2020(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

Elkarrizketa: Total Arse

HASTEKO, ESAN ZEINTZUK ZARETEN, ZE JOTZEN DUZUEN TALDEAN ETA ZER ITEA GUSTOKO DEZUEN
TOTAL ARSE gea, Abuelo ahotsan, Tito kitarra, Rafa baxua eta Jony baterian

NOLA SORTU ZEN TALDEA? ZENBAT BEHIN ENSAYATZEN DEZUE? GAUR ARTE ZENBAT KONTZERTU EMAN DITUZUE? ZE TALDEREKIN?
Taldea duela urtebete edo sortu zen, Jony eta Titok aspaldi zezkaten abesti batzuk aterata eta ahotsa zein baxua falta ziren. Abuelo engainatu zuten abesteko eta azkenik Rafa sartu zen lau sokak astintzera. Astian behin entsaiatzen saiatzen gara, denbora gehiegi ez dugulako. Gaur arte lau zuzeneko eman dituguhemen inguruan, Venganza, Infekzioa, Bataalla edo Hondartzako hondakinak bezelako taldeekin.

ZE TALDE HARTZEN DITUZUE ERREFERENTZIATZAT? ZE MUSIKA EGITEN DUZUELA ESANGO ZENUEKE?
Talde eta estilo asko ta askoren artean crust zaleak garela esan dezakegu, Disrupt, Consume, State of fear edo Dischargeren influentziak daude gure abestietan (erantzun errexa... je je je). Crust-punk-a eginten saiatzen gara, uste dugu behitzat.... gaur egun musika etiketana gero eta desmadratua dago.




ZENBAT ABESTI PROPIO DITUZUE? ZERTAZ HITZEGITEN DUTE ABESTIOK? ZUZENEKO BAT NOLAKOA DA? ABESTIOTAZ GAIN BERTSIORIK EGITEN DUZUE?
Zazpi kanta propio ditugu oraingoz. Letretan molestatzen diguna edo ikusten duguna erretratatzen saiatzen gara. Letra egiten duenak enfokatzen du bere erara, bakoitza mundu bat gara. Kantu gutxi izanda zuzeneko motza dugu, hala ere saiatzen gara dena jarraian jotzen inor aspertzeko.... Framtid eta Dschargeren moldaketak egiten ditugu zuzenekotan.

LANEN BAT BEGIBISTAN? GRABATZEKO INTENTZIORIK BADUZUE?
Lokalian grabatutako ensaio bat kaleratzeko asmoa dugu. Astea santuetan españistan aldera nahi deu jun kontzertu batzuk ematera eta zehozer eramateko grabatuta. Baina etorkizunerako gu grabatu eta ekoiztutako lantxo bat egiteko ere intentziyua dago.

AURRETIK HAINBAT TALDETAN IBILIAK ZARETE, ETA ORAINDIK JARRAITZEN DUZUE ASKOTAN. ZEHAZKI TADEKIDEAK ZE BESTE TALDETAN IKUS DITZAZKEGU?
Gaurko egunean beste talde batzuaetan haritzen gara laurok:
Tito – patopato, dictadura, metralleta
Rafa – kamorrah, esklabutza
Jony – infekzioa
Abuelo – ernia, metralleta, managaitz

ZARAUTZ ALDEKOAK ZARETE, ETA GALDERA HAU TOPIKOA GERTA DAITEKE. ZERGATIK DAGO HORRENBESTE HC TALDE ZARAUTZEN? NOLAKO SASOIAN DAGO GAUR EGUN HORKO MOBIDA, BESTE URTE BATZUKIN ALDERATUZ GERO?
Betidanik egon da jende zaratazalea herrian, garai batean etzeon talde zaratatsu gehiegi. Zaletasuna gehiago zen zuzeneko emanaldietara joatea... 16 edo 17 urtetik honea taldeak sortzen hasi ziren pixkanaka gaur egun arte. Zarauzko gaztetxeak bultzada garrantsitzua eman dio mundu txiki zein handi honi, leku bat kontzertuak ikusi, antolatzeko eta gehien bat jende berri ezagutzeko aukera. Talde ezberdinak sortu dira geroztik. Batzuk jarraitu egiten dute, beste batzuk iada ez.... Agian urte batzuk atzera egiten badugu talde gehiago zeuden..... baina ezin gea kejau etxian daukagunarekin. Aipatu behar da herriyan zarata taldeak gutxi/gora/behera pertsona berdinak osatzen dutela....
ZARAUZKO GAZTETXEA, ASTAEN ZEHAR KONTZERTU UGARI ESKEINTZEN DUEN LEKUA, ETA TALDE INTERNAZIONALAK BISITATZEN DUTEN LEKUA BIHURTU DA. ZUETAKOREN BAT GAZTETXEAN FUNTZIONAMENDUAN SARTUTA BADAGO, AZALTZERIK BADU NOLA EGITEN DUZUEN, KANPOKO TALDEEK BERTAN JOTZEA LOTZEKO EUREN BIRETAN? KONTZERTU GOGOANGARRIRIK?
Gaztetxeko funtzionamenduan sartuta gaude erabat edo bestera zarautzen bizi garenak. Jende bat dago asko ibili geana biretan euskal herriak-eko mugetatik kanpo eta jende dexente ezagutzen dugu DIY zirkuitoan. Zarauzko gaztetxea erreferente bihurtu da zirkuitu honetan eta azkenean denak (edo iya denak) saiatzen gara elkar laguntzen birak edo kontzertuak antolatzeko. Manager, putre, interesatu gabe... zirkuito komertzialetik at dagoen zirkuitua da gurea, gu, gure kabuz egiten. Kontzertu gogoangarri asko antolatu ditugu, mundu osoko taldeak pasatu dira hemendik, estatu batuak, erresuma batua, indonesia, australia, nepal, alemania... Ehundaka. Ezinezkoa da batekin gelditzea, baina ezteu zertan oso urrutira joan behar, inguruko taldeak ere makina jo dute eta kontzertu gogoangarriak asko izan dira.

ORAIN ARTE JO DEZUEN KONTZERTUETATIK ZEIN DA HOBEREN/GAIZKIEN JO/PASA/SENTITU DUZUENA? ANEKDOTA BEREZIREN BAT? EGUNEN BATEAN NON GUSTATUKO LITZAIZUEKE JOTZEA?
Galdera hau pixkat zaila egiten zaigu erantzutea lau kontzertu soilik eman ditugulako. Denak oso ondo jun dira, oso gustora egon gara jendeari belarriak izorratzen. Non gustatuko litzaiguke jotzea?
Ba bakoitzak bere preferentziak izango ditu baina anbiente polita eta giro ederrean dagoen edozein tokian prest egongo giñen zarata egiteko.

HONEKIN AMAITZEN DUT. GALDETZEA AHAZTU BAZAIT ZERBAIT TA ESATEA NAHIKO BAZENUEKE, ORAIN DUZUE AUKERA!!!
Eskerrak eman gurekin gogoratzeagatik eta animo sorta ederra jarraitzeko aurrera fanzinearekin. Gaur egun, digitalizatuta bizi gara eta paperean irakurtzea ahaztuta daukagu. Animo!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina