2020(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

Elkarrizketa: Hondartzako Hondakinak

1 hasteko ta behin, aurkeztu taldekideen burua, zer jotzen duen bakoitzak, eta zer duzuen gustoko


1. Kaixo! Bruno naiz, bateria jotzen dut. Haurrak zainduz eta lan eginez aparte, asko irakurtzen eta surf egiten dut. Rémik, oihukatuz aldi berean, baxua jotzen du ; Black Metal-en menpekoa izan da baina tratatzen saiatzen da Power-Electronics entzunez. Tim gure "guitar-hero" da : bere estiloa musika ijitoa eta Greg Ginn-en manera arte tokatzen da, ez zaizkio soloak gustatzen baina ikus dezakezu loriaturik dela, jo ondoan eskumutur eskuinetik odola sartzen denean. Timek mila beste taldeetan jotzen du baina nahiago duena da gauez berant Bordele(Bordeaux)-ko karriketan terrestan ibiltzea, sentsazio bortitzen xerkan.


2 noiz ta nola otu zitzaizuen talde honekin hastea? norena izan zen hasierako burutapena? hasieratik berdinak jarraitzen duzue?


2. Taldearen hasiera Getariako gaztetxtean gertatu zen, Fucked Up-en kontzertu batean. Timekin etorri nintzen eta han, Hardcore-Punk talde bat Tim eta biok sortzea aipatu genuen. Gitarra-bateria bikote ginen eta abesti klasikoak errepikapenak egiten hasten ginen : Black Flag, Minor Threat, Circle Jerks, Discharge eta abar. Remi Suediatik itzuli zenean, guhauren abestiak idatzeko asmoa genuen. Denok riff batzuk sortzen genituen eta, hitzentzat, ez genekien zer esan beraz Discharge-n hitzak itzultzen erabaki genituen, hartaz irri egiten genuen baina, pixkanaka-pixkanaka, taldea seriosagoa bihurtzen zen. Gai bereziak aipatu nahi genituen eta jendeak gutaz interesatzen hasi zen. Musikaren aldean, aldiz, ez dut uste gauza ainitz aldatu ditugunik : zarata bizkorra jotzea beti gustatzen zaigu, bakar-bakarrik.


3 zein taldek uste duzue influentziatu zaituztela? ze musika mota egiten duzuela esango zenuke?


3. Punk-Hardcore jotzen duen edozein taldek inspira gaitzake baina ez da beti entzuten gure gisara jotzen dugulako. Seven Seconds-en estrukturaz pentsatu genuen abesti batentzat, edo Black Flag-en energiaz, edo Discharge-n sinpletasunaz beste abestientzat... eta ongi xerkatu baduzu, Burzum-en doinu bat aurkituko duzu abesti batean, haha! Azkenean, jendeak gure musika Finlandiako Hardcore, Italiako Hardcore edo Karkaba irudia dela iruditzen zaie. Edozein gisaz, afitxetan edo interneten, "Punk-Hardcore" bakarrik katalogatuak gara eta deskripziorik egokiena dela uste dut.


4 gaur arte 2 maketa atera dituzue, ta pare bat bildumatan parte hartu. abestiotaz aparte beste abestirik baduzue?


4. Momentukotz, mintzatzen naizen tenorean eta esan duzun bezala, bi maketa atera ditugu eta bi maketak bildu dituen hirugarren kasete bat. 2012-tik, abesti batzuk grabatu ditugu, lehen bildumak - "Welcome To 2013" eta azken Maximum Rocknroll-en bilduma - jadanik atera dira baina beste ondoko bildumek grabaketa berdinaren abestiak edukiko dituzte.


5 aurreneko maketa, 7 abestiz osatua, non, noiz, nola grabatu zenuten? zer nolako harrera izan zuen


5. Taldearen hasieran, entseguak egiten genituen asmatu gabe zerbait aterako genuela. Halere, nire kasete-grabatzailearekin entseguak grabatzea gustatu zitzaigun eta gure Bordele(Bordeaux)-ko lagunei entzunarazi genizkien. Gasmask Terrör-en kantariak  lagundu nahi gintuen eta gure abestiak grabatzera gonbidatu gintuen, han haien entsegu-tokian gure aurreneko maketa grabatu genuen. Harrera oso jaso genuen. Remik mundu osotik kontaktuak baitauzka, ehun ale aste batez saldu eta gehiago berrargitaratu behar genuen, orotara 300 ale. Plazer egin dit baina, egiazki, ez zait iruditzen maketa horrek hainbeste merezi duenik!


6 bigarren maketa hau ere, non, noiz ta nola grabatu zenuten? honek zer nolako harrera izan zuen? bietatik zeinek izan zuen harrera hoberena?


6. Bigarren maketarentzat, baldintzak berdin-berdinak izan ziren : Gasmask Terrör-en kantariak grabatu zuen, Bordelen. Bezainbat saldu genuen baina lehen maketaren harrera hobea zegoen. Jendeak lehen maketaren soinu gordina eta zorrotza nahiago du baina, nire ustez, bigarren maketaren abestiak hobeak dira. Interesgarriagoak eta orain ontzen ditugun abestiak bezalakoak dira. Hori esan dizut baina ez gara Mozart edo Wagner, ez kezkatu, oso arrunt egoten da gure musika, haha! Ez gara genioak...


7 nolatan atera dituzue zuen lanak k7 formatuan? beste formatutan ateratzeko intentziorik bai hurrengo lanen bat?


7. Lehenik, kasetea formaturik merkeena da. Kaseten diseinua eta beste taldeen kaseteak/maketak erostea oso gustatzen zaizkigu, beraz ez dugu desabaintalarik ikusten kaseteak hautatuz, abaintalak baizik. Kaseteak argitaratu nahi badituzu, fite eta errazki egin dezakegu, hilabete batez bakarrik dena egina da! Noski, binilozko diskoak ere maite ditugu. EP bat atera nahi dugu baina denbora luzea galdegin digu eta motelegiak gara, zinez. Gainera, gure MP3 guziak dohainik zabaltzen saiatzen gara, gure webgunean deskarga ditzakezu.


8 etorkizunerako ze asmo duzue? lan berririk begibistan?


8. Aurten, xede nagusia jadanik grabatu ditugun abestiak lehenbailehen ateratzea izango da. Abesti batzuk bi urte baino gehiago itxaron dute, aski da!! Bi bildumak kaleratuko dira : Euskal Herriko hegoaldeko taldeekin, Lasarteko Juanmak disko hori zaintzen eta antolatzen ari da, biniloz aterako da baina ez dakit noiz. Bigarren bilduma prest da eta Bordeleko taldeak biltzen ditu : Face Up To It, Brûlures, Gasmask Terrör eta Hondartzako Hondakinak. Jakina, Hondartzako Hondakinak ez da egiazko Bordeleko talde bat baina Tim oraintxe Bordelen bizi da eta lotura sendoak Bordeleko punkekin dauzkagu. Gainera, Bordele da gehien jotzen dugun hiria  eta, denok, halako batean, han bizi ginen. Gure lehen EP-a ere prestatzen bukatu dugu, artwork eta musika bururatu ditugu eta aurten ateratzeko asmoa dugu.  


9 nolakoa da hondartzako hondakinak-en kontzertu bat? zenbat abesti jo ohi dituzue? zenbateko luzapena izaten du zuen kontzertu batek?


9. Gure kontzertuak egiteko erabaki dugu Estatu Batuetako taldeen eredua segitzea : motzak eta pausarik gabe. Hamabi abesti jotzen ohi ditugu, hogei minutuz guti gorabehera. Ez diogu gure buruari galdetzen soinua ona ala txarra denetz, gitarrak lotzen ditugu, zarata egiten dugu eta kito!!


10 zuen inguruetan nola dago hc mugimendua, eta zuen iritziz euskal herrian? talde gomendagarririk? zer uste duzue dagoela faltan/soberan?


10. Iparraldeko Hardcore mugimendua oso ahula da. Bistan da estilo ezberdinetako talde motibatuak egoten dira : Monarch (Doom iluna eta motela), Los Cojonudos (Punk melodikoa, Turbonegro eta Eskorubuto arte), Rodeo Idiot Engine (Hardcore teknikoa eta modernoa)... adibidez. 2011-an, gure motaren hurbilagoak zeuden taldeak : Hamarzakil, Antifun Krieg eta Kuma No Motor baina Kuma No Motor bakarrik oraino existitzen da. Iparraldeko Hardcore mugimenduaren ahultasuna adierazteko, xehetasun batzuk daudela uste dut : Hegoaldeko egoerarekin konparatuz, Iparraldean inoiz ez zegoen zinez Punk-en tradiziorik, Punk taldeak atxematen ahal zenituen baina Hegoaldean Punk-en historia beti aberatsagoa izaten zen, mundu osoan ezagutu ziren taldeekin (R.I.P. eta Eskorbuto bezala) eta leku mitikoekin (Andoaingo gaztetxea eta abar). Gainera, Europan girak egiten dituzten taldeak Hegoaldetik joaten dira eta hori posible da sare eraginkor bati esker : talde asko, gatzetxeak... Halere joandiren urteetan, Brah Brah Kolektiboak Donibane Lohitzune eta Baionan ere kontzertu bikainak antolatu izan dituzte eta jarraituko dutela esperantza dut! Iparraldean, arazorik garrantzitsuena da Bordelera punken "erbesta". Jende asko Bordelera joaten da taldeak sortzera edo soilik lan egitera eta ikastera. Horregatik, nire ustez, Punk-Hardcore aktibitateetan parte hartzen dutenak falta zaizkio Iparraldeari, zerbait egiten jarraitzen dute, baina beste nonbait! Adibidez, gure gitarristak, Tim, talde batzuk dauzka Bordelen : Incendiaire, Fraude (Noisey-Punk) eta Pacte de Mort (Black-Metal, matematikoki: Pacte De Mort = 2/3 Hondartzako Hondakinak + 1/4 Gasmask Terrör). Zaila da entsegu egitea baldintza hartan baina Timek zenbait aldiz Bordele-Baiona joan-jinak egiten ditu.


11 amaitzeko azken hitz batzuk esaterik nahi izanez gero, edo zerbait galdetzea ahaztu bazait komentatzeko?


11. Milesker zure interesagatik. Hirurok fantzinak egin genituen - edo egiten ditugu - eta fantzina berri baten sortzearekin loriatzen gara, bereziki Euskal Herrian! Adio eta laster arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina