2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Biografia: Josu Jon Imas

Josu Jon Imas

Hasteko aklarazio batekin hasiko gara. Normalean estilo hau jorratzen duten taldeak,

NaparMex-aren barruan kokatzen dira (huajolotes talde mitikoaz geroztik sortutako
generoa). Guk beste estilo bat egingo genuela argi genuen, ta hasieratik NaparMix
egingo genuela argi genuen. Nahi genuena, gure erara.

Taldearen sorrera ere, estiloa eta taldekideen parera egon zen. Talde erdia familia

gara, odol berdina daramagu... 2010eko herriko jai txikiak ziren, ta egin behar den
bezala, mahai inguru batean afaltzen geunden...ardoa, patxarana, gintonika... Gure
herrian, Izagaondoako Ardanazen, afal ostean abesteko ohitura dago (Euskal Herri
osoan bezala). Huajalotesen abesti baten ondoren hasi zen dena, denak musikan
ibilian ginen eta talde bat egiteko grina hasi zen. Estiloa ere argi genuen, eta hasiera
horretan partaideak Iosu (inkordioa), Txapo (bateria), Motxi (baxua), Ander (kitarra)
eta Jon (ahotsa) izango ginen. Izena bakarrik atera zen, Jon Iosuri begiratu eta harats;
Josu Jon Imas... denak barrezka hasi eta izen hori jartzeko erabakia hartu genuen.
Hortik aurrera, fundamentu gutxirekin hainbat ensaio egin eta herriko festetarako
kontzertua prestatu genuen. Kontzertu hori ezin da deskribatu... eta askok musika
uzteko aholkua eman ziguten!! Buelta bat ematea erabaki ondoren Visus (baterian)
eta Peio, Txiki ta Imanol haizkoetan (putos haizezkuak) taldera batu ziren. Txapo,
baterian zegoena saxoa hartu ta abestera animatu zen. Orain bai talde ederra,
fundamentu gutxirekin baina ederra. Anekdota bezala, haizezko berriak eta Jon
abeslaria ezagutu ziren eguna..... zein eta eman genuen lehenengo kontzertua, kar kar.


Hortik aurrera 70 bat kontzertu, herri, auzo eta tabernetan. Eta guztietan sekulako giroa...

gure lema argi zegoen; zuk ongi pasa gure kontzertuetan, baina guk seguro hobeto.
Alkolartean beti, eta milaka istorio. Horrela, urteak pasa ta pasa, eta eboluzionatzeko
grina ere. Diska bat egiteko gogoak eta hainbat abesti genituen baina fundamenturik ez.
Orduan normalean eramaten genuen teknikaria gure diska grabatzera animatu zen; a ze
pazientzia ta erokeria. Diska hortan Agirre (bateria berria) eta Pla, abesti batean ahotsa
sartu zuten. Hau eta gero Pla Josu Jon Imasen sartzeko aitzakia bat behar zuen, ta
banjo bat erosi (ez zuen jotzen ikasi) eta ong bat garenez taldera...

Arellanon grabatu genuen, bere herrian. Eta grabazioa ere sekulakoa! Etxeko giroan

egin genuen hainbat egunetan. Goizetan hasi, bazkaldu eta atsaldetan gehiago.
Egun hoberena, koroen eguna. Bazkaldu eta gero koroekin hasiko ginen eta Urko
(teknikariak) bazkal osteko mahai horren gainean mikroa jarri eta abesten hasi ginen.
Horrela entzuten dira. 9 abesti grabatu genituen eta bandkampen eta youtuben daude
entzuteko nahi izanez gero....cdak non dauden ez dugu gogoratzen... diska eta gero
berriro ere kontzertu pila, eta berriro ere istorio eta anekdota pila bat. Poliki poliki
nekatuz joan ginen ta taldea uztea erabaki genuen. Horrek ere anekdota berezia du: 

Azken kontzertua Ardanazen, gure herrian, egitea erabaki genuen; ez genuen jendetza

nahi, guretzako baitzen. Eta zerekin topatu ginen…Azpeitiko baten mezu bat,
herriarengatik galdetzen, juerga egongo ote zen… ta halaxe izan zen. Eguna iritsi ta
Azpeitiko lau tipo agertu ziren, ta kriston giroa jarri... haiek harrapatu zuten mozkorra
ere ikustekoa, jajaj

Hau eta gero, kontzertu bakarra geratzen zen, gure auzoko Iñaki, gartzelan zegoena,

eta bere ongi etorrian izango zena. Gartzelatik atera eta Unanun, honen herrian egin
genuen. Eta han berriz ere Azpeitiko hau, beste hiru lagunekin. Mozkorkeri giroa eta
kriston parranda. Kriston desastrea ere, eta inoiz gehiago elkartuko garela zin egin.
Hori bai...ez dut uste Josu Jon hilko denik (taldea, bestea egunen baten....)
Azpeitin jo gabe!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina