2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Elkarrizketa: Rata Negra

l kaixo, aurrena azal iezaguzu zeintzuk osatzen duzuen taldea, eta lehenagotik zein taldetan ibiliak zareten aipatu.

violeta baxujole eta abeslaria da, eta juanita y los feos-en jo du, fa, kitarrajole eta abeslaria da, eta juanita y los feos-en eta paco frutos y esposa-n jo du, eta azkenik pablo, baterijolea da, eta la urss, nueva autoridad democratica eta la fe-n jotzen du.

2 noiz ta nola sortu zen rata negra? nortzuk dira taldea sortzearen errua dutenak? 

rata negra, 2ol4ko martxoan hasi zen entsaiatzen, juanita y los feos, paroi bat egitekotan zebiltzan, eta violetak eta nik, zerbait egin nahi genuen batera aspalditik, ikutu biziago batekin nolabait esateko.

3 duela gutxi zuen aurreneko ep-a kaleratu duzue. hitzegidazu lan honetaz. zenbat kpia irten dira? non lortu daiteke? diskak edizio bat baino gehiago izango du ez?

ep-a, madrilgo discos walden zigiluari esker atera da, 2oo kopia atera dira, eta bere web orrian lor daiteke. azalen diseiñu, serigrafia eta mozketa, guk geuk egin ditugu. gainera ekainean, ipar amerikan, 3oo kopiatako beste edizio bat aterako du mmm discos izeneko kalifoniako zigilu batek, eta suposatzen da k7-an argentinan, baino ez dugu honen berririk.

4 diska, discos walden-i esker atera duzue, zein da zigilu honen funtzionamendua? gustora geratu zarete zuenganako tratuarekin? errepikatuko duzue zigiluarekin?

walden-eko arduraduna, manuel moreno da, lehen gramaciones grabofonicas eramaten zuen, juanita y los feos-en lanak atera zituenak, eta gainera hiritar modelo bat da, eta arlo pertsonalean tipo oso on bat.

5 zuen abestiak zertaz dihoaz? ep-ko 4 abestiezgain zenbat abesti dituzue?

guztiak, gauzak nolako nazkagarriak direnaz hitzegiten dute, orokorrean. bost abesti gehiago ditugu. uda ondoren zerbait egiteko lanean gabiltz.

6 zuzenean estreinatu zarete, nolakoak izan dira lehen zuzenekoak? zenbat katu jo dituzue? bertsiorik?

guztiok gure saltsan gaude, baina violetak gaizki pasatzen du, ez dakielako jotzen, fa-k norbait sartu nahi du, baina ez dio uzten, hiru zenbaki magikoa da eta gainera baxua erosia du iada. conservantes adulterados-en ya no hay luz abestia bertsionatzen dugu/genuen.

7 zuen motako edo antzeko talde gomendagarririk? zein talderekin konpartitu duzue eszenatokia?

gure motako taldeak ehunka egongo dira, baina inor ez gu bezalakorik, los angeles-ko generacion suicida eta granadako carne gomendatzen ditugu. azken hauekin jo dugu, antiguo regimen, ciudad lineal, brasilgo rakta eta musika instrumentala egiten zuten potolo batzuekin.

8 nahiz eta taldekideren bat kanpokoa izan, taldea madridekoa da, nolakoa da inguruko kontzertuetako giroa? taberna interesgarririk? jotzen ez duzuen asteburuan, non ikus zaitzakegu?

esan dugu gauza guztiak nazkagarrikeria bat direla, ez dugu alderantzizkoa esango. la corporacion, jende ona dira, rock palace-an kontzertuak montatzen dituzte. leku gutxitan ikus gaitzakezu, asteburuetan lana egiten baitugu

9 etorkizunerako ze asmo dituzue? zer ikusiko dugu rata negraren etorkizunean? kontzertu loturik?

ba abestiak egiten jarraitu, udaran geldialdi bat egongo da eta hordurako lp bat eginda utzi nahi dugu. hurrengo kontzertua madriden izango da, madrid radikal izeneko kolektiboak antolatua, eta gero gure lehen irteera egingo dugu asturiasera ekainaren l3an, festival niebla-ra.

lo amaitzeko, zerbait esatea ahaztu bazait, esan orain. eskerrik asko arratoiak!

ba ezer ez, eskerrak zuri jon. honekin inauguratua geratzen da rata negra euskadin!
diseloalaratanegra(a)gmail.com
https://rata-negra.bandcamp.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina