2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Elkarrizketa: Prag

l hasteko aurkeztu zeuen burua, ze jotzen duzuen, ta ze zaletasun dituzuen.

kaixo! prag taldea, james (baxua), pat (bateria), mikey (gitarra) eta jon(ahotsa)-ek osatzen dugu. taldeko inork ez du zaletasunik nik ezik, kirola egiteko zapatilak, eta grabazioak ditut gustoko.

2 noiz ta nola hasi zen taldea? aurretik beste talderen batean ibiliak zarete? 

prag 2oo3an sortu genuen mikey eta nik. aurreko taldearekin amaitu berri genuen, eta proiektu berri bati hasteko gogoa genuen, ibilbide barri bat hasteagatik. garai hartan, biok 8o. hamarkadako europako eta japoniako taldeak entzuten genituen, eta euren soinua zuen zerbait egin nahi genuen.
prag taldeaz aparte, beste proiektu batzu baditugu. mikey gaur egun, "nervous trend" eta "kromosom" taldeetan aritzen da, patric, "people problem" taldeko baterijolea da, james "meter men" taldean aritzen da, eta nik "helta skelta" taldean abesten dut.

3 2oo3an aurkeztu zenuten lehen lana, k7 formatuan, 6 abestikoa, non, noiz eta nola egin zenuten lan hau? zer nolako harrera izan zuen?

demoa, 2oo3an ekoiztu genuen, perth-en (australia hegoan) grabatu genituen abestiekin. ez banaiz gaizki gogoratzen, instrumentuak, guztiak batera grabatu genituen, eta ahotsak banaka. demoa, "total control fame"-ko mikey young-ek nahastu eta masterizatu zigun. jendeak gustoko duen? zaila da hori erantzutea, baina kopiak azkar agortu ziren, eta han eta hemen kritika onak entzun ditugu.

4 2oo5. hontan, bigarren lana atera dezute, 4 abestiko ep bat. honako hau ere non eta noiz graba dezute? gustatu al zaio jendeari? bitxikeria bezala, zergatikan du abesti batek gaztelaniaz izena?

ep berria ere, australia hegoaldean grabatu genuen, 2oo4. urte erdialdean. diska honetarako estudio ezberdin batera joan ginen, perth-en kanpoko inguruetan; hala ta guztiz ere, aurrekoaren era berean grabatu genuen. grabazio nahastua eta masterizatua eskuetan genuela, aurrekoa baino zerbait gordinagoa nahi genuen izatea diseinuak, "discharge" edo "disorder" bezalako punk hardcore britainiar klasikoen influentziagatik.

5 duela gutxi, zuen lehen lana ep formatuan atera duzue, non eskura daiteke?

bai, hala da, demoa orain gutxi birargitaratu da ep formatuan, alemaniako "crucificados pelo sistema" zigiluaren bidez. oso ondo geratu da diseinu berria, eta grabazioa kalitateko biniloan argitaratu dugu. kopiak, zigilutik bertatik eros ditzakezue, www.crucificados.de -n.

6 urtarrilean, europan zehar biran ibili zerate, euskal herrian geldialdia eginez. zer moduzko bidaia izan da? non pasa duzue hobeen/gaizkien? zer moduz euskal herrian? guztira zenbat kontzertu eskeini dituzue? anekdota dibertigarririk?

bira, bikaina izan da, eskerrik asko! esate baterako milan, italian izan dugu birako onena ta txarrena. hiriko leku nazkagarri batean jo genuen, zulo nazkagarri batean, baina oso ona izan zen. hango jendea oso basatia zen, mozkor batzuk ziren, "wretched" eta "negazione" taldeekin hezi zirela zirudien. prag-en kontzertu batean zehar, lore saltzaile bat sartu zen, punken bat jotzeko asmoarekin, honek antza larrosak zapaldu zizkiolako. kontzertuan zen jendea ohiuka hasi zen, eta jendeak altxatu eta denen artean kanpora bidali zuten. kontzertu batean inoiz ikusi dudan gauza barregarrienetarikoa izan daiteke.  guztira 3o kontzertu eman ditugu bira honetan, nahiko luzea, eta gogorra izan da. anekdota dibertigarririk? aurreko istorio horrez gain, beste gertakari bat ere izan genuen, norbegiara sartu nahi genuenean. poliziari normala denez, ez zitzaien gure itxura gustatu, eta gure ekipajea miatu zuen droga eta alkohol bila. euren txakurrak, nigan eta gure lagun lewis-engan interesa erakutsi zuenez, bakarrik egon behar izan genuen gela ezberdinetan, eta ofizial atsegin haiek, eranzteko eskatu ziguten. nik egundoko kiratsa darion, beraz eurentzako esperientzia txar bat izan zen. zorionez, ezer ez genuenez gainean, norbegiara sartea izan genuen. momentuan oso traumatikoa izan zen, baina dena pasa ostean, oso barregarria iruditzen zait.

7 nahiz eta gaur egungo taldea izan, 8o. hamarkadako talde baten itxura duzue. ze taldek uste duzue influitu zaituztela? ze musika egiten duzuela uste duzue?

prag-eko taldekide guztiek gustu oso bariatuak ditugu, baina influentzia printzipal bezala guztiok bat egiten dugu, 8o. hamarkadako britainiar, japoniar, espainiar eta europako beste edozin herrialdetako punk primitiboa dugula. zuk diozun bezala gure musikak 8o. hamarkadako musikaren itxura du, gure influentzia garai hartako taldeak direlako gehienbat. duela gutxi, abestu berriak egiten ari garela eta, gure gitarjoleari esan nion: "eskorbuto eta disclose taldeen musikaren nahasketa bat egiten saiatzen ari naiz!" nahiko ona dela uste dut. ze musika egiten dugun? beno, nik uste dut, hasieran erabaki genuela punk oneko talde bat egin nahi genuela.

8 2 lanetako Io abestiez gainera, beste abestirik baduzue? diska berri bat hurruti edo gertu ikusten duzue?

momentu hontan, gure diskografia osatzen dute Io abesti horiek. uste dugu hobe dela kalitatea kantitatea baino. hala ta guztiz ere, laster mini lp bat ikusteko aukera izango dugu, hala nola, 2 abestiko kolaborazioa bilduma baterako, not normal records-en eskutik. zuen belarriak adi izan, 2oo5 hontan zerbait berria izango dugu eta.

9 perth-ekoak zarete, nola dago an panorama musikala? talde gomendagarririk?

perth-en eszena txiki baina oso potente bat dago, beti dago talderen bat belarriak asteintzeko prest. atzera begira urte batzuk (I97o amaieran) asko gomendatzen dizkizut "the victims", perth-eko lehenetako taldea. "the adverts" edo "undertones" australiakoak ziren. gaur egun, "warthreat" izan daiteke beste talde bat, eskandinabiako eta japoniako hc influentziekin, "disclose" bezalakoa adibidez. duela gutxi atera dute lan berria, "crucificados pelo sistema"-ren bitartez, entzun ezazue!

lo no patience zigilua duzue zuen produktore nagusi bezala. zigilu hau noiztik dago funtzionamenduan? zenbat erreferentzia ditu? zein da honen eginkizuna?

no patience, gure lagun zahar batek eramaten du,  lewis-ek (ratboy ezizenez ezaguna). bere zigilua aspalditik jarraitzen genuen, eta berarekin ateratzea erraza izan zen. gure azken lanean berarekin aritu izana ere erabaki erraza izan zen, eta ez dakigu zein lan egin dugun hobeen berarekin. aipatu beharrekoa da baita ere, "la vida es un mus" londres-eko zigilua, berarekin koeditatua izan baitzen. zigilu hau ere aspalditik ezagutzen genuen, eta harremana egina genuen paco-rekin. etorkizunera begira, ba seguraski bi zigiluokin lanean jarraituko dugu, zerbait berria egiteko.

ll ze alde dago, australiako eta europako punk kontzertuetan? zein duzue nahiago?

nik uste dut alde nabarigarriena, australiako isolamendua da. europan guztia dago lotuta, eta erlatiboki irisgarria da, horrek distribuzioa errazagoa egitendu europan australiarekin konparatuta. hala ta guztiz ere, australiako isolamendu honek, talde interesgarriak sortzea dakar, hemengo jendea burutik jota dago beroagatik, eta zerbeza beroa erateagatik. giro horretan nola ez dira ba sortuko talde ta jende arraroak?

l2 honekin amaitzen dut. galdetu ez dizuedan zerbait bada orain esan. 

gure berri izaten jarraitu nahi baduzue, blog honetan idazten dugu guztia: www.pragprag.blogspot.com
eskerrik asko!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina