2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Elkarrizketa: Sudor

l. kaixo, aurrena aurkeztu taldekideak eta zertan ibiltzen zareten azaldu.

kaixo, zer moduz? aurrena, eskerrak eman nahi dizut gure taldean interesa erakustearren. zugandik asko esaten du, eta gutxi zure irizpideetaz. sudor ginen, gara eta izango gara beti berdinak. cuellar (baxua), koke (bateria) eta hector (kitarra eta ahotsa). gure denbora gehiena lanean pasatzen dugu, gainontzekoa, marrazten, musika entzuten edo jotzen pasatzen dugu, beti ere irabazirik ematen ez dizkiguten taldeetan.

2. noiz eta nola hasi zen taldea? hasierak errazak izan al ziren?

koke eta hector 8 urte dituztenetik ezagutzen dira. inguruko guztiaren aurkakoa egin nahiean, punk musika ezagutu zuten, eskorbuto, rip, ncc , cicatriz eta beste talde askori esker. 2oo2an l4 arte izanda hainbeste gustatzen zitzaizkien taldeak imitatzen hasi ziren, beraien gelakideak adin-txikikoen diskoteketara joaten ziren bitartean, hauek entsegu gelan sdartuta egoten ziren. talde horrek "terminal" izan zuen izena, eta pare bat kontzertu eman zituen. 2oo6. urtean cuellar ezagutu zuten, hiri berdineko pertsonaia, "anxia" izeneko taldean jotzen zuena punk zaratatsua egiten. discharge, anticimex edo mob47 bezalako taldeen influentziaz, hiruak batu eta sudor sortu zen.
toledon gainontzekoez aparte bizitzea ez da erraza. mespretxua eta marginalitatea izan genituen hasieran taldearekiko eta egiten genituen gauzekiko. gaztea zarenean hori frustragarria da, baina gaur egun badakigu frustrazio horri esker egin genuela aurrera. jende guztia haizea hartzera bidaltze horrek eman zigun aurrera jarraitzeko indarra.

3 talde honen aurretik partaideok beste talderen batean jotakoak zineten?

koke eta hectorrek izan zituzten bidean geratu ziren talde batzuk, terminal-ez gain. cuellar-ek wofn-en jo zuen hc melodikoa egiten zuten eta anxia-n.

4. naiz eta 2oo6-an sortu, lan ugari dituzue kalean. zein lan dira zuen diskografia osoa?

kolekzionista naizen heinean, ahal dudan eskematikoen izaten saiatuko naiz, ni bezalako anormal guztiek nik bezala hau ondo jakin dezaten:
- “mierda en todas partes”. 2oo8. k7. lehen tirada (kiloko papera, grabatua eta fotokopiatua): loo kopia (liquidacion total/jodido sistema). bigarren tirada (kartulina txuria eta fotokopia): loo kopia (solo para punks).
-“ciudad imperial”. 2oo9. e.p. lehen tirada (gaileta zuria, zulo handia): 3oo kopia. bigarren tirada (gaileta zuria, zulo txikia): l5o copias. hirugarren tirada (gaileta horia, zulo handia): 5oo kopia. solo para punks.
-“hardcore es punk radical”. 2oo9. k7. loo kopia (afeite al perro).
-crimen de estado-rekin diska konpartitua 2olo. l2”. lehen tirada (albo batetik irekitzen da eta plastikozko pltsa bati itsatsia dago) 5oo kopia. bigarren  tirada (itsatsi gabe. goitik irekitzen da): 5oo kopia. (mal sonido records).
-“ganas de vomitar”. 2oll. mlp. lehen tirada: 7oo kopia (solo para punks/beat generation).
-“la sangre, la mierda y las babas”. 2oll. k7. loo kopia (afeite al perro).
-amigo blas fanzinearen l3. zenbakiarekin zetorren diska 2ol2. ep. lehen tirada: 5oo kopia (solo para punks/beat generation).
-“sudor cantan a la juventud”. 2ol2. k7. lehen tirada: loo kopia (discos me cago en dios).
-“cuatro canciones compuestas y olvidadas por el grupo sudor”. ep. 2ol3. lehen tirada: 5oo kopia (todo destruido).
-“enamorado de la muerte juvenil”. 2ol5. mlp. laister beat generation/todo destruido.

5. ze harrera izan dute lanek? nola egin ziren lan hauek?

ba begira, bitxia da, baina guztiek izan dute uste genuena baino harrera hobea. toki askotako jendea ezagutu dugu gure lanak gustatu zaizkionak, eta hori guk asko eskertzen dugun gauza bat da.

egiteko era beti berdina da, kantak sortzen joaten gara, ondoren kontzertuetan jotzeko. material nahikoa dugula ikustean, mario-rekin hitzegiten dugu. aerobitch, muletrain, silla electrica edo robo bezalako taldetan jardun du jotzen, gaur egun azken hortan, koke-rekin. beraz belarriak nahiko izorratuta ditu guk nahi dugun soinua lortzeko. egun batean geratu eta bere l6 pistarekin grabatzen dugu eta horrela.

6. dituzuen abestiak zertaz hitzegiten dute orokorrean? dituzuen abestiez gain abesti berririk bai?

abestiak inguratzen eta nazkatzen gaituen gauzetaz hitzegiten dute. taldea gure esperantza ez-etik ateratzeko erabiltzen dugun mekanismo bat da. batzutan gai politikoagoak dira, bestetan guregan pertsonalki zerikusia dutenak... egin ditugun azken abestiak, “hipocondría, hipocondría, hipocondría”, bizi osoan gurekin daramagun gaixotasun bat nola eramaten den azaltzen duen abestia, “noches en plaza de castilla” plaza de castillako kalabozoan atxilotu zuten lagun bati eskeinia,  “formen filas, soldaditos”  krisi garaian estatuak milaka gazte nola erreklutatzen dituen azaltzen duena. ikusten duzunez guztiak amodio kantak dira.

7. urte hauetan zehar zenbat kontzertu eman dituzue? bereziren bat? anekdota dibertigarririk?

cuellar da horrelakoen kontuak eramaten dituena, baina uste dut l2o kontzertu inguru eman ditugula 9 urtetan. honako hau, gure organizazio kapazidade murritzaren adibide bat da.
anekdotak milaka daude dibertigarriak, baina jende aspergarria gara eta denak izorratzen ditugu

8 ameriketatik ere ibili zineten biran, zenbat kontzertu, non zein talderekin izan ziren? aeb-taz gain zein beste herrialdetan jo duzue?

ez naiz oso ondo gogoratzen, baina l8/2o eman genituen, texas(houston, austin, el paso), arizona (tempe), kalifornia (los angeles, san francisco, oakland, mentone, sakramento, san jose), oregon (portland) eta washingtonen (settle eta olimpia) zehar.  kurraka, los crudos, criaturas, negative degree, framtid, vexx, hysterics, permanent ruin, nomad eta beste hainbat taldekin batera jo genuen
aeb-z aparte, frantzia, ingalaterra, danimarka, txekiar errepublika eta euskadiko auzo nazkagarrienetan jotzeko aukera izan dugu.

9 toledon, zuen hirian nolako mugimendua dago? taberna/leku onik bai? eta taldetaz hitzegitean zer aurkitu dezakegu?

kaka zahar bat da. juxtu, duela aste bat, la urss eta velocirraptor taldeen kontzertua antolatu genuen eta bertan behera geratu zen. udalak aretoetan hilean bi kontzertu egiteko baimena besterik ez die ematen. toledo beti bere kaka zahar multikulturalean dago sartua, herriko ondarea eta kaka hori guztiaz arduraturik. pasatako kultura sustatzeaz bakarrik arduratzen dira, bisitariak erakartzeko. gaur egungo kultura zeharo ito eta erreprimitua dago. kontzertu eta antzerkiak bertan bera uzten dira ezer gertatuko ez balitz bezala. hiri puta hau, hiri imperial bat besterik ez da. erdi aroan bizitzen jarraitzen dute eta okerrena da hiritarrak morroi bezala jokatzen dutela. kontuan izan behar da katolizismoak toledon izan duen eragina, eta horrek dakarrena. ezezagunari beldurra, konfiantza eza, inbidia, eta beste gauza beldurgarri asko. beraietakoa  ez bazara presta zaitez beraien kaka jateko.  historiaren pisu guzti honek jendearengan eragina izan du, talde bat sortzea zailtzen duena. 
ez zaigu okurritzen (agian handik kanpo denbora bizitzen denbora asko daramagulako) aipatzeko lekurik. nik aipatuko nuken bakarra, "tupelo", california82 taldeko abeslariaren ileapaindegia, eta toledoko cnt-arn lokala. eh eta tortura instrumentuen museoa.
taldetaz hitzeginbehar badut, california82, velociraptor eta raw paw gomendatuko nituzke

lo sudor sortu zenetik, zerbait aldatu da han? zuen sorkuntzarekin, antzeko talderik sortu da?

ba ez dakit. gezurra izango litzateke denbora honetan ezertan aldatu ez garela esateak, baina, egia esateko, uste dut gure eboluzio ahalmena oso (oso, oso, oso) txikia dela. bestela entzun lehen eta azken lanak. agian letrak idazteko erea aldatu da. orain agian buelta gehiago ematen dizkiogu gauzei. ez dakit...
aldatu dena bai izan dala gauzak ikusteko era, aina ori ohikoa da. gustoko ez idtuzun gauzak ikusten zoaz. sinisten zenituen historietatik hurruntzen, eta zinena baino burugogorragoa bihurtzen.
ez dut uste antzeko musika talde gehiago sortu direnik, baizik alderantzizkoa. gu sortu ginenean, 2ooo urte erdian edo, punk eztanda bat izan zen, gaur egun ezer geratzen ez dena. baina beno, gu gaur egun arte benetan gustoko duguna egiten jarraitzen dugu.

ll. etorkizunerako ze asmo dituzue? lan berriren bat, edo bira berriren bat buruan?

duela egun batzuk gure lan berria izango dena grabatu genuen, "enamorado de la muerte juvenil" izenekoa. izen hau, buelta asko eman ondoren izen hoberik ez lortzean jarri genion. hasteko, txantxa bat bezala da, hhh(asko influentziatu zigun taldea) talde katalunyarraren " a por ellos...que son muchos y estan supercachas"-en antzekoa, beraiek hau egin baizuten, loquillo y los trogloditas-en zuzeneko diskaz barre egitearren. rip-en "enamorado de la muerte" eta radio futuraren "enamorado de la moda juvenil"-en nahasketatik dator. madrilen beti eman izan da, punk-a "movida madrilena"-rekin antzekozteko joera, asko izurratzen gaituena. "indie" telesaio batzuk, "removida madrilena" izenaz ere hasi dira honi deitzen. beraz izena, izorratzeaz uzten ez duten dinosurio hoientzat dihoa. azkenik, gizarteak arima gazte guztien heriotza eta hauek zahar bihurtzen saiatzearen aurka doa, iniziatibarik gabekoa, desobedientziarik gabekoa, bakarrik ikusi eta irensteko modukoa. kakatara beraiekin!
behin diska kalean dela, jotzera irteteko asmoa dugu eta dena ondo badoa, 2oo5-eko uztailean aeb eta kanadatik biran ibiliko gara.

l2. amaitzeko esan ez dudan zerbait esan nahi baduzue, orain duzue aukera. milesker!

eskerrikasko gurekin gogoratzearren. animo fantzinearekin, fantzine bat edukitzea munduko gauza onena baita. eta talde bat ere bai. beste guztiaren aurkako zure txokoa da. zure historioak eta konta ditzakezuna. beraz jende guztia animatzen dugu fanzine eta talde bat egitera. gora! sudor

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina