ziaben an zeoze itie. Zergatik hauek bizi hituan, “Legion Condor”-ek erten zuen basie zeuen herritik gertu bizi ituan, ta nahi ziaben zeoze ekimenen bat itie. Ta etzekiat nola gurekin kontaktau zien, ta azkenien alemanira jun, ta Munich, Frankfurt, Hanover, Berlin… gira bat montau ziaben, beayen etxie uan base zentrala ta moitzen giñenien ba, hotelien, o beste lagun batzun etxietan… Diroik etzeoan tartien, bukaeran kontuk atea genizkian, ta bueno, “de puta madre pasa diau ta..”.

Lok: Urte batzuk pasauta, Urolan Pop izeneko liburue kalerau uan, zuen historiyen errepaso bat dana. Nola sortu uan liburu hau, nola proposa zizuen idazliek hau ein nahi zula?

E: Beak (Xabi Borda), esplika ziguan aukerie zula liburu bat ateatzeko, editorial batek eskeini ziola, ta beak aspalditik zula burun bat Azpeitiko talde bat ta, Jotakie, ta pixket Direccion e bai ta, bueno ola izen uan. Gainea gurekin etzian hitzein danakin batea sekule, hitzeintzian danakin bakarka, bai gurekin, ta bai Pattakin ta hauekin e. Ta gero beak atea zizkian konklusiyuek ta beak in zian liburue.
Lok: Liburu hori zer dek, Jotakie bakarrik?
E: Liburuen azkenien biyena ziok, geyena Jotakie, ta pixket Direccion.

Lok: Aurten jo dituzuen kontzertutatik zein izen dek espezialena o ondoena pasa dezutena o?

E: Espezialena neretzat, lelena izendek, San Agustinen dana jendez lepo, 25 urte jo gabe ta, ba bereziye izen uan. Gero bai Orkatzen ondo eon uan, baino beste formato bat dek, bai sonido aldetik, eszenayo aldetik… Ta matadeikuere ondo eon uan, baino neretzat, San Agustinekue izen uan earra.

Lok: Ta lengo kontzertutatik gogoangarriken badaukezue?

E: Nik oso rekuerdo onak zazkeat Alemaniyen jo genitun kontziertuenak. Generalien jotze genian ez leku handiyetan, ba 500 lagunentzako lokaletan da, da kiston anbiente politte sortze uan. Behin akordatze nauk, Bilboko festatan, plaza berriyen, urte askotan jo izen diau, baino lelenguen arrasa in genian an. Ta euki izen dizkiau onak eta txarrak, baino onak normalin.
Lok: Ta ze gelditze zeate, lengo giruekin o gaurkuekin?
E: Etzekiat nik girue hainbeste esplorau deun e, ta gañea gaur egungo danak, herriyen izen dituk, ta herriyen ai dek juten, gu ezagutzen gaitun jende asko ta, etzekiat. Etzekiat erantzune ematie dauketan galdera horri.

Lok: Zuen kantu baten, 2000. urtiei buruz hitzeite zenuten. 2000. urtie ordie pasau uan, ta sortu zenutenetik baino denbora geyoa, zuek pentsatze zenutena bezelakue al da?

E: Kanto hori, 84-85in indakue izengoek. 2000. urtie oindik urruti ikuste huan, ta pentzatze uan, 2000. urtien nun eongo ote nauk ni ta… Ta gero gauza danak bezela ayegau indek, pasau indek ta denbora geyo pasau dek… Baiño bueno, “bi mila garrengo urtean gaude, gauzak ez dira orain lehen bezela…”
Lok: Hori ez dezue jotzen
E: Ez
Lok: Hori kantauko bazenuteke oain zer kantauko zenuteke: “2016 urtean gaude…”?
E: Hori dana bezela lagako genian. Gu gaituk ya dinosaurio batzuk, ta ezerren beldurrik etzaukeau, esate zigubek, ya eztezue leno bezela ta jotzen, guk oin iteiau ahal deuna.
Lok: Osaba Joxe kantue, zer dek, “Tio Pepe”-atiken?
E: “Tio Pepe”. Garai hartan, ba gaupasa in, o kontzertu batetiken bueltan salda bat o hartze genian, Tio Pepekin, ta bazile ortatik ertendako gauza bat dek.
Lok: Oindiken saldan ondo sartze alda?
E: Ondo sartzek, aspaldi eztiat gaupasa in baino ondo sartzek! Baino egiye dek, “rekostituyente” bat uan ori, ostias.

Lok: Zuen garaiko ze taldekin joko zenuten gaur egunien?

E: Nik, gaur egunien gustoa Delirium Tremens-ekin joko nian. Gainea oin dala gutxi eon gitxoan beayekin afaltzen, ta esan gitxoan martxan jartzeko. Zaile dek haiena, zergatik, batiz bat Txufu, enpresayue dek, ta konserbera bat dik, ta, leku batetik bestea ibiltzek eta, esate nitxoan, Txufu, ola rejubeneziu ingo haiz, ta…

Lok: Ta zuen garaiko ze taldekin ez jotziez damutze zeate?

E: Nik usteiat, gure garaiko talde danakin jo genula, ez Luka? Hasi Hertzainak, Zarama, La Polla, Cicatriz, Eskorbuto, OK Korral, Baldin Bada… Azken finien danakin jo izen diau, Barricada…
L: Beti izen gaituk oien artien galdutako zeoze ta.
E: Kontzertu gogorrak izete ituan. Ni akordatze nauk, Ermua-n, Barricada, Cicatriz, ta etzekiat zein geyo, ta gu tartin an. Ta jotze genian, ta inoiz ez gitxoan “eskaldau”-ta ertetzen ez?
L: Bueno harrin bat eroi izen dek eszenayoa, botellan bat…
E: Hori danai eroi izengo zikoaben.
Lok: Baldin Bada-re bueltau ituan…
E: Bai, baino haiek bakarra jotzeko o, zeoze ikusi nian telebistan…

Lok: Zuen ibilbideko kantuetatiken zeinekin geldiuko zineten?

E: Puff, etzekiat. Nei diskuen nola gerau ziguan gustatzezik, Zatoz, oin diferente jotzeiau baño. Joxemai Beltza-re ondo gerau uan, lelengo diskotik, Le Passand.
L: Kiston Burrundaie…

Lok: Zein dek zuen iritziye, gaur egunien, zuen garaiko diskuek hartu ta reediziyuek iteitubenaatik, kantu “extrak” sartuyez ta kolekzionistan ediziyuekin eta olako gauzakin?

E: Nik ori etzekiatena dek, zeinek iteun. Zergatik guk, adibidez, gure kantuekiko deretxoik ez zaukeau, ez Luka?.
L: Deretxuek bai.
E: Baino ez al uan izen oin dala gutxi, Facebook-en kantu bat jarri ta kentzeko esan zigubela o?
L: Beayek zauzkeabe reprodukziyo deretxuek… Guk ez zaukeau grabaziyuen kontrolik. Adibidez, oain grabau ezkeo, deretxuek badauzkek, baino ez daukek grabaziyo hoien deretxoik.
E: Ortaz, usteiat, oin iten dituken reediziyo hoietan, batenbatek eukikoitula deretxuek, suposatzeiat.
Lok: Eo deretxuek saldu-erosi…
E: Horreatik ba, nik usteiat, Oihukako hauek, beayek ingoitubela diskuek, beayen negoziyoako.
L: Grabauta daonan deretxoik etzaukeau. Oin grabako baldin bagenitun, deretxuek eukiko genizkian. Garai haietan bai, disketxiek zaudean eta haiek editatze ziaben, eta gero hoiekin geratze ituan, ta denborie pasauta ikuste zebenien aukerie, ba… Azkenien diskuek eta singelak, beayek ite zizkiaben.
E: Hortaz nik pentsatzeiat berdiñe izengoekela oaiñe, batenbatek eukiko dizkik horren deretxuek, ikusikoik posibilidadie daola biniluen editau ta kaja pixket itie ta, nik pentsatzeiat e.

Lok: Garai hartan ateatzen ituan singelak zerituan, promozioako, o jendiei emateko o?

E: Hortako ibiltzeituan gehienbat, gaur egunien etzekiat nola ibilikoan radiyoa ta bialtzeben diskoetxiek eta, singelak eta iteituan bialdu radiyota eta ta suerti bazaoan jarri ite ziaben o. Singel oiekin e beayen trapitxeuek e ingo zizkiaben, pentsatzeiat.

Lok: Ez aldezue pentsau, eo asmoik ez aldaukezue, aurten zeozer grabatzie eo?

E: Lelengo hortako hasiberko genian, gauz berriyek iten, geyo juntatzen, eta eztek erreza…
Gure asmue dek oin, noizien behin juntau, eta segi ensaiatzen, ez baldin bazeok zeozer joberra ba baztertu o, segi disfrutatzen. Gu oin ensaiatzea jutegaituk ta ondo pasatzeiau, ez? Zapatu arratsalde bat, momentu on batzuk pasatzea ta… Baño asmo horrekin, baño esateiau ikuste bayau igual hemendik 2 hilabetea pare bat kontzierto diteula ba, zeoze itie ikusikoiau.

Lok: Urte hauetan zehar, harremana mantendu dezue?

E: Geyegire ez, kalien ikusten giñenien eta eztiau arazoik euki, bakoitzek bere bizimodue eman izen diau. Nik geyena Pellokin, biyok axkoitin bizi geanez, kalien geyo ikustek… Noizien behin bai, “hi afaitxon bat o inberkoiau o ze?” ta juntatze gitxian ta, txuleta ear bat jan ta, batallita batzuk kontau ta…

Lok: Kantu berrik o zeozer iteko asmoik?

E: Asmoik ola etzaukeau… Esateiat ordie, ensaiatzen ai gean bezela ta ikusten bayau zeoze itie daola, ni neu gaur ez nauk ikusten gaur egunien leno eznaukean kapazidade haundik letrak eta iteko, eta gaur ondik eta gutxiyo. Eta bueno, gaur egunien errezo dek batenbat billatzie hitz batzuk iteko, baño, ikusikoiau…

Lok: Garai hartako Rock Radikal Vasco izenekueatiken zuek ze iritzi daukezue? Batzuk kontra posizionau ituan, zuek parte hartu zenuten honen barneko ekintzan baten…

E: Bueno gu hortxe ibili gitxoan, guk jotze genian talde hoyekin, baño egiye esan, pixket ez gitxaean or “mogolloien”. Denboratik, epokieatik gu or bizi gitxian eta guk or jober izete ginian. Azken fiñien Rock Radikal Vasco madriden atea ziaben etiketa batetik zetorren, etzekiat nundik, Radio 3 tik eo. Orduen nola danak “radikalak” gitxoan....

Lok: Bestalde, nunbaiten letu ahal izen nian, Azpeiti-Azkoitiko garai hartako gazteriyek “porrero” famie zula.

E: Gu beti izen gaituk erretzailiek, Lukak ya eztik erretzen, aspalditik, nik erretzen segitzeiat… Ni akordatzen nauk gaztiek giñenien, Sanagustin-pien dauden banko oyetan eoten gitxoan, ta ordun han aurretik pasatzen ituan danak, “beitu, beitu, porreruek”, e luka?
L: Jo…
Lok: Ta hemen inguruen, heroinien arazuek eta…
E: Hori guri toka ziguan bizitzie, ostia hi, majiña lagun jundituk heroinien asuntueatik, nik etzekiat zerreatiken gu ezgitxian heroinieatik eroi, baño hemen epokiatik, ez gitxan eroi, akordatze nauk, gaztetako lagun eta, danak “yonkiyek” in gitxian azkeneako… Ta moitu inber izen genian beste talde batea, hayena uan beti histori berdiñe, “pillar-meter” “pillar-meter”, mobidak beti alde danetatik, are goorra izen uan, ostias, jendiek etzekian zer uan, jendiek etzaukean konozimientoik, harek hemen estraguek in zizkian.
L: Are “boom” bat izen uan, diktaduratik erten eta “demokraziyen” sartze horreatiken…
E: Heroinie ordie beti or eon uan, nik usteiat hemen jendie engantxau zala, hemen leno eon uan zea baño goorro uan anfetamina bat, “kristalina” otzeite ziyobena, ta hare gasta uanien, orduen engantxa uan jendie heroina. Arrase bat izen uan....

Lok: Etorkizuneako ze asmo dituzue?

E: Etorkizune? Bierko hori, ta gero talde bezela, gure asmue dek, noizien behin juntau, astero o hilien behin o, juntau eta ondo pasau, etziok besteik…
Lok: Disfrutau eta ondo pasatzean bitartien…
E: Hori dek, geure artien ondo emate gean bitartien eta, noizien behin zapatu atzalde baten jun ensaiatzea ta, “hi oin afai txikin bat ingoiau”, ta juntau, afaye, ardo pixket eran, relaziyo ona mantendu ta oixe dek gure asmue, etzaukeau guk aspiraziyoik, ezin diau eta gure lanaatik, ezin diau esan hemendik hilabetea kontzertue ematie daukeun lanaatik…

Lok: Bukatzeko hitz batzuk esatie nahi badituzue…

L: Zarrak eta kabroiek.
E: Poza eman zitean, nere aurrien lelengo filan tipo bat ikustie kantu danak kantatzen, ni baño hobetore bai, oixe poza eman ziteala, besteik ez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina