2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Elkarrizketa: Hell Beer Boys

l.- Ieu! Aurrenengo galdera bezala nahi dizuet galdetu, ea nolatan otu zaizuen, 2 urteren geldialdi bat, eta azken diska atera eta 8 urtetara berriro jotzen hasteko elkartzea.

-Bizitzaren gorabeherak... azken lau urteotan taldeko hiruk umeak izan ditugu, eta bizitzan aurrera eginez, gero eta denbora libre gutxiago duzu, musika eta kontzertuetarako. Egia da baita ere, motibazio eta gogoak ez direla gazteak gineneko berdinak, zahartzen goazen heinean, kexatiagoak bihurtzen gara, nahiz eta beti bezain txotxoloak garen, gauzak ezberdin ikusi arren.
Duela urte pare bat, taldearen etorkizunaz hitzegiteko geratu ginen. Taldea uztear izan ginen, agur kontzertu bat jo, eta istorio honi amaiera bat emateko... Baina horrenbeste pena eta min ematen zigun hori egiteak, beste aukera bat eman geniola geure buruari, berri hutsetik hasi, abesti berriak sortu eta disko berri bat ateratzeko.

2.- Orain aurkeztu taldekideak. Zertan jarduten duzuen, zaletasunak, gustuak... Zein da zuen formazio "klasikoa"? Aurretik ze aldaketa izan ziren taldean?

-Orain 5 taldekide gara, ia urtebete Hodei sartu zenetik. l5 urte hauetan 2 aldaketa izan ditugu, 2oo5 inguruan, Leku Marsalen ordez, eta orain Hodeirena. Blasco, Lino eta ni hasieratik gaude.
Gure gustu eta zaletasunak? bostok bat egiten duguna, garagardoa edan eta musika makarra aitzean da... bestela gutxi etortzen gara bat jejeje. Bakoitzari gauza ezberdinak gustatzen zaizkio... bati mendia, beste bati maratoiak korritzea, munduan zehar bidaiatu, zinea, serieak, baratzan tomateak landatzea... danetik.

3.- Nolakoa izan da Hodeiren sarrera taldean? Zeberritsaun ekarri du taldera? Nola eskeini ziozuentaldean sartzeko aukera?

-Azken urteetan egin dugun onena izan da, berekin behar genuen motibazioeta bultzada aurkitu dugulako.
Musika aldetik asko eskeintzen digu. Kitarra de puta madre jotzen du, bere estilo, ideia eta esperientziarekin, guztioi hobearazten gaitu. Ahotsetan berdin, nahiz eta gaztea izan ibilbidea baduelako. Betidanik ezagutzen dugu gainera eta badakigu nolakoa den, horregatik de puta madre enkajatu du.
Beste kitarra bat sartzea buruan genuen, batez ere Linoren eskakizunez, bi gitarrekin, beraiek gauza gehiago egin ditzakete, punteo eta detaile gehiago sartu, eta solteago jo.
Duela urte batzuk tanteatu genuen aukera hau, baina atzera egin genuen ez baigenduen argi, l4 urte batera egon ostean aldaketa hau nolakoa izango litekeen. Halere orain dela urtebete erabakia hartu genuen, musikalki aldaketa bat, motibazio berriak aurkitu... eta bete-betean asmatu genuen.



4.- Atzera begira jarriko gara. 2oo2. urtean hasi zineten, nolakoak izan ziren hasierak? Lokalen egoera nolakoa zen orduan? Gaur egun lokalekin zer moduz zabiltzate?

-Hasierak oso makarrak izan ziren. Orduan mugimenduko talde gutxi zeuden, bai hemen zein estatuan, kontzertuak ikaragarriak ziren. Lehen kontzertua, 2oo2an Ordiziko jaietan, eman ostean, leku askotatik deitzen hasi zitzaizkigun. Ratas del Oria diskoa ateratzerako 25 kontzertu emanak genituen.
Diska ateratzea lan zaila izan zen. Azpeitian grabatu genuen, eta ezin izan genuen 7 hilabete beranduago arte atera, ez baigeneukan inor, eta ez baigenekien nola egin zitekeen... gaur egun Internet bitartez, eta baliabideen aurrerapenekin, 3 astean egin dezakezu.
Lokalen gaiaz antzeko zerbait. Lehen zerbait alokatu behar zenuen, eta hor hilabete baino gehiago irauten bazenuen zortea zenuen. Orain udaletxeen partetik laguntza gehiago daude, hemen behintzat.
Guk orain Ordizian entseatzen dugu, aurretik Beasainen, eta hasieretan Tolosan.

5.- Hasi eta urtebetera,jende askorentzat zuen lanik onena dena atera zenuten. Nola gogoratzen duzue diska honen irteera eta harrera? Nola saldu zen?

-"Ratas del Oria" zerbait sinestezina izan zen, ezin genuen imajinatu nola izan zitekeen horrelako harrera... Grabatu genuenean, gaztetxo batzuk ginen, inork ez zekien jotzen, diska oso sinple eta basikoa irten zen, baino gorroto eta makarraren zantzuak zituen %100ean.
Lehen esan dudan bezala, denbora eta lan asko behar izan genuen diska kaleratzeko, inork ez baizuen gugatik ezer ematen, eta garaiko zigilu guztien ezetza jaso genuelako. Azkenik, Toledoko Urban Revolt disketxeak lagunduzigun ateratzen, eta behin aterata oso azkar saldu zen.

6.- Hontatik denbora gutxira, 4 abesti argitaratu zenituzten Arrasateko Des-Kontrol taldearekin batera atera zenuten diska elkarbanatuan. Nola egin zen diska hau? Nola proposatu zen lana? Zer iritzi duzu, Des-Kontrol bezalako talde bat, zuekin diska partekatu zuelako, hainbeste aldatzearena, edo beste ikusle edo helburu batzuegatik jotzera heltzearena?

Urte haietan Des-Kontrol taldearekin kontzertu batzuk eman genituen eta ideia hori erten zen, beraiek 4 abesti grabatuak zituztelako, eta guk hurrengo diskarako abestiak genituenez, estudioan sartzea erabaki genuen eta 4 abesti grabatzea. Guretzat ordurako Des-Kontrol erreferentzia bat zen, inguruotako Oi! talde bakarra zen eta oso gustoko genuen.
Beraien gaur egungo jardueraz, bakoitzak nahi duena egin dezala, jende eta taldeek beraien ibilbidea aukeratzen dute. Guztia da errespetagarria, eta guk ez dugu inor kritikatuko horregatik. Gustoko ez badu norbaitek, erreza dauka, ez joan kontzertuetara edo ez entzun.

7.- Lan honen ondorengo 6 urteetan 3 disko atera zenituzten. Esan daiteke hau izan zela HBBren urrezko aroa? Garai hauetako ze oroitzapen dituzue?Urtehauetan zenbat kontzertu eman zenituzten?

-Talde bezala gehien gozatu genuen garaia izan zen, jotzeari ez genion ia utzi, gehienbat "Mi Crew" atera genuenetik... Eman genituen kontzertuen kontua galdu nuen, baino asteburua joan asteburua etorri jotzen genuen, batzuetan ostiral eta larunbatetan...Bai hemendik zein estatuan, la ostia izan zen.
Gero pixka bat erritmoa bajatu genuen, nekagarria eta osasunarentzako txarra baitzen astero jotzearena jejeje.

8.- 3 disko hauetan eboluzio nabarmen bat ikus daiteke. Zein uste duzu izan zela hau behartu zuen faktorea? Zein da zure disko gogokoena 3 hauetatik?

-Taldearekin hasi ginenean, ezjakin batzuk ginen, inoiz ez genuen hartu instrumentu bat eskuetan. Cock Sparrer eta Zakarrak gustuko zituzten 4 mokolo besterik ez ginen, mozkortu eta oi! musika egitea nahi zutenak.
Denborarekin, entsegu lokalean orduak sartzean, trukua hartzen joan ginen, eta eboluzionatzen joan ginen. Hiru disko hauek antzeko soinua dute, leku berdinean baidaude grabatuak, bi urteko aldearekin bakoitzetik. Agian "Ratas del Oria" da disko ezberdinena guztietatik, streetpunk, oi! edo garruloagoa delako. "Mi Crew" izan daiteke jendeari gehien gustatzen zaiona, eta ez "No penseis por mi", diskahonekin arantza bat gelditu baizaigu, grabazioa ez baizen gelditu guk nahi bezala, abesti onak ditu, baino soinua ez. "Heroes de la noche" guretzat oso disko ona da, oso gustura gelditu ginen disko honekin... agian soinu askoz punk-rockeroagoa du, baina %100 HBB da.
Nire iritziz, azken hau uste dut dela hiruretatik onena, nahiz eta gehiena gustatu zena, "Mi Crew" izan.

9.- Aurten bat baino gehiago harrituta uzti duzue, "Cuando ya no quede nadie" zuen disko berriaren agerpenarekin. Nolakoa izan da diska honen sorkuntza prozesua?

-Diska hau orain dela 2 urte inguru hasi ginen prestatzen, pare bat abesti prestatu genituen nahiz eta berriro, 5/6 hilabeteko beste geldialdi bat egin behar izan genuen. Berriro ekin genionean, eta Hodei fitxatu ostean, orduan hasi ginen benetan egurra ematen diska honi, eta entsegu gogorreko para bat hilabeteren ostean bukatuak genituen 8 abestiak.
Badakigu diska laburra dela, baina hau da nahi genuena, abesti askoko diskak, ez badira onak, aspertu eta entzuteari uzten diozu. Zerbait azkar eta entzuteko erraza nahi genuen, abesti gutxi baina kalitatezkoak.
Grabazio prozesua oso azkarra izan zen, Irunan grabatu genuen, Julenekin (Sound of sirens), bi asteburutan amaitua genuen grabaketa. Grabatzen genuen bitartea, bi aste horietan beste guztia egin genuen, hala nola, maketazio, diseinu eta produkzioa.

lo.- Diska hau, aurreko zuen lanak ez bezala, formatu ezberdinetan atera dituzue. Nolatan otu zitzaizuen hiru formatu ezberdinotan ateratzea?

-Biniloan ateratzearen aspalditik buruan genuen zerbait zen, gogoko dugun zerbait da, eta azkenean lortu dugu Mal-Mai Rekords-i esker.
Cdak 1000 kopia atera ditugu, eta oso ondo ari dira saltzen.
Kasetearen zigiluaren ideia izan zen, guri asko gustatu zitzaigun proposamena, puntazobat da.

ll.- Diska Mal-Mai Rekords-en bitartez atera duzue. Nolakoa izan da zigiluarekin tratua? Ze garrantzia ematen diezue, taldeei laguntzen, eta inongo etekin ekonomikorik gabe ibiltzen diren zigiluei?

-Oso gustura gaude Mal-Mai Rekords-en partetik jaso dugun tratuaz... Miresten dugun eta gure hasieretatik ezagutzen dugun jendea da. Hasieratik gure ideia beraiekin ateratzea zen, gustoko dugulako duten funtzionamendua, eta bi hizketalditan dena itxi genuelako. Meritu asko du egiten dutenak, are gehiago gaur egun jakinda nola dagoen cden salmentaren gaia, gero eta zailagoa dela saltzea.

l2.- Orain zuen diska berriaren aurkezpenekin zabiltzate. Aurreko astean Beasainen izan zineten eta gaur Azpeitin joko duzue. Ez da leku hauetan diskak aurkezten dituzue lehen aldia. Ondo zaituko zaituete lekuotan ezta? Ze hurrengo data dituzue zuen agendetan?

-Diskaren aurkezpena hemen egin nahi genuen, Ordizian edo Beasainen, aurreko diskoekin egin izan dugun moduan. Oraingo honetan Beasainen egin dugu, inguruetan beste lekurik ez baizegoen libre. Berez "aurkezpen kontzertua" lehen kontzertua da, hau da, Beasaingoa, geroko kontzertuak ez ditugu aurkezpen kontzertuak bezala ikusten.
Azpeitian jotzea, gure bigarren etxean jotzea bezalakoa da, beti tratatu izan gaituzte ongi eta lotura berezi bat dugu. Inguruko jende asko ezagutzen dugu, bost disko grabatu ditugu hemen, eta inguruotan ordu asko pasatakoak gara.

l3.- Nola ikusten duzue gaur egungo musika mugimendua? Inguruotako ze talde dituzue gustoko? Gaur egun zein lekutan joko zenuteke gustoen?

-Ez dago orain dela 10 urte egon zen talde kopurua, Barduliaren urrezko aroaren garaikoa, baina orain ere badaude talde ugari eta oso onak direnak, maila musikala oso altua da. Talde zahar batzuk oraindik ere hor daude eta berri batzuk ari dira agertzen. Gipuzkoako mugimendua pixka bat geldi dago, pena bat... Halere nik badut berriro ere berpiztearen itxaropena.
Mugimentu gehiago ikusten dudan lekua Nafarroa da, talde onak daude, ni adibidez, Rotten XIII taldearekin oso zaletua nago, eta badaude beste talde on asko.
Kontzertuak jotzearena... momentu hauetan leku askotatik ari zaizkigu hotsegiten, nahi izanez gero urte osoan astebururo jotzen egongo ginateke, baina ezin dugu... seme-alabak ditugu, eta beste zeregin asko. Hilean 2 kontzertu jotzekotan gelditu gara, nahikoa, eta iada oporretararteko agenda betea dugu. Honako hau da dugun agenda:
Apirilak 7 Lakuntza
Apirilak 21 Oñati
Maiatzak 18 Iturrama (Iruna)
Ekainak 2 Corerarock (Errioxa)
Non joko genuen gustora? Egia esan ondoen pasa izan dugun lekua, Nafarroako herri txikietan izan da... beste giro bat da, leku guztietan ondo tratatzen gaituzte, baina herriotan jo izan dugunotan erregeen moduan zaitu izan gaituzte, eta harrigarri pasa izan dugu. Ez dakit zer duen Nafarroak, baino maitemindu eta erotu egiten gaitu...



-Disko guztiak bereziak izan dira, argi dago, musikalki batzuei gehiago gustatuko zaiela diska bat edo beste... Niretzat diska guztietan daude 3 edo 4 abesti ereserkiak direnak, eta hori zaletuek ere badiote, kontzertuetan ikus dezakegu. Diska guztiei diezu maitasuna... baino bat aukeratzekotan, azkena aukeratuko nuke, denetatik gustoen gelditu bai naiz grabatzerakoan.
Eta kontzertuetako anekdotekin bost biblia idatzi ditzazkegu... Onena egunen batean gurekin juntatu, batik bat Marsalekin, garagardo bat hartuaz eta abentura mordoxka bat entzungo dituzue jajaja.

l5.- Elkarrizketarekin amaitzeko, galdetu ez dizuedan zerbait ba al dago? Azken hitz batzuk...

-Nik uste dut ia dena esanda dagoela, guganak interesa eskertzea nahiko nuke... Egia esan, elkarrizketak ederrak dira, fanzineak oraindik eta gehiago... gaur egun gehiago fantan botatzen dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina