2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Elkarrizketa: Verräter

1.- Hasteko, aurkeztu taldeko partaidiek, ta hitzein pixkat zuei buruz

Bueno ba gure taldeko partaidiegatik hauxe eukiko genike esateko:
Hidalgo: Musikalki bateriye ta taldien ritmue emateuna, bestela, taldeko ligoie, oso mizkiñe
(iñoiz eztik afaltzen…)
Aiertza: Bajue. Errezildarra, kontziertotako ekipue ta traste danak beak bakarrik emateituna
bizkerrien hartuta, aspaldiyen taldeko txoferra, taldetik musika punkiyena aitzeun tipue…
Gaizka: Gitarrie ta konpositorie, taldeko ardatza. Bestela, despistauena ta geldiyena, eztana
espabilatzen…
Txapei: Kantantie, taldien iruditzat hartzeuna jendiek. Baño benetan kantuen letrak eztazkina
ta apuntauta emateituna, ensaio danak suspenditzeituna, mutil okupaue…(xolomua bakarrik
jateik...)
Iratz: Beste gitarrie, ezer berezirik eztuna iten musikalki baño kontzertu ta ensaiotan gogo
geyena jartzeuna ta tontuana geyena iteikena. Saltsa danetako perrexile, marroi danak janber
izeteituna...

2.- Noiz ta nola sortu zineten? Bertsiyo gabeako bakarrik izenber al zian, edo talde bezela
segitzeko asmuekin sotu uan?

Sortu ba.. Gaztetxeko bigarren bertsiyo gaueako sortutako talde bat gaituk izetez, lelenguen
ikusten izen ta gero ba inbiri asko emantziguan hor jotziek ta hortako sortutakue. Hasieratik
geneukean talde bezela segitzeko asmo hori o nahi hori. Taldie osatzekotan daudenantzat
aukera oso earra dek gaztetxeko bertsiyo gauien ertetzie lelengo aldiz. Esateko hasieran lau
giñela ta gero juntzala taldie hobeto egituratzen.


3.- Gaur arte zenbat kontzertu eman dituzue?
35


4.- Nolakue dek Verräter-en kontzertu bat? Gaur egun ze bertsiyo jotzeituzue?

Verräterren kontziertueke euki diabe bean bilakaerie. Gaur egun nik uste nahiko azkarrra izeteala
o sentzaziyo hori emateula, beti saiau izengaituk kantuek azkar jo ta beaien arteko tartie aldan
motzena izeten, etziguk da bate gustatzen hor geratzean denbora hori. Bestaldetik ba jendiek
sorpresie hartu izen dula askotan gu ikusitakuen, espero baño kritika hobio jaso izendixkiau.
Bertsiyuek ba Never Surreder, Hell beer boys, Frontkick, Kruders...

5.- Jo dituzuen bertsiyo dana lista bat badaukezue... Zein dek geyenetan jo dezuen
bertsiyue? Ta bereziyenak?

Ba listia oso luzia izangouan baino batzuk aipatzeko Neverren bihotz errebeldea, Hell Beer
Boysen Mi Perdicion eo Orreagan Bide bakarra. Ta berezinetakua ba nola ez, kolaboraziyuekin
jo genian I'm Shipping Up To Boston.

6.- Hitzein gaur egun jotzeituzuen zuen kantuei buruz. Zeintzuk dituk, zertaz hitzeiteiabe?

Gure kantuen letrai dagokiyonez, inguruen injustuek iruitze zixkiguken egoerak salatzeixkiau.
Politikoki ezkerrien kokatzeken talde bat gaitukela erakusteibe letra hauek. Euskal Herriko
gatazka politikuen eroi ditukenak ta honen eraginez kartzelan o herritik kanpo daudenak
lehenbailehen etxea ekartzie eskatzeiau baita. Zipaiuen aurka harriyek botatze zixkian lagune
ta ingurukuek beaien txokotik erten ta kalea burruka ateatzie nahi diau bakoitzek bean partetik
ahal dikena emanez kapitalismuei aurre in ta gizarte hobio bat sortzeko. Duintasunaren sustraia,
Altxatu naiz eo Nor garen dituk kantu hoietako batzuk.


7.- Zergatik ez dituzue jotzen leno zuen errepertoiue osatzen zizkiaben kantotao asko?
Ez al dezue pentsau, kanto hauek hartu ta eraldatzie berrize jotzen hasteko?

Ba ya kantu hauekin pixket aspertuta o gatxaudean, askotan jota baikeneuzkean ta gañea
berriyek beti hobio emate ziaben. Askotan pentsau izen diau kantu hauek berriz hartu ta eraldatzie
ta saiaure ingaituk baño eztiau lortu beñe nahi guna. Esan berra ziok oin jotako kantueke pixket
eraldauta daudela hasieratik.

8.- Zein izengo uake zuentzako kontzertu ideala? Lekue, taldiek, afaye…

Bueno ba hamen bakoitzek beana jarrikoik bakoitzek gustu desberdiñek zazkek ta.
Iratz: Neretzat leku egokiyena kalien jotzie izengouan, alturaik emangabe eszenaiuei, jendez
betetako erdikale baten joko nike adibidez, Orkatz pare hortan. Berlineko Clash tabernane jotzea
allatzeko asmue zakeat egunen batien. Gustoa jo nike ya lagata dauden talde batzukin, Pillhead,
Disorders, Enboskada,… Beti izen nauk Orkatzeko txotxien afaldu zalie.
Aiertza: Ni lagun artian mozkortuta jotziakin konformatze nauk urrutira jun gabe aurretik afai
konpleto bat inda (entsaladia, txuletia, sagardua ta patxarana)
Gaizka: Nere kontzertu ideala ez huake izengo BBk liven moduko festibal handi baten jotakue.
Beti gure kontziertutan ikusten eon dan jendie baldin bazeok konformatze nauk. Azpeitiko
gaztetxie izengo huake leku egoki bat. Afaiei dagokiyonez eze rarue ez bada gustoa(makarroiek,
ensaladie..)
Hidalgo: Neretzako kontzertu ideala sala guapo baten jotzie izengouan, ta afai ideala
mendizabaleko bokata ear bat izengouan zerbeza batzukin.
Txapei: Txarrantxan izango huan kontzertu ideala betiko talde mitikuakin ta gure inguruko
jendiakin. Askotan nayo ez afalduta juerga ta kontzertutan, gero berriz kanpoa botatzen zalia
nauk eta...

9.- Noiz daukezue zeozer grabatzeko asmue? Lokaleko grabaziyoik baaldaukezue?
Zuzenekoik grabauta?

Asmue ya bazakeau, beste gauza bat dek zoezer hori grabatzeko asmue noizko zakeaun.
Denbora haundik eztiau hartzen seriyo ensaiatzeko ta ordun zalle iteziguk kantu berriyek
egituratzen jutie (Oinarri batzuk bazazkeau..). Egunen batien allakoek hainbestek eskautako
diskue, lasai. Lokaleko grabaziyo bat eo beste bazakeau baño beñe ezgaituk allau publikoki
zabaltzea, nahi dunak eskau ta pasako zoau pixket kritikatzeko. Zuzenekuek betiko mobilleko
grabaziyuek zazkeau, batenbat animatzeba zuzeneko bat grabatzea, abixau gustoa hartukoiau ta.

10.- Nola ikuste dezue hemen inguruko, zein gipuzku ta Euskal Herri mailako mobidie
gaur egun? Ze taldekin daukezue harremana?

Bueno esatebenez eztek lenoko iguala ez? Guk beñe eztiau ezautu lenoko hori o ezautu genuna
lenoko horren bukaerie izen uan. Egiye esan gaur egun eztek asko moitzen punkrock o punkoi
inguruen ezer haundik, kontzierto gutxi eoteituk o eoteieneta eztek jende asko juten. Beste
aldetik poztekue dek beste estilo batzutan jendie hasi dala moitzen ta gaur egun beste estilotako
taldiek ai diela sortzen. Batzuk sortziekin ordie bestiek ezindabe jun desagertzen.. Adibidez
azpeitiyen eon dien talde danak eon ta gero penie dek gu gaztienak izetiek o gure ondoren
besteik ez etortzie… Animau gaztiek! Harremana ba Kaluse, Ezten, The Friday’s Crew, Trini fox,
Northern Pride, The Franky’s, The sinners...

11.- Taldeko partaidiek ze gustu musikal dauzketzue? Taldekide danan artien gustokoen
dezuen taldie aukeraber bazenuten, zein izengo uan?

Iratz: Bueno ba nik gusto musikal asko zazkeat ta danetik aitzie gustatze zitek. Bat esatekotan
The Clash izengo uan baño beste talde ta estilo asko aitzexkiat, Never Surrrender, Social
Distortion, Berri Txarrak, Far from finished, Ezinean, Kasik, Kaluse…
Aiertza: Nei musika azkarra gustatze zatek gehienbat naiz ta musika mota asko entzun. Batzuk
esatekotan ba Oliba Gorriak, Friday’s, The Sinners, Hell Beer Boys o Alerta Gorria. Lenoko
garaietakuare earra esanberra zeok Parabellum, Cicatriz..
Gaizka: Nere gustu musikala re nahiko zabala dekela esan berra zeok baño iye beti lletra
aldarrikatzalliek zazkeben taldiek aitzeixkiat. Hori kontuen hartuta,hardcore estilue aitu leikeat
oain ta  hurrengo kantue reggae talde batena izen .Kasik, orreaga778, fridays crew ta glaukoma
dituk hoietako batzuk. Hala re, Kaluse talde Azpeitiarran zalie re banauk.
Hidalgo: Nere gusto musikalare dexente zabala dek, musika estilo asko entzuteixkiat: pop rocka,
punke, musika instrumentala jazz pixkat…
Txapei: Aiertzan erantzuna konpartitzeit
Taldeko danan artien bat aukeratzekotan kostauta baño Never Surrender izengo uala pentsatzeiau.

12.- Kalien asko ikusteana, zuen kamixetak dituk. Zenbat kamixeta saldu dituzu ditzue?

Ba geuke kontue galduta zakeau.. Bi tirada in genixkian ta danea 160 kamixeta o salduko
genixkian? Geuke etzakiau ta!

13.- Etorkizuneako ze asmo dauzkezue? Kontzertuik lotuta? Beste proiektoik bai eskuartien?

Ba etorkizuneako… Gure kantuek in, grabau, bideoklipen bat in, beste talde batzukin juntau ta
diskon bat ateatziere politte izengo uake… Etzakiau.. jotzen segitzebaiau gustoa. Idiazabal,
Segura, Gasteiz… Oaingoz pentsatzeit hoyetan jokodeula ta proiektuik etzakau hola esku
artien.. Danak asmuek dituk.

14.- Hau dek dana, eskerrik asko! Segi egurre ematen!

Eskerrik asko hiri Lokatza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina