2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Elkarrizketa: Infekzioa

l- aurrena, aurkeztu taldekideak, zer jotzen duen bakoitzak, eta zer egiten duzuen kontzertu bat ematen ez duzuenean

judith; baxua jotzen du, jonik; kitarra eta raulek; ahotsa eta batería jotzen ditu (orain arte) baina grabaketetan bakarrik, kontzertuak egiterakoan, jan (firmeza lo / crimen de estado / piñen) gure lagunak jotzen du batería. 

2- noiz ta nola otu sortu zen taldea? norena da taldea sortzearen errua? beti formazio berdina mantendu duzue edo aldaketarik izan da? taldea non dago finkatua?

infekzioa sortu zen grabaketen gatik. joni, bartzelonara etorri zen bisitan 2ol2ko abustuan graziako festetara, pentsatu genuen talde bat sortu eta grabaketa bat egitea sortutako kantekin. orrela sortu genuen taldea eta orrela jarraitu genuen egiten… 
ez gaude inon finkatua talde bezala, taldea gu garelako, lagunak gera eta ezin dugu esailatu beti, joni euskadin bizi delako eta besteok bartzelonan. baina berriz batzen garenean beti ensailatu eta kontzertuak egiten ditugu, oraindik bakarrik euskadin eta bartzelonan jo dugu zuzenean eta ensailuak leku batean edo bestean egiten ditugu

3- influentzi bezala zein talde hartzen dituzue? ze musika egiten duzue? zein talderen antzekotasun izan ditzakete zuen abestiek?

Influentzia asko ditugu, baina Infekzioa sortzerakoan pentsatu genuen izan behar zela zaratatsua Japoniako taldeak bezala bere kitarra distortsionatuekin (Disclose, Isterismo, Dust Noise…) eta d-beat baxu garbi batekin (doinua entzuteko). Asko influitu digute ere esateko batzuk hardkore Italianoa (Wretched, Eus Arse…) edo eta Ingelesa (Discharge, Disorder…), asko influentziatu digute ere Suedia eta Finlandiako taldeak eta hemengo Punka baita. Talde hauekin ikasi dugu ze nolako polita den zarata.

4- 2ol3an estreinatu zineten 7 abestiko k7 batekin. honen grabazioa/kopia produkzioa/harrera, nolakoak izan ziren?

bigarrengo aldiz izan genuen aukera, berriz elkarrekin egoteko talde bezala, joni etorri zen 2ol3ko martxoan eta berriz ere lokala joan eta beste lau kanta berriak egin eta grabatu genituen. eta bi grabaketen zazpi kanta hauekin sortu genuen geure demo k7-a. bakarrik ehun kopia egin genituen teodororen kontaktu eta laguntzarekin. grabaketak raulek egiten ditu bere ordenagailuarekin eta guk geuk egiten ditugua ere maketazioa. raulek egiten du “txunpa txunpa records” zigilua grabatzen dituen taldeak argitaratzen zailatzen.

5- beste 2 lan ere badituzue, lp konpartitu bat, ta ep bat. bietatik zein izan zen aurrena atera zenutena? hauen grabazioa eta historia guztia nolakoak izan ziren?

aurrenekoa lp splita “dispose” suediako taldearekin izan zen. toda “rawmantic disasters” alemaniako zigilua egiten duena, gure k7-a izango zen grabaketa entzun eta gero proposatu zigun asko gustatzen zitzaionez grabaketa berbera hura binilon imprimatzea. guk baietz esan genion baina itxaroteko esan genion nola lp split bat izango zen minutu batzuk genituen, eta orrela berriz ere bartzelonako grazia auzoko festak ziren 2ol3-ko udaran. hirugarrengo grabaketa hiru abesti berriekin egin genuen biniloaren gure aldea irekitzen zuen grabaketa.
judithen kontaktuengatik eta musikako gustu berak izateagatik, mathias “blindead productions” suediako zigilukoa, gure aurreko grabaketak entzun eta gero proposatu zigun ere binilon ateratzea, grabaketa berri batekin. Baina oraingoan ep bat eta gu geuk bakarrik. Berriz ere joni bartzelonara bueltan 2ol4-ko martxoan grabaketa berria egiteko eta dena sortzeko biniloa ateratzeko asmoz. 
lp aren eta ep aren tartean ere beste grabaketa egin genuen, ez dela inoiz argitaratu. beste lau abesti noiz bait argitaratu behar izango direla 2xlp “eta orain zer?” rekopilatorioa euskadiko hardkore punk taldeekin, baina ori beste historia bat da.

6- orain arteko lanak, k7 eta biniloan atera dituzue. formatu digitalean ez duzue inoiz planteatu zerbait ateratzea?

aurreneko grabaketa eta bigarrena fabrikatik atera baino lehen k7 formatoan, cd-r ak egin genituen oparitzeko lagunei eta ere interneten jarri genituen edonork jeisteko “txunpa txunpa records” daukan blogan.
http://txunpatxunpa-records.blogspot.com

7- asko harritu ninduen gauza bat, zuen lp-a zigilu alemaniar batekin atera zenutela, eta ep-a zigilu suediar batekin. nola iritsi zen beraien eskuetara zuen musika, nola argitaratu zizuten zuen lanak bi zigiluok? zer nolako harremana duzue zigiluekin?

2ol3-ko udaran graziako festak baino lehen, eta k7-a oraindik fabrikan egonda, judith berlinen izan zen oporretan eta toda rawmantic disasters eko zigilukoa ezagutu eta lagunak egin ziren… eta onen erantzuna bostgarrengo galderan dago. 
udara berdin orretan judith ere ezagutu zuen per “sex dwarf” suediako taldearen abeslaria. berarekin kontaktua edukiz gero internetetik, eta geure musikako gustu berdinak dituenez asko gustatu zitzaiona geure taldea eta mathias (blindead productions) bere lagunari erakutsi zion geure laugarrengo grabaketa. eta erantzun hau ere badago beste galdera berberan.

8- etorkizunerako ze asmo duzue? lan berririk begibistan?

badaukagu beste zer o zer planeatuta grabatzeko spliten bat egiteko baina oraindik ez dago ezer zihur…

9- nolakoa da zuen kontzertu bat? zenbat abesti jotzen dituzue? irauten du zuen kontzertu batek? hasi zinetenetik zenbat kontzertu eman dituzue? baten bat gogoangarria?

gure kontzertuak oso zaratatxuak dira kitarraren distortxioaren gatik, hamalau abesti gutxi gora behera jotzen ditugu, eta honek suposatzen du hogeibat minutu. ez ditugu kontzertu asko eman lurralde ezberdinetan bizi garelako. baina aipagarrienak “kaos y lentejas” festibala usurbilen eta bartzelonan “distres” rusiako taldearekin egindakoa izan liteke.

lo- zuen taldekideak beste istorio batzuetan sartuta daudenez, ensaiatzeko nola ibiltzen zarete? zein taldetan jotzen duzue infekzioan aparte?

ez dugu ensaiatzen, bakarrik kontzertu bakoitzetan aste bat baino lehen (dena ondo ateratzen bada). gure beste proiektuak; judith “eyes of crow”, joni “total arse” eta raul “final slum war”. badaukagu bakoitzak besten proiektu musikal batzuk noiz bait ikusiko dutenak argia eta abisatzen dizuegu mina egingo dizue belarrietan.

ll- amaitzeko azken hitz batzuk esaterik nahi izanez gero, edo zerbait galdetzea ahaztu bazait komentatzeko?

garrantxitxua da denok jakitea gu ez garela ezta euskadiko ezta espainako abertzaleak eta ikurrin guztiak gorrotatzen ditugula, baina gerure kultura maite dugu eta gure nortasunari ez diogu uko inoiz egingo.
gora d-beat zarata zikina fuzz distortsioarekin. infekzioa, estatu guztien aurkako zarata!!! 

infekzioa.blogspot.com     infekzioa(a)gmail.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina