2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Elkarrizketa: Nueva Generación

l. kaixo, aurrena aurkeztu taldekideak, nongoak zarete eta zer egiten duzue jotzen e duzuenean?

victor: kaixo, victor naiz, kartagenakoa naiz. filologia ikasten nago murtzian eta musika entzuten dut ahal dudanean.
pau: librilla izeneko murtziako herrixka batekoa naiz, beste talde batzutan ere jotzen dut, ensaiatzen ez dudanean, lagunekin geratzen naiz, musika entzun, atentzioa ematen didan guztia irakurtzen saiatzen naiz. bizikletan ibiltzea ere asko gustatzen zait.
gillermo: kaixo, ni ere herri batekoa naiz, baina murtzian bizi naiz. jotzen ez dudanean, gustoko ez ditudan gauzak egiten ditut, gero gustoko ditudan gauzak egiteko denbora gehiago izateko.
inma: kaixo inma naiz kartagenakoa. taldearekin ez nagoenean, arañazo-rekin jotzen dut, idatzi, korrika egin, jendeari ilea apaindu, eta gustoko dudan jendea ikusten ditut.

2. noiz eta nola sortu zen taldea? nor izan ziren taldea sortzearen errudunak?

taldea 2ol4-ko urtarril/otsailean hasi zen, victor inma eta gillermo "erdiakustiko" hasi zirenean, eta gure errepertorioaren zati handi bat sortu zutenean. otsail bukaeran pau-k bateria hartzean osatu genuen formazioa, eta apirilean lehen kontzertua eman genuen.

3. duela gutxi zuen lehen ep-a atera duzue. hitz egidazu lan honetaz, zenbat kopia? zein zigilurekin? non lortu daiteke?

5oo kopia egin dira. zigilu hauek hartu dute parte: murtziako the safety pin, bartzelonako broca distro, grita o muere records eta the little jan's hammer, gijongo malditos vinilos eta crust as fuck, sevillako andalucia uber alles, logroñoko muerte a tipo eta valentziako soroll. lortzeko zigiluokin kontaktatu (edo fanzine honen helbidera idatzi), prezioa 4 eurokoa da. gure bandcamp-ean doan jaitsi dezakezue
https://nuevageneracion.bandcamp.com/releases

4. nolako harrera izan du diskoak? egindako lanarekin gustora geratu zarete?

victor: momentuz ondo dijoala ematen du, eta guretzat luxu bat da horrenbeste zigiluk parte hartu izana proiektua aurrera ateratzeko.
pau:ikusteko dago nola onartuko duten, zigilu askok parte hartu dute eta onena da, zigilu horiek gure filosofia berbera jarraitzen dutela
gillermo: jendeak gustoko duela dirudi eta nahiko ondo mugitzen ari dela. pertsonalki oso gustora nago emaitzarekin. honen erakusgarri da, ilusioa eta esfortzua jartzean proiektu bat aurrera atera daitekela, muskari onak ez izan arren.
inma: oso gustora nago emaitzarekin.

5.noiz/nola grabatu ziren abestiak? lehendik estudioan izandakoak zineten edo aurreneko aldia zen?

victor: 2ol4ko udan grabatu ziren "alcantarillako" "central esclavo" estudioetan. ni behintzat ez nintzen aurretik egon baina teknikariarekin oso erraza egin zitzaidan. guztia analogiko grabatu zen, eta erabilitako pedalak teknikariak berak artisauki eginak ziren, rawbox du izena
pau: nahiko ondo joan zen, lehen aldia zen nirea estudioan bateria grabatzen nuela eta esperientzia ederra izan zen, etorkizunean hobe egingo dudala uste dut. orduztik bateria hobeto jotzen ikasi dudala uste dut. lehen aldiz grabatzean oso urduri zaude, baina grabatua entzuten duzunean pentsatzen duzu, hori ni naiz. eta urduritasunak alde egiten du. momentuan irten zitzaiguna da grabazioa. orain agian ez zuen berdin sonatuko.
gillermo: nik beti grabaketak lokalean egin izan ditut, gure gauzekin. grabazio hau orain arteko profesionalena da. estudioa oso leku ona da, eta teknikariak asko lagundu zigun eta asko erraztu.
inma: ordurarte lokalean bakarrik grabatu nuen baina esperientzia ona izan zen. eta teknikaria oso ondo portatu zen.

6. zuen abestiek zertaz hitzegiten dute? ep-ko 4 abestiez gain abesti gehiago badituzue?

gillermo: abestiak ez dute gauza berezitaz hitzegiten, betikoak direla uste dut. agian esateko era aldatzen da. bizitzaz, nola aurre egin, aurre egiteko hartzen ditugun erabakietaz, egiterako orduan ez amore emateaz, eta bide horretan gertatzen diren gauzetaz. momentuz 6 abesti gehiago ditugu.

7. zuzenean estreinatu zaretela esan duzu lehen, nolakoak izan dira lehen kontzertuak? zenbat abesti? bertsiorik?

guztiak oso interesgarriak izan direla iruditzen zaigu, lehen zuzenekoak oso onak izan ziren, orain hobeto funtzionatzen dugula uste dut. orain gehiago gustatzen zait, hasierako jarrera baitugu, baina hobeto egina. gehien gustatu zaidana, jende on asko ezagutzea izan da, poza ematen du jendearen gustu berak partekatzea eta ikuspuntu antzekotik bizitzea. denbora gutxian kanpora irteteko aukera izan dugu, hasieran murtzian jotzen hasi genen, baina jerez, sevilla, granada, alicante eta almerian ere jo dugu. gaur egun gure lo abestiak jotzen ditugu eta bertsio bat amaitzeko 

8. murtzian nola dago mugimendua? taberna/leku onik? eta zer nolako taldeak?

Uste dugu mugimendua nahiko ona dela, aldaketa nabarmen batekin azken urteotan, talde on asko irten dira, empatia zero, arañazo, vomitoids, op uva...  c.s.o.a bat badugu, "el retal" izenekoa, noizena behin kontzertuak antolatzen ibiltze direnak, eta badago beste sala bat, nahiko merkea dena. gainontzeko lekuetan kontzertu bat muntatzea garesti irtetzen da. gillermok, "the safety pins" zigilua darama eta produkzioez gain, kontzertuak muntatzen ere ibiltzen da, eta kanpoko talde askok murtzia gehitzen dute euren biretan, gillermo bezalakoei esker.

9. etorkizuneko ze asmo dituzue? 

victor: etorkizuna asma ezina da, baina baditugu asmo batzuk. kontzertu batzuk loturik ditugu, eta dena ondo bidean, uda hontan estudioan sartuko gara beste abestiak grabatzera.
pau: oraingo gauzak dauden bezala, etorkizuna iluna da, baina gure partetik behintzat, udan kantu horiek grabatzen saiatuko gara, eta ahal ditugun kontzertu gehienak jotzen, penintsulatik bira dezente bat eginez, eta kanpora joateko aukera izango bagenu ere bai. jarrera baikorra dugu eta oso pozik gaude. jotzeko gogo izugarriak ditugu.
gillermo: asmoak eta gogoak daude, bera zerbait egingo dugu. maiatz-ekainean pare bat aldiz valentziara joango gara eta baliteke beste hiri batzuetara. murtzian ere eman behar ditugu batzuk. udan lp-a prestatu eta irailean berriro bueltatzeko asmoa dugu, beraz hau kontuan izan.
inma: etorkizuna ez da existitzen, baina oraingoz, entsaiatzeko, kantak sortzeko, kontzertuak emateko, grabatzeko gogoa eta ikusioak ez zaizkigu falta

lo. amaitzeko, zerbait aipa nahi baduzue, orain duzue aukera. milesker.

eskerrak eman, gurekin gogoratzearren zure fanzinerako. zorte on eta animo asko proiektuarekin! NG! nuevageneracionpunk(a)gmail.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina