2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Elkarrizketa: Üther

1.- Hasteko aurkeztu taldekidiek eta esan zer itezuen astien zehar ta zein dituken zuen gustuek

Moxo: Iepa, ni moxo nauk, gitarrie jo ta marruek ateatzeixkiat! tool entzuten basoko fruituen yogurre jatie gustatze zitek.
Iker: iep, ni iker naz! Bajua jo ta kantau eitzen dot eta bizikleta estatikuan nauela salvados por la campana ikustia gustatzen jata.
Ruben: aupa ni ruben, bateixi joten dot eta musikiai engantxau bat na. Ikusten doten kontzertutan sortzen gaztan menbriluaz figuritak etxi gustatengazta.

2.- Noiz da nola sortu huan Üther? nola ezagutu zenuten elkar? Nun ensaiatzezue? Ensaio lokalakin problemaik izen aldezue iñoiz?

Moxo: Üther esan leikeau 2ol6en udara aldea iker ta biyok juergan genbiltzela izan genian okurrentzi batetik sortu zala! bateristie falta ziguan ta gaupasan iñor ez genian billatzen! baño bueno, gero ruben ezautu genian ta irail aldea juntau ein gitxuan zarata talde bat ateatzeko asmoz!
Ondarrun ensaiatzeiau, bikañe lekue!

3.- Aurretiken taldekidiek zein beste taldetan jo dezue edo jotzezue?

Moxo: ni lenengo destitxie ta semeputiek-en ibili nitxuan. ondoren kasik-en.
Iker: Nik Issunan jotzen dot bebai.
Ruben: ni lehen stierkools, giza proiektua, drongenerds, takuma sato talditan joten neban eta gaur egun, jake mate, laup4, eta normaneaz jotendot.



4.- Oain dala hilabete batzuk, demo bat grabau zenuten, 5 kantukue, nola zabaldu dezue hau? Demo honi esker kontzertuek lotu dituzuela uste al dezue?

Bai, lokaleko ensaio bat grabau genian, berez ll kantu dituk, diskoko berdiñek. bandcampien jarri genixkian 5 kantu ta bueno, etzakiat kontziertoik ertengo al huan honeatik baño bueno, hasierie izen huan.

5.- Hemendiken egun batzuta ertengoik zuen aurreneko lan luziek, LP eta CD formatuetan. Hitzein disko honi buruz, zenbat kantu eukikoixkiken, formatuen ezaugarriyek… Disko hontan aurreko demoko kantuek sartuber al dituzue?

demoko kantu berdiñek dituk, ll. 2noisy estudiyoa sartzeko aukerie erten zian ta buruzka jun gitxoan, gustoa gerau gaituk egiye esan. hasiera baten lp formatuen bakarrik ateaber genian, baño cd formatuen ateatzeko ideia batek erten zian, telak, serigrafia... gustatze ziguk eskuz eindako lanei balorie ematie eta ideia horrekin segiu diau! DIY!

6.- Zertaz hitzeiteiabe zuen letrak? Nola iteituzue kantuek?

Gai diferentiak jorratzen ditxugu letratan, bizi garen eta zoritxarrez parte garen gizarte amoral honen kritika, dana aurreprogramaturik dauela, orainak dakan garrantzia, pertsonen arteko harremanak...
Kantuak sortzerakuan kontzentrauta egon biagara...normalian The Corrs, Elton John edo Destiny's Child bezalako taldiak entzunez eta Moxon balkoiko lorak ureztatzen ditxugula inspirau eitzen gara, holan kantuak bakarrik datoz!

7.- Nolakue izetek Ütherren direkto bat? Zenbat kantu jotzeituzue? Bertsiyoik? 

Ütherren direkto bat... ahal dan bezelakue! Beti dena eman ta hustutzie gustatze ziguk, motza, zuzena ta baleko burrundaiekin.
Diskuen ertengoien kantuek jotzeixkiau, ll eta duten kantu bat e jo izen diau.

8.- Hasi zinetenetiken zenbat kontzertu jo dituzue? Kontzertutan normalien publiko fijo bat izetezue ez? Anekdotaik o publiko fijo hauetakueatiken?

Moxo: l4 bat jo dixkiau oin arte. Batzuk badituk fijo zamarrak, baño beti azaltzeituk sateliten batzuk porai. Tipo misterioso bat etortzek batzutan, haundikote bizar luze bat...

9.- Bestalde aitu diat, udera hontan Europatik ibiliber ote zeaten eo. Zer daukezue lotuta handik?

Momentuz egixa esan eztakagu ezebez lotuta jojojjj baña oin hasiko gara zozer lotzen, 2 asterako juateko asmua dakagu, Angelari bisitatxo bat eingotzagu udaran!

lo.- Nola leku ezberdinetakuek zeaten, azaldu bakoitzek nolakue dan zuen herriyetako musika mugimenduen egoerie gaur egun.

Iker: Ermuan beti egon izan da musikarekiko griña eta Julio Kageta edota Storbais bezalako taldiak dira horren adibide argixak, nahiz eta herrixak beti jebi fama eukin izan daben...Gaur egun talde pillo bat sortu izan dira baina zarata asuntuari dagokionez gauza gitxi dauela esango neuke, gainera kontzertuak antolatzeko leku aproposik eztakagunez nahiko mugatuta gauz.
Moxo: Gaur egun? Azpeitin baitare erten izen diabe taldiek, baino usteiat oin pixket bajauta daola, nik ensaio lokaletan hori sumatzeiat beintzet. Estiluen inguruen, danetik eon dek baino punken saltsa geyo eon dala esango nikek, geu hola hasi gitxoan. Zarata taldeik askoik eztek eon.
Kontziertuen aldetik, aukerie badaola usteiat, bai ikusi edo antolatzeko, tabernak, gaztetxie, sanagustin… kontziertuek ikustea juteko ohiturie geyo falta dala iruitze zitek.
Ruben: Ondarru beti ixan da herri musikeru. beti eon ixandi musika talde asko estilo desberdin askotakotakuk. Egixe esan, zekule ez ga danok alkartu eta antolatu. nahiko independientik ixanga beti. Gaur egungo egoeri ikusitxe TXILIXOKA musika elkarti sorturou 26 urte eta gero, helburu jakin batzukin. Musika lokalan egoeri hobetzi, herriko gaztiai musikan sartzeko aukeri emoti, herriko taldik bultzatzi eta zelan ez, herriko musika taldik etxendabena plazaratzi eta ezagutzea emoti.
Musika estiluai begire beti ixanda nahiko hanitze, naiz eta punkak eta metalak orokorrin inddar gexa eukiraben. gaur egun, talde punkixak, rockeruk, poprockeruk, metaleruk, bakarlaxak...danetik dakauela esan leike.
Aipatzekure bebai, gaztetxi, portuko ranpi, beikozini... herrixan badakuela aukeri kontzertuk monta, emon eta ikusteko.
Hori bai Ütherren estiloko taldeik ezta ondarrun. Zarata mundunko talde bakarra geuga. bueno bada deth metala etxendaben jenti, baine oso teknikuti gure aldin jejejjee

ll.- Fanziniek eta irakurtzeko ohituraik ba al daukezue? Aurretiken beste elkarrizketaik in izen al dizue?

Egiye esan askoik ez. eta elkarrizketie... birjinidadie ointxe ai gaituk galtzen!

l2.- Etorkizuneako ze plan dituzue oin? Hurrengo kontzertu lotuek?

Lenengo aber biniluek ertetzeun ta momentuz kontziertuek jotzen segitzie. Hurrungo kontzertuek:
Martxoak l4 artetan
Martxoak 24 eibarko gaztetxien
Apirilak l4 etxebarrian
Apirilak 2o mutrikuko gaztetxien
Irailak 29 dimetalfest, diman

l3.- Galdeu eztaiaten zeozer baldin bazeok, edo batemat agurtu nahi badezue oin dezue aukerie!

Eskerrak eman gugan sinistu ta kontatzeben danai eta diskuen laguntzie eman diguten danai.
Kontziertota etortzean tipo misteriosue zein da?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina